Artea ikasbide 1999 | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Artea ikasbide 1999

1999.06.16 - 1999.08.27

Hiru hizkuntza-ereduetako Lehen Hezkuntzako 160 ikaslek parte hartu zuten 1998–99 ikasturtean zehar Artea Ikasbide hezkuntza-programan. 1970ean Natalie K. Lieberman-ek jarri zuen abian New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoan, hiriko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan arteen irakaskuntza kendu zutenean. Natalie K. Liebermanek haurrek modu ugaritan ikasten dutelako uste osoa zuen: entzunez, hitz eginez, ekinez edo sortuz. Eta mezenas iparramerikarrak Learning Through Art programa sortuz hezurmamitu zuen ideia hura. Programa honen bitartez, artistek ikastetxeetan parte hartu eta haurren sormena pizten dute, ikasleei artelanak sortzen lagunduz. Berehala ziurtatu zuten tailerrak oso egokiak zirela curriculumaren arloak sendotzeko, irakurmena, idazmena eta hizkuntz gaitasunak garatzeko eta, are garrantzitsuagoa, ikasleen auto-estimua eta garapen pertsonala indartzeko. 1998an, Guggenheim Bilbao Museoak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoen premietara eta interesetara egokitu zuen programa.

Ikastetxeak
Bizkaian: Barandiaran (Etxabarri), José Orbegozo (Bilbo), Geroa (Getxo), Larrabetzu (Larrabetzu), Lope de Vega (Bilbo), Emilia Zuza Brun (Santurtzi), Zubileta (Getxo) eta Lamiako (Leioa).


Artistak
Roberto Landeta, Iratxe Larrea, Eduardo López, Mercedes Périz eta Ana Isabel San Román.

Partekatu