Balletak
Georges Braqueren obran zehar egindako ibilbide kronologiko honetan bereziki azpimarratzekoa da Braquek Ballet Errusiarrekin, Serguéi Diaghilevekin eta Léonide Massinerekin izandako harremana; horiekin batera lan egin zuten garaiko beste zenbait artistek ere. Lau obretan aritu zen Braque: Les Fâcheux (1924), Salade (1924), Zéphire et Flora (1925) eta Les Sylphides(19226). Obra horietako hiru eszenaratu zituzten Ballet Errusiarrek. Bestalde, Léonide Massinek Salade obraren koreografia egin zuen, bai eta La Cigale antzokian Etienne de Beaumont Kondeak antolatutako ongintzako ikuskizunean aurkeztu ere. Salade obran, jantziak eta eszenografia diseinatu zituen Braquek, eta horien artean, oihala ikus daiteke, Zéphire et Floreobraren jatorrizko zenbait jantzirekin batera.