Badiola, Txomin

Bilbo, 1957

Txomin Badiola | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

57

Martxoaren 10ean jaio zen Bilbon.

77

Arte Eder ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta bertan lizentziatu zen 1982an.

79

Bilboko IV. Pintura Bienala azokan erakusteko hautatu zuten.

81

Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Bilboko Udal Aurrezki Kutxaren Aretoan.

82

Galeria pribatu batean egin zuen lehen erakusketa: Bilboko Windsor Kulturgintza galerian. Bartzelonako Sala Metrònomen eta Iruñeko Galería Ciudadelan ere erakutsi zituen bere lanak. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Arte Ederretako eskolak ematen hasi zen. Lan horretan jardun zuen 1988 arte. Madrilgo Kultura Ministerioak Beka bat eman zion.

83

EAE Euskal Artisten Elkartea sortu zuen hauekin batera: Jose Ramon Morquillas, Fernando eta Vicente Roscubas, Jose Chavete, Txupi Sanz eta Iñaki de la Fuente, eta irakasle eta kritikari Xabier Saenz de Gorbea. Bizkaiko Foru Aldundiak Artegintza Beka eman zion.

84

Bilboko Windsor Kulturgintzan erakutsi zituen lanak. Gure Artea 84 lehiaketan accesita lortu zuen.

85

Brontzezko urtze-lanetarako laguntza jaso zuen Eusko Jaurlaritzatik. Bilboko Hiri Nazioarteko Arte Lehiaketan Bigarren saria eskuratu zuen.

86

Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea 1986 arte-sarietan Lehen saria lortu zuen. Avileseko Kultur Etxean bere lanak erakutsi zituen.

87

Lehen aldiz Madrilen egin zuen erakusketa bat Galería Soledad Lorenzon. Diario 16 egunkariak artista gazteen artean nabarmenenari emandako ICARO saria jaso zuen.

88

Urtebetez Londresera joan zen Delfina Studiosetako egoitza-beka zela medio. Jorge Oteizari buruzko Oteiza: Propósito experimental erakusketako komisariotza hartu zuen bere gain. Bartzelonan eta Madrilen, Fundació La Caixaren eskutik, eta Bilboko Arte Eder Museoan erakutsi zuen.

89

Pello Irazu eskultorearekin batera Londresko Riverside Studios-etan instalazio bat egin zuen. Japoniako Utsukushi-ga-Hara Open Air Museumek emandako Henry Moore Sari Nagusia jaso zuen.

90

Bitariko Batzorde Hispano-amerikarrak emandako bekari esker, New Yorkera joan zen, eta bertan bizi izan zen zortzi urtez. M.D. saila egin zuen. Hainbat aldizkaritan arteari buruzko saiakerak idazten hasi zen: Flash art, Spazio humano, Giornale de l’arte… Bath International Festival-en parte hartu zuen, Batheko Artist Galleryren eskutik (Erresuma Batua).

91

New Yorkeko Tony Shafrazi Gallery-n lanak erakutsi zituen.

92

Bartzelonako Galeria Joan Pratsen, Bilboko Windsor Kulturgintza galerian, Valentziako Galería Charpan eta Caracasko Museo de Artes Visuales Alejandro Oteron lanak erakutsi zituen.

93

Aurreko hiru urteetan egindako eskulturak erakutsi zituen Santanderreko Nave Sotolivan.

94

New Yorkeko John Weber Gallery-n Family Plot pieza jarri zuen erakusgai. Angel Badosekin batera, Artelekuko tailer bat zuzendu zuen (Donostia).

95

Cuatro historias de mentira y agitación erakusketa inauguratu zen Madrilgo Galería Soledad Lorenzon.

97

Bestearen jokoa/El juego del otro erakusketa inauguratu zuen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan haren lanak erakutsi ziren.

98

New Yorken zortzi urtez bizi ondoren, Bilbora itzuli zen. The War Is Over erakusketa egin zuen Valentziako Galería Tomás Marchen. Bere lana Kunstraum Innsbruck-eko El punto ciego. Spanische Kunst der 90er erakusketan erakutsi zen (Innsbruck, Austria).

99

Madrilgo Soledad Lorenzo eta Lisboako Luis Sherpa Projectos galerietan erakutsi zituen lanak. Bere obra Guggenheim Bilbao Museoko Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan izan zen ikusgai.

00

Uncertain Spaces erakusketa inauguratu zen Australian Center for Photography-n (Sydney, Australia).

