guggen prueba scaled
Kanpoaldea

Duela gutxi urbanizatutako zonalde batean

Museoa pasealeku eta plaza atseginez inguratuta dago, duela gutxi urbanizatutako zonalde batean (lehen industria gune izandako batean). Iparragirre kalea zuzen hartuta irits gaitezke Museoko plazara eta sarrera nagusira. Kale hori Bilbo diagonalean zeharkatzen duen bide handienetako bat da, eta hiriaren erdigunea Museoaren atera bertaraino luzatzen du, beraz.

Museoaren plazan gaudela, eskalinata zabal batetik jaitsi eta Museoaren ate ondoraino helduko gara. Beherantz doazen eskailerak ez dira sarritan ikusten eraikinen sarreretan, baina honetan bereziki ondo ematen du, horrela konpontzen baita Bilboko itsasadarraren —Ibaizabal ibaiaren erriberan dago Museoa— eta hiriaren arteko aldea; era berean, egitura ikusgarria den arren, ez du inguruko eraikinen altuera gainditzen.

13
12

Eraikinaren gune altuenean, goialdean, metalezko lore formako sabaileiho handi bat dago, Atrioa estaltzen duena, eraikinaren ezaugarri berezienetako bat, alegia.

Museoaren kanpoaldeak konfigurazio anitzak ditu hainbat lekutatik ikusita, eta perimetro osotik ibil gaitezke; gainera, artelanak erakusteko ere balio du. Honako artista hauen artelanak daude kanpoaldean: Louise Bourgeois, Eduardo Chillida, Yves Klein, Jeff Koons eta Fujiko Nakaya.

Era berean, 2007az geroztik, Museoak Daniel Bureni aginduz eskatutako Arcos rojos / Arku Gorriak interbentzio eskultorikoa dago Salbe zubian.

11
9
Exterior del edificio y puente | Guggenheim Bilbao Museoa

“Arkitekturak bere garaiaz eta bere lekuaz hitz egin behar du, eta, aldi berean, betierekotasuna nahi izan”.

FRANK GEHRY

Eraikinaren kanpoaldea eta Su-iturria | Guggenheim Bilbao Museoa

Zubiak museoaren kokagunea, lursaila, zeharkatzen du bere muturretako batean, eta, izan ere, zubiaren azpitik igarotzen da 104 aretoa: zutaberik ez duen galeria zabal-zabala. Richard Serraren Denboraren materia instalazio eskultorikoa dago bertan, eta dorre bat haren muturrean: diseinu arkitektonikoaren xehetasun eskultoriko hori, zubiaren bestaldean dagoenez, hura besarkatu eta eraikinarekin batera biltzen duela ematen du.