Elikadura jolasak
Helburua:
Elikadura osasungarriari buruz gogoeta egitea, eta, aldi berean, proiektu artistiko batean gauzen alderdi ukiezina ukigarri bihur daitekeela.
Materialak:
Koloretako paperak eta guraizeak.
Proiektua:
- Proiektua gela honetako ikasleek aste batean jaten dutena adieraztean, sailkatzean eta batzean oinarritzen da.
- Ikasle bakoitzak astean jaten duenaren zerrenda idatzi zuen, egunean jandako guztia; elikadura-taldeetan sailkatu zuten.
- Ondoren, astean gela osoak jandako kantitateak batzen dira: 60 platano, 70 jogurt, 40 oilasko-xerra, 175 litro ur, 20 plater babarrun, etab. hartu zituen talde honek.
- Elikagai horien siluetak koloretako paperen gainean marraztu.
- Kontsumitu diren elikagaien adinako koloretako paperez egindako siluetak moztu zituzten.
- Elikadura-datuak, horrela, errepikatutako eskema-marrazkitan ikusi zituzten.
- Marrazkiz osatutako grafiko honek beste modu batean ukiezinak izango liratekeen datuak ikusteko eta ikasleek euren elikadurari buruzko ondorioak ateratzeko aukera ematen die.
- Ondoren, gelak honako izenburua daraman joko dibertigarri bat antzeztu zuen: Haragia eta barazkiak beti elkarrekin!
- Ikasleen artean rolak banatzeko dinamika bat da. Gela bi elikadura-taldetan bereizten da: gelaren erdia proteina da (haragia), eta beste erdia bitamina (barazkiak).
- Haragia zirenak seinale gorria zeramaten, eta barazkia zirenak berdea.
- Haragiak haragiekin elkartzeko joera zuen, baina barazkiak beti tartean sartzen saiatzen ziren, gorriz jantzitako lagunak elkarrengandik banatzeko
- Jolas sinboliko dibertigarri honetan ikasleak ikastetxeko patioan mugitu ziren, taldetan banatu ziren eta berriro batu ziren. Euren mugimenduen bitartez, elikaduraren ohitura osasungarriak antzeztu zituzten.