Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

Emakumea haurdun

1948an, Picasso Vallaurisen kokatu zen, Cannesetik eta Madoura buztinolatik gertu. Bere etxearen eta lurrin-fabrika zahar batean erosi berria zuen tailerraren arteko bidea buztinolako langileek hondakinak botatzen zituzten eremu batetik pasatzen zen, eta Picassok hantxe biltzen zuen lanerako materiala. Françoise Giloten haurdunaldien garaitsuan, Emakumea haurdun (1950) obraren bigarren aldaera sortu zuen: ur-pitxerrak erabili zituen sabela eta bularrak itxuratzeko, eta piezaren gainerakoa modelatuta dago. Brontzetan galdatu zuen, baina 1959an aldaketa batzuk egin zizkion bizi-ontzi gisa irudikatutako emakumearen erdibideko igeltsuari, zilborra, titiburuak eta oin sendoagoak gehituta.