Paisaia aldakorra
Helburua:
Curriculumeko gaien (kasu honetan paisaiaren azterketa) beste bertsio bat ematea.
Materialak:
Arkatzak, 4 kartoi mehe handi, kalko-papera, guraizeak, koloretako paperak, apaindurarako harritxoak, kola, tenperak eta pintzelak.
Proiektua:
- Ikasleei urteko hainbat sasoitan paisaia bera pintatzeko eskatu zieten.
- Urtaroen aldaketarekin zer aldatzen den eta zer ez begiratu behar zuten.
- Paisaia eskematiko bat marraztu zuten eta lau horma-iruditara eraman kalko-paper bidez.
- Lau horma-irudiek toki bera irudikatu behar zuten, baina hilabete diferentetan: euria ari duenean eta eguzkia irteten denean ostadarra azalduko da, udazkena hosto lehorrez betetzen da, elurrak guztia zuritzen du…
- Ikasleak taldetan banatu zituzten. Talde bakoitzak horma-irudi bat pintatu zuen. Koloreak aukeratzeko, beroak zein hotzak, urtaro bakoitzari dagozkionak aztertu zituzten.
- Paisaien azaleretan testurak erantsi zituzten: koloretako paperetan moztutako orriak itsatsiz edo apaindurarako harritxo zurien bitartez elurraren edo izotzaren itxurak eginez.