ITSAS PAISAIA (SEESTÜCK), 1968
Olio-pintura hau 1968an egin zuen, eta artistak Itsas paisaia (Seestück) izendatu zuen lehenengo obra izan zen. Pieza txikia da eta formatu oso horizontalekoa, zinemaskopearen leiar anamorfikoetatik pasa balitz bezala. Zerumuga infinitu bat eta zurrunbilo txikiak ikus daitezke bertan; azken horiek apar zuria izan litezke, zeinetan pinturaren materialtasuna lodiagoa egiten den, artistaren pintzelkada agertzen baitute.