Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

Lurreko bizitza sutsua (Vie ardente du sol)

1958 eta 1962 artean, Dubuffet jo eta ke aritu zen Fenomenoak saileko grabatuak egiten. Guztira, 362 litografia indibidual sortu zituen, erakusketan ikusgai dituzuen hiru portfolioak barne. Artelan haiek egiteko, Dubuffetek alde batera utzi zuen teknika konbentzionala, eta inprimatze- plantxan irudiak pintzel bidez ezarri beharrean, metodo berriak probatu zituen: transferentzia- paper litografikoaren gainean horma eta harrien arrastoak hartu zituen zuzenean, laranja-azalenak eta lagun baten bizkarrarena ere bai, besteak beste; inprimatze-xafla erreakzio kimikoen eraginpean jarri zuen; eta ekoizpen-prozesuan objektu txikiak sartu zituen. Dubuffetek grabatu bakoitzari izenburu iradokitzailea jarri zion, baina irudiak ez dira gaiaren ilustrazio hutsak, artistak lotura poetikoak ere egin baitzituen.