02

Museu d’Art Contemporani de Barcelonak (MACBA) 1990 eta 2002. urteen bitarteko lanen atzera begirako erakusketa garrantzitsua antolatu zuen Malas formas izenburuarekin. Gero, Bilboko Arte Eder Museoan ere ikusi ahal izan zen. Parisko Galerie Natalie Obadia-n lanak erakutsi zituen.

03

Iruñeko Galería Moisés Pérez de Albénizen erakutsi zituen bere lanak. Istanbulgo International Istabul Biennialen parte hartu zuen.

04

Tel Aviv-eko Chelouche Gallery of Contemporary Art-en (Israel) lanak erakutsi zituen. Haren lanak Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoko Laoconte irentsia. Artea eta indarkeria politikoa erakusketan izan ziren. Margit Rowellekin batera, Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako Oteiza: mitoa eta modernotasunaen komisariotza-lanak egin zituen; gero, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíara (Madril) eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-era eraman zuten.

06

Burgosko Centro de Arte Caja Burgos CABen lanak erakutsi zituen. Valladolideko Museo del Patio Herrerianon antolatutako Identidades críticas taldeerakusketan parte hartu zuen. Burgosko Centro de Arte Caja Burgos CABen eta Madrilgo Galería Soledad Lorenzon lanak erakutsi zituen.

07

Una cantidad exacta de fracasos erakusketa inauguratu zuen Galería Moisés Pérez de Albénizen (Iruñea) eta La forme qui pense Museé d’Art Moderne de Saint-Étienne Métropol-en (Saint-Étienne, Frantzia). Juan Luis Morazak komisariatutako Ezezagunak. Euskal Herriko arte garaikidearen kartografiak erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan.

08

Bere lanek tokia izan zuten hainbat erakusketatan: Zonas de riesgo. Colección de Arte Contemporáneo Fundació «la Caixa» (CaixaForum Barcelona, Bartzelona), España 1957-2007: L’arte spagnola da Picasso, Mirò, Dalí e Tàpies ai nostri giorni (Palazzo Sant’Elia, Palermo, Italia) eta Pasións privadas, visións públicas (MARCO, Museo de Arte Contemporánea, Vigo).

09

Egun, 2007an hasitako Jorge Oteizaren eskulturari buruzko katalogo arrazoituaren lana egiten jarraitzen du.

10

La Galería Soledad Lorenzo, Madrid, inaugura Goodvibes / Lo que el signo esconde. Realiza, junto con Jon Mikel Euba y Sergio Prego, el proyecto PRIMER PROFORMA 2010 BADIOLA EUBA PREGO 30 ejercicios 40 días 8 horas al día en el Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León (MUSAC), Léon.

11

Su obra forma parte de la exposición colectiva Olor Color. Química, Arte y Pedagogía de Arts Santa Mònica, Barcelona.

12

Genealogías silenciosas erakusketan sartu zen haren lana (MACA-Museo de Arte Contemporáneo de Alicante).

14

Capitalismo Anal Capitalism erakusketa inauguratu zen Galería Moisés Pérez de Albéniz galerian (Madril).
Bilboko CarrerasMugica galeriak Una entrada mil salidas erakusketa aurkeztu zuen.
Badiolak Los nombres del padre erakusketa kolektiboan hartu zuen parte, Pepe Espaliú Arte Zentroan (Kordoba).
Haren obra Suturak // Cerca a lo próximo erakusketan parte hartzeko hautatu zen (San Telmo Museoa, Donostia).

16

Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía museoak (MNCARS, Madril) Otro Family Plot erakusketa antologikoa eskaini zion.
Demasiado cercana como para ignorarla, demasiado remota como para poder intervenir erakusketan aurkeztu zuen bere obra (CarrerasMugica galeria, Bilbo).
Oteiza. Eskultura katalogo arrazoitua argitaratu zen, Jorge Oteizaren obrari buruzko azterlan zehatz eta dokumentatua, Txomin Badiolak zuzendua.

18

El pueblo no está con nosotros esku-hartze espezifikoa egin zuen Institut Valencià d’Art Modern (IVAM, Valentzia) institutuaren fatxadan.
Oroi. Queda mucho pasado por delante aldi baterako erakusketan sartu zen haren obra, Artium – Arte Garaikidearen Euskal Museo Zentroak (Gasteiz).
Haren obra Bilboko CarrerasMugica galeriako Subespecies de almacén erakusketa kolektiboan egon zen ikusgai.

Partekatu