Fundación BBVA
BBVA Fundazioa 1997. urtetik da Guggenheim Bilbao Museoaren babesle estrategikoa, inauguraziotik bertatik, eta kudeaketa-organo nagusietako parte egiten du ordutik: bai batzorde betearazlean, eta bai patronatuan. BBVA Fundazioak, gainera, aldi baterako erakusketa handi baten antolakuntzan laguntza ematen du urtero; erakusketa horiek, duten diseinua eta irismena medio, nazioarteko kultura-agendaren erdigunean kokatzen dira. Publiko ugariak ikusten dituen erakusketak dira, ikerketa-lanak eragiten dituztenak, eta baita gai eta autore protagonistei buruzko eguneratzeak ere.