Polke, Sigmar

Oels, Silesia Beherea, Ekialdeko Alemania, 1941 | Kolonia, Alemania, 2010

Guggenheim Bilbao Museoa

19

41

Oels-en (Silesia Beherea) jaio zen otsailaren 13an; gaur egun Polonia bada ere, garai hartan Ekialdeko Alemaniaren barruan kokatzen zen.

53

Familiak Alemaniako Errepublika Demokratikoa utzi zuen eta Düsseldorf-era joan zen bizitzera.

61

Düsseldorf-eko Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en sartu zen eta ikasketak 1967an amaitu zituen.

63

Gerhard Richter-ekin eta Konrad Lueg-ekin batera (azkenak beranduago Konrad Fischer izena hartu zuen) Errealismo Kapitalista taldea sortu zuen. Horiekin eta Manfred Kuttner-ekin batera, Demonstrative Ausstellung erakusketa antolatu zuen Düsseldorf-eko Kasiserstrasse-n.

66

Lehen bakarkako erakusketa izan zuen Berlingo René Block galerian.

70

Hamarkada horretan egin zuen lanaren bidez, argazkigintzaren eta pinturaren arteko loturak jorratu zituen, argazki-irudiaren objektibotasuna zalantzan jarriz.

74

Pakistanera eta Afganistanera bidaia egin zuen eta ondorengo lanetan erabiliko zuen argazki-sorta zabala bildu zuen. Haren lanak Achim Duchow-ek egindakoekin batera Bonn-eko Städtisches Kunstmuseum Bonn-en jarri ziren erakusgai.

75

São Pauloko XIII Bienal de São Paulo-n Pintura saria jaso zuen.

76

Kunsthalle Tübingen-en erakusketa egin zuen eta ondoren, erakusketa hori Düsseldorfeko Städtische Kunsthalle Düsseldorf-en eta Eindhoven-eko (Herbehereak) Stedelijk van Abbemuseum-en izan zen.

77

Hanburgoko Hochschule für Bildende Künste-n sartu zen irakasle, 1991. urtera arte. Kassel-eko (Alemania) Documenta 6-n parte hartu zuen.

80

Urte horietan zehar, produktu kimikoekin eginiko obra abstraktuak lantzen hasi zen, horien arteko erreakzioak aztertuz eta, halabeharraren bidez, artistak bere lanaren gainean duen erabateko kontrola zalantzan jarriz.

81

Haren lana Londresko Royal Academy of Arts-ek antolatutako A New Spirit in Painting erakusketan egon zen ikusgai.

82

Kassel-eko (Alemania) Documenta 7-n parte hartu zuen.

83

Rotterdameko Museum Boijmans Van Beuningen-en erakusketa bat inauguratu zuen eta ondoren, erakusketa Bonn-eko Städtisches Kunstmuseum-en izan zen.

84

Zuricheko Kunsthaus Zürich-en erakustaldia egin zuen, ondoren, Koloniako Kunsthalle Köln-en egon zena.

85

Parisko Nouvelle Biennal de Paris-en parte hartu zuen.

86

Veneziako XLII Biennale di Venezia-n parte hartu eta Urrezko Lehoia irabazi zuen pigmentu higroskopikoz, hau da, atmosferako hezetasuna xurgatu eta kolorez aldatzen duten pigmentuz, osaturiko horma-irudi batekin. Fourth Biennale of Sydney-n (Sydney) parte hartu zuen.

88

Baden-Württemberg Nazioarteko Pintura saria jaso zuen. Haren lanak Parisko Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en jarri ziren erakusgai.

90

Kunsthalle Baden-Baden-en (Baden-Baden) argazki-lanak erakusgai jarri zituen. San Franciscoko Museum of Modern Art-en inauguratu zen erakusketa hurrengo urtean AEBko museo hauetan egon zen ikusgai: Hirshhorn Museum and Sculpture Garden, Smithsonian Institution, Washington; Chicagoko Museum of Contemporary Art; eta New Yorkeko Brooklyn Museum.

92

Amsterdameko Stedelijk Museum-en egin zuen erakusketa.

94

Nîmes-eko (Frantzia) Carré d’Art – Musée d’Art Contemporain-en eta Valentziako Institut Valencià d’Art Modernen (IVAM) egin zituen erakusketak.

