ITSAS PAISAIA (GRISA) [SEESTÜCK (GRAU)], 1969
Itsas paisaia (grisa) [Seestück (grau), 1969)] obran, pintzelkada abstraktu indartsuek itsas paisaiaren zehaztasuna desagerrarazten dute, eta hura mihise monokromo gris bihurtzen. 1967an hasi zen Richter pintura grisak egiten; hasiera batean, pintura horiek irudi zehatz bat hartzen dute abiapuntu gisa, eta hartatik irudi abstraktua sortzen da. Badirudi Richterrek irudi bat desagerrarazi edo betiko gorde nahi izan zuela, “guztietan pinturarik ametsezkoenak” egiteko, artistak berak esan zuen bezala.