ERRETRATU GELAK
Artearen historian duen adieraren arabera, erretratu bat pertsona jakin baten kanpoko itxuraren irudikapena da. Hala ere, irudikapen horren benetako xedea ez datza kanpoaldeko itxura soila hautematean, are pertsona horren nortasunaren eta emozioen adierazpena biltzean baizik. Horrela, Erretratu gelak (Portrait Cells) lanetan oihal-zatiekin eskuz jositako buruak agertzen dira; funtsezko giza sentimenduak irudikatzen dituzten forma sinboliko gisa funtzionatzen dute, eta egoera emozionalen erretratuak dira. Buru asko artistaren bilduma pertsonalaren arropa eta mantekin eginak daude. Ehunekin lan egitea Bourgeoisen amaierako obren ezaugarria da eta bere haurtzaroa gogoratzen du; bere amak tapizak nola josten eta konpontzen zituen begiratzen geratzen zen une haietara garamatza.