Anthony-Mccall
Iragandako erakusketa

Anthony McCall: Segundo-frakzioa

2024.06.19 - 2024.11.10

Mugimendudun irudiari lotutako praktika artistikoei eskainitako erakusketa-programazioaren hamargarren urteurrenarekin bat eginez, Anthony McCallen (Orpington, Erresuma Batua, 1946) obra filmiko eta erabat abstraktua izango dugu Film & Video aretoan. Modu bereizgarrian eta beti ere enigmatikoan, proiekzio zinematografikoa eta fenomeno eskultorikoa bateratzen ditu New Yorken bizi den artista britainiarraren lanak; baina espazio-marrazkiaren edo argi-artearen ikuspegitik ere beha daiteke lan hori. Hirurogeita hamarreko hamarkadatik gaur arte, McCallek “argi solidoaren” kontzeptuaren inguruan egin du lan: argi-planoen proiekzio kontrolatuak erakusketa-gune batean eragiten duen bolumen-efektua adierazten du nozio horrek.

Modu horretan, artistak hipnotikoki eta modu ukiezinean mugitzen diren formak sortzen ditu aretoko ilunantzean. Bilduman dauden Richard Serraren eta Lucio Fontanaren obrekin elkarrizketa argia eginez, erakusketa honetan bildutako pieza-multzo berri-berria Museoko erakusketa-gunerako berariaz pentsatuta dago. Artelanekin batera, artistaren artxiboko elementu argitaragabeak ere egongo dira ikusgai, McCallek azken hamarkadetan egindako ikerketa testuinguruan kokatzen laguntzeko.


Aretoa:103
Komisarioa: Manuel Cirauqui


Anthony McCall
Aurrez aurre (Face to Face), 2018
Erakusketaren ikuspegia, Hepworth Wakefield, Erresuma Batua, 2018
Argazkia: Darren O’Brien/Guzelian Pictures. Artistaren eskaintza

Anthony McCall: Segundo-frakzioa

Partekatu