LORATEGIA

Gaur egun funtsezkoak diren artista eta arkitektoen lanak paisaia dinamiko honen baitan aurki daitezke. Lorategiak tamaina errealean ipintzen ditu proposamenak ikusgai, arkitekturako erakusketetan ohikoak diren marrazki, maketa eta dokumentuak alde batera utzita. Eraikinen eraikuntza hutsetik harago doan eztabaidetan arkitektoen presentziak gero eta garrantzia handiagoa duen heinean, artista garaikideen lanetan ere ageriko bihurtzen da arkitekturako gaiek duten irismena, eraikitako espazio identifikagarri eta estandarizatutik at dauden arloetan.

Animazioa, performancea, posthumanismoa, adimen artifiziala eta “ni sakonekoaren bilaketa” dira muntaia anitz honen elementu nagusiak. Zentzu historikoaren nahasmendu eta premiazko giro orokorrak ezaugarritzen du une honetan gure existentzia, eta giro horren baitan, hemen ikusgai dauden obrek ere gure garaiko presioak gainditzeko moduak iradokitzen dituzte.