95

Los Angelesko Museum of Contemporary Art-en izan zen Photoworks: When Pictures Vanish erakusketan parte hartu zuen; ondoren, Santa Fe-n (Mexiko Berria) eta Washingtonen izan zen. Liverpool-eko Tate Gallery-n erakusketa bat inauguratu zuen. Carnegie International-en (Pittsburgh, Pennsylvania) parte hartu eta Carnegie Prize saria jaso zuen.

97

Bonn-eko Kunst- und Ausstellungshalle der Bundesrepublik Deutschland-ek haren lanaren atzera begirako erakusketa garrantzitsua egin zuen artistaren garai guztiak islatzen zituen 200 lan baino gehiagorekin. Guggenheim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan haren lanak erakutsi ziren.

98

New Yorkeko International Center of Photography-k emandako Infinity Award saria jaso zuen.

99

New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) haren paper gaineko obraren atzera begirakoa egin zuen eta ondoren, erakusketa Hanburgoko (Alemania) Hamburger Kunsthalle-n egon zen ikusgai.

00

Haren lan grafikoa Bonn-eko Kunst- und Ausstellungshalle der Bundesrepublik Deutschland-en egon zen erakusgai, 1997an artistari eskainitako atzera begirako erakusketa osatuz. Bartzelonako Fundació Joan Mirón egin zuen erakusketa. Goslar hiriaren (Alemania) Kaiserring saria jaso zuen.

01

Sigmar Polke: Music of Unclear Originerakusketa inauguratu zen Edinburgoko Scottish National Gallery of Modern Art-en.

02

Azken garaiko pinturak eta marrazkiak Dallasko Dallas Museum of Art-en jarri zituen erakusgai eta, hurrengo urtean, Londresko Tate Modern museoan izan ziren. Japan Art Association-ek (Japonia) esleitutako Praemium Imperiale saria jaso zuen pintura kategorian. Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Alemaniako pintura Bigarren Mundu Gerraren ondoren erakusketan jarri zen erakusgai.

05

Tokioko Ueno Royal Museum-en Alice in Wonderland erakusketa egin zuen eta ondoren, Osaka-ko (Japonia) National Museum of Art-en izan zen.

06

Mannheim-eko (Alemania) Städtische Kunsthalle Mannheim-en 1960tik aurrera egindako argazkien erakusketa egin zen. Regensburg-eko (Alemania) Kunstforum Ostdeutsche Galerie-n erakusketa egin zuen. Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan.

07

Veneziako LII Biennale di Venezia-n parte hartu zuen. Baden-Baden-eko Museum Frieder Burda-k artistaren atzera begirakoa inauguratu zuen; ondoren, erakusketa Brühlsche Terrasse-ko (Dresden) Kunsthalle im Lipsiusbaun-en egon zen. Haren lana Osaka-ko National Museum of Art-en The 30th Anniversary: Collection of the National Museum of Art erakusketan egon zen erakusgai. Philadelphia Museum of Art-ek erakusgai jarri zuen lana beste artista batzuekin batera Notations: Kiefer, Polke, Richter erakusketan.

08

Santa Monica-ko Patrick Painter Inc Gallery-n erakusketa egin zuen Sigmar Polke: Large Paintings & Unique Photographs izenburupean. Haren lana ondorengo talde-erakusketetan izan zen: Pipe, Glass, Bottle of Rum: The Art of Appropiation eta Here is Every, Four Decades of Contemporary Art, New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA), eta Traces du Sacré, Parisko Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-n.

09

Arts Club of Chicago-n Sigmar Polke: Lens Paintings artistaren inguruko erakusketa monografikoa inauguratu zen, ondoren, New Yorkeko Michael Werner Gallery-n izan zena.

10

Horst-Janssen-Museum-ek eta Oldenburger Kunstverein-ek, biak Oldenburgen, Alemanian, erakusketa bana eskaini zioten artistari. Lehen aldiz egin zuen erakusketa bat Indian, Galerie Mirchandani + Steinruecke-n, Bombayn. Gainera, haren obra Zuricheko Thomas Ammann Fine Art AG galerian eta Kopenhagueko Galleri Bo Bjerggaard-en egon zen ikusgai. Ekainaren 10ean hil zen, Kolonian.

Partekatu