Salaberria, Xabier

Donostia, Gipuzkoa, 1969

Xabier Salaberria | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

69

Urtarrilaren 31n jaio zen Donostian.

98

Donostiako Artelekun ospatutako “Ángel Bados-Txomin Badiola tailerrean” eta “Peio Irazuren tailerrean” parte hartu zuen.

00

Ikus-entzunezko Arteen inguruko beka lortu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.

01

Donostiako Arte Ekinbideak-ek (DAE) antolatutako Superkongresua, encuentro entre creadores artísticos egitasmoan parte hartu zuen Donostiako Egia Kultur Etxean. Titulurik gabea (plataforma) [Sin título (plataforma)] eskultura egin zuen Donostiako Artelekuko lorategian jartzeko.

02

Gure Artea 2002 taldeko erakusketan parte hartu zuen, Bilboko Rekalde aretoan. Donostiako Arteleku berriz inauguratzearen harira antolatutako Garai Txarrak proiektu artistikoan parte hartu zuen.

04

DAEren eskariz, Film Ideala Betirako (Film Ideal Siempre) diseinatu zuen Gorka Eizagirrerekin batera, Donostiako Manifesta 5 Arte Garaikidearen Europako Bienalaren testuinguruan.

05

Egoitza-beka eskuratu zuen Rooseum Center for Contemporary Art zentroan, Malmön (Suedia). Centre de Cultura Contemporània de Barcelonako (CCCB) Sessió Contínua erakusketa kolektiborako dokumentazio-guneko proiekzio aretoen arkitektura zein altzariak diseinatu eta egin zituen. Share your time drink and food in Kunstverein proiektua egin zuen Gorka Eizagirrerekin batera Frankfurteko Kunstvereineko kafetegian. Luca Freirekin batera sortutako Titulurik gabea pieza-altzari-artxiboa aurkeztu zuen La insurrección invisible de un millón de mentes erakusketan, Bilboko Rekalde Aretoan.

06

Bakarkako erakusketa aurkeztu zuen Madrilgo Liquidación Total elkarte kulturalean. Bere obra ikusgai egon zen Berlingo Atle Gerhardsen Galleryko Attitude taldeko erakusketan.

07

Egoitza-beka eskuratu zuen ACC Internationale Atelierprogrammean, Weimarren (Alemania). Xabier Salaberria erakusketa inauguratu zuen Bilboko Carreras Múgica galerian. Part II of An Unbuilt Project lana aurkeztu zuen The Big Easy taldeko erakusketan, Halle 14 arte zentroan, Leipzigen.

08

Eusko Jaurlaritzako Gure Artea 2008 lehiaketaren lehen saria eskuratu zuen, Asier Mendizabal eta Iratxe Jaio/Klaas van Goekumekin batera. Obra sariduna ikusgai egon zen Bilboko Rekalde Aretoan aurkeztutako Gure Artea 2008 taldeko erakusketan. Egoitza-beka eskuratu zuen Helsinki International Artistin Residence Programmean (HIAP), Helsinkin. Fronte hotza (Cold Front) instalazioa aurkeztu zuen Frankfurter Kunstverein galerian eta Kopenhageko U-Turn. Quadrennial for Contemporary Art jaialdian.

09

Santanderreko Fundación Marcelino Botín Arte Plastikoen beka eskuratu zuen. An unexpected thought – function in contemporary art taldeko erakusketan erakutsi zuen bere obra, Göteborgeko (Suedia) Göteborgs Konsthallean. El mal de escritura erakusketarako erakusketa-gunea diseinatu zuen Bartzelonako Centro de Estudios y Documentación MACBAn.

10

Memories and Encounters egoitza-proiektuan parte hartu zuen Milango Viafarini erakunde artistikoan. Antes que todo taldeko erakusketan parte hartu zuen, Centro de Arte Dos de Mayon (CA2M), Madrilen, eta baita Londresko Raven Roweko A History of Irritated Materia erakusketan ere.

11

Gasteizko Montehermoso Kulturunearen 2011ko Arte eta Ikerketa beka lortu zuen. Inkontziente/kontziente erakusketa inauguratu zuen Bilboko Carreras Múgica galerian. Bere obra ikusgai egon zen Eine Grammatik der dritten Person taldeko erakusketan, Corner Collegean, Zurichen; Szenarien über Europa. Szenario 1 erakusketan, GFZK Galerie für Zeitgenössischean, Leipzigen; Moderno y presente. Cambio de siglo en la colección MACBA erakusketan, Museu d’Art Contemporani de Barcelonan (MACBA); eta Itinerarios 2009-2010. XVII Becas Fundación Botín de Arte erakusketan, Fundación Marcelino Botíneko erakusketa aretoan, Santanderren.

13

Bere obra erakutsi zuen Constelación Europa taldeko erakusketan, Donostiako San Telmo Museoan eta The Society Without Qualities taldeko erakusketan, Stockholmeko Tensta Konsthallean. Guggenheim Bilbao Museoan erakusketa ikusgai dago, Erlea Maneros Zabala eta Iñaki Garmendiarekin batera.

14

Hainbat erakusketa kolektibotan sartu zen haren obra; besteak beste, hauetan: Une Machine désire de lʼinstruction comme un jardin désire de la discipline (FRAC Lorraine, Metz, Frantzia); El contrato (Bilboko Alondegia); eta Suturak // Cerca a lo próximo (San Telmo Museoa, Donostia).

16

Restos materiales, obstáculos y herramientas aurkeztu zuen São Pauloko 32. Bienalean (Brasil).
Can-ni-faire banakako erakusketa inauguratu zen CarrerasMugica galerian (Bilbo).

17

[martillo puño- flecha dedo] erakusketa zabaldu zen Parallel galerian (Mexiko Hiria).

18

Una exposición sin arquitectura erakusketa bikoitza aurkeztu zen Half House galerian (Bartzelona). Erakusketa hartan, Salaberriaren obrekin batera, Martin Ferran-enak ere aurkeztu ziren.

Partekatu