BBK
1997. urteaz geroztik, BBK Guggenheim Bilbao Museoaren Patroi Estrategikoa da, eta aktiboki inplikatzen da Museoaren kudeaketan Batzorde Betearazleko eta Patronatuko kide gisa. Lankidetza horren helburuetako bat da gizarte- eta kultura-kohesioa lortzen laguntzea, Bizkaiko gizartearen garapena bultzatzearren. Ikuspegi berritzaileak eta sortzaileak dituzten proiektuekin lotuta, arte garaikidea hobeto ezagutzea eta ulertzea ez ezik, publiko guztien artean gehiago zabaltzea ere sustatu nahi da.
BBK-k artera errazago hurbiltzeko tresnak jartzen ditu bisitarien eskura, Bilboren eta Bizkaiaren erakargarritasun turistikoa indartuz eta, azken finean, eragin ekonomikoa indartzen lagunduz. BBK-k alderdi sozialak betetzea nahi duten jarduerak babesten ditu. Era horretan, Museoa egoera ahulean dauden kolektiboengana hurbiltzen du, desgaitasuna duten pertsonentzako eta egoera ahulean dauden kolektiboentzako bisita gidatuekin edo Basurto eta Gurutzetako ospitaleetako haurren atalekin lankidetzan jarduerak eginez.