Oroitzapenaren haitzuloak

Artista:  Naia del Castillo
Teknika:  Pintura eta eskultura
Ikastetxea:  Iruarteta LHI
Maila: 4
Arloak eta gaiak: Ingurunearen Ezaguera: Historiaurrea
Irakasleak: Pilar Fernández y Elena Rodríguez

Helburua:

Historiaurreko bizimoduak aztertzea eta labar-adierazpenek gizarte haien beharrak eta oinarriak nola islatzen dituzten ulertzea. Kontzeptu hori ikasleen eguneroko bizitzara eramatea.

Materialak:

Poliespana xafletan eta alde bakoitzeko 3 cm-ko kuboetan, broxeta-zotzak, globoak, harkaitz inprimatuen irudiak, guraizeak, itsasgarria, zelofan-papera eta purpurinazko pintura.

Proiektua:

  1. Historiaurreko gizakiek bizirauteko ehizaren beharra zuten, eta horrekin paralelismoa eginez, beren bizitzetan funtsezkoak dituzten gauzen irudiak bilatu behar dituzte ikasleek.
  2. Ikasleek zenbait labar-pinturen ildo estilizatu eta eskematikoak imitatu behar dituzte beren marrazkietan.
  3. Haitzulo baten hormaren xehetasunak dituzten fotokopiekin paper-zerrendak ebaki.
  4. Paper-zerrendak itsasgarri zurian busti eta globo baten gainean jarri, globoaren erdia estaliz.
  5. Behin lehortu eta gogortuta dagoela, globoa zulatu eta haitzulo baten itxura duen esferaerdi bat ikusiko da.
  6. Barrualdea ikasle bakoitzak hautatutako irudiarekin dekoratu, marrazki eskematikoaren teknika erabiliz.
  7. Purpurinazko pintura eta pintzelak eman marrazkiari distira emateko.
  8. Poliespanezko kubo txikietan broxeta-zotzak zulatuz, lauki batetik abiatuta eraiki egiturak , bi edo hiru altuera izan arte
  9. Loturetan itsasgarri bero apur bat jar daiteke ondo itsatsita gera dadin.
  10. Zotzekin egindako egituretan sartu haitzuloak.
  11. Koloretako lauki bat diseinatu eskulturak sostengatzeko.
  12. Ikasle bakoitzak koloretako diseinu bat marraztu behar du paperean, eta marrazki hori kolore ugari dituzten zelofan-paperez estalitako poliespanezko xaflen gainean ipini.
  13. Guztien artean koloretako diseinu bat hautatu behar dute, eta poliespanaren gainean zelofana erabilita gauzatu.
  14. Zotzen egiturak gainean jarri, eta, barruan, aldiz, haitzuloak zintzilikatu, zotzei lotutako haria baliatuz.