Mira G 132 (Kowloon) [Mire G 132 (Kowloon)]
Bere azken etapako lanetan, Dubuffetek maiz erabili zituen keinu-lerroz osatutako sareak pentsamenduaren alderdirik abstraktuenak adierazteko. Nahas-mahas koloretsu horiek bihurtu zituen Mirak saileko gai nagusi. Nahaspila horien bidez, aztertu zuen nolakoa izango litzatekeen bizipena edo sentimena, baldin eta adimenak kanpoko mundua antolatuko ez balu aurrez onartutako eta gizartean ezarritako kategorien arabera. Hauxe zioen artistak: “Margolan hauek [. . .] beste ikuspegi bat ikasteko praktikatzat hartu behar dira: humanismoak unibertsoaren kaos mugikor eta aldakorra aztertzeko eta katalogatzeko darabilen nomenklatura engainagarritik¡ aske dagoen ikuspegia”. Badirudi Mira G 132 (Kowloon) margolanak ez duela ezagutzeko moduko formarik, baina xehe-xehe aztertuz gero, ikusten da eremu batzuek aurpegiak iradokitzen dituztela.