Astro-substantzia (Substance d’astre)
Astro-substantzia lanak, naturaz gaindiko itxura izan arren, zeharo xumea du errealitate materiala. Alderdi anitzeko artelan distiratsu hori sortzeko, Dubuffetek aluminio-paper zatiak zimurtu zituen, gero berriz leundu, eta zati guztiak konposizio bat osatzeko moduan elkartu zituen; azkenik, pintura-eremu arin batzuk erantsi zizkion lanari. Dubuffetek adierazi zuen berak 1950eko hamarkadan egindako lan asko “mundu fisikoaren asaldura mistikoak” zirela. Astro-substantzia joera horren adibidea da. Artelanak erakusten du eguneroko materialek berezko indarra dutela prozesu arrunten eraginpean jartzen direnean. Halaber, artelanak, bere izenburuaren eta gainazal distiratsuaren bidez, modu lirikoan gogorarazten ditu naturaren mirariak.