Ikastetxearen izena
Helburua:
Inguruneari begiratzeko ikuspuntu berezia eskaintzea; horretarako eskolaren izenaren inguruko jakin-mina, baita izena ematen dion pertsonaiaren gainekoa, piztu zuten, eta, prozesu horretan aurkitutakoa irudikatzeko hainbat modu estetiko eta sortzaile ikasi zituzten.
Materialak:
150 x 150 cm inguruko hiru kartoi zati, akuarelak, pintzelak, brotxak, arkatzak, errotulkiak, artaziak, panpina zaharrak, paperezko pasta eta makilatxoak.
Proiektua:
- Ikasleek sarean eta liburutegian pertsonaia historiko baten informazioa bilatu zuten: aita Orbisorena, ikastetxeari izena ematen diona.
- Gordetako datu gutxi zeudenez, garai hartako bizimodua eta ingurua imajinatzea proposatu zitzaien ikasleei.
- Ikastetxeko sarrerako apaizaren eskultura oinetik jaitsi zuten, gertutik begiratzeko eta haren irudia egiteko.
- Eskultura marraztean honakoak ikasi zituzten: zer-nolako proportzioak gorde behar diren estatua bat egitean, hainbat ikuspuntutik begiratzera eta bizitik margotzera.
- Marrazkiak maskarak bihurtu zituzten eta horrela aita Orbiso hezurmamitu zuten.
- Apaizaren bizitzako beste pertsonaia batzuk asmatu zituzten
- Txotxongiloak egin zituzten pertsonaia horiek irudikatzeko eta haien bizitza eta istorioak kontatzeko.
- Txotxongiloak egiteko, matxe-papera eta ikasleek eramandako panpina zaharren zatiak erabili zituzten.
- Tenperaz margotu zituzten txotxongiloak eta makilatxo batera lotu zituzten, handik eusteko eta mugitzeko.
- Antzezlana hartzeko eszenografia egiteko kartoi handi bat erabili zuten.
- Kartoiaren gainean, paisaiak eta barruko gelak marraztu zituzten, hainbat eszenen atzealde izan zitezen.
- Louis Bourgeois-en Gelak abiapuntutzat hartuta, agertokian hainbat objektu eta koadro jarri zituzten, ikusleei kontakizuna azaltzeko eta beste aro eta toki batera lekualdatzeko.