Argazkia: Robert Motherwell signing a proof on Five Circles, 1971 St Gallen, Switzerland, 1971 Photo Christian Bosch. Courtesy Dedalus Foundation.
Motherwell, Robert
Aberdeen, Washington, 1915 | Provincetown, Massachusetts, 1991
19
15
Urtarrilaren 24an jaio zen Aberdeen-en (Washington).
26
Hamaika urterekin, Otis Art Institute-ren (Los Angeles) beka bat eskuratu zuen.
32
Denbora laburrez, California School of Fine Arts-en (San Francisco) ikasi zuen. Stanford University-n (Palo Alto, Kalifornia) hasi zen eta, bertan, filosofia eta literatura moderno frantsesa ikasi zuen; bost urte geroago lizentziatu zen.
37
André Malraux-i Espainiako Gerra Zibilari buruz hizketan entzun zion San Franciscon antolatutako konbentzio handi batean. Filosofia-ikasketak jarraitu zituen Harvard Unibertsitatean (Cambridge) eta, bertan, hurrengo urtean graduatu zen.
38
Europara bidaia luze bat egin zuen. Udan Grenobleko Unibertsitatean (Grenoble) ikasi ondoren, estudio bat alokatu zuen Parisen.
39
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Raymond Duncan galerian (Paris). Ikasketa tartekatuak egin zituen Parisko Academie Julian-en.
40
New Yorkera joan zen bizitzera. Columbiako Unibertsitatean hasi zen eta, bertan, Artearen Historia ikasi zuen Meyer Schapiro-rekin.
41
Sei hileko bidaia bat egin zuen Mexikora Roberto Matta-rekin batera. Automatismoa erabiltzen hasi zen sorkuntza piktorikorako bitartekotzat.
42
Haren lana Whitelaw Reid Maison-en (New York) egindako The First Papers of Surrealism erakusketan egon zen ikusgai. VVV aldizkari surrealistarekin hasi zen lankidetzan.
43
Lehenengo collageak egin zituen.
44
Editore-lanetan hasi zen Documents of modern art liburu-sailean. Peggy Guggenheim-en Art of This Century galerian (New York) erakutsi zituen lanak.
45
Esklusibotasun-kontratu bat sinatu zuen Samuel Kootz Gallery-rekin (New York). East Hampton-era (New York) lekualdatu zen. Asheville-tik hurbil zegoen Black Mountain College-n (Ipar Carolina) irakatsi zuen.
46
Herbert Ferber, Barnett Newman eta Mark Rothko ezagutu zituen. Chicagoko Arts Club-en eta San Francisco Museum of Art-en egin zituen erakusketak. Haren lana New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) Fourteen Americans erakusketan egon zen ikusgai.
47
Possibilities aldizkaria sortu zuen John Cage, Pierre Chareau eta Harold Rosenbergekin batera, baina zenbaki bat baizik ez zuten argitaratu.
48
David Hare, William Baziotes eta Mark Rothko-rekin batera, Subjects of the Artist School sortu zuen; hurrengo urtean itxi zen ordea. Elegies to the Spanish Republic sailari ekin zion.
50
Pintura-eskolak ematen hasi zen Hunter College-n (New York) eta horretan jardun zuen 1958 arte.
51
Udan Black Mountain College-n (Asheville, Ipar Carolina) irakatsi zuen; bere ikasleen artean izan zituen Robert Rauschenberg eta Cy Twombly.
57
New Yorkeko Sidney Janis Gallery-rekin hitzarmena egin zuen.
58
Haren lana New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) New American Painting erakusketan egon zen ikusgai. Frantziara eta Espainiara bidaiatu zuen; bertan, Iberia sailari ekin zion.
59
Kassel-eko (Alemania) Documenta 2-n parte hartu zuen.
61
São Pauloko VI Bienal de São Paulo-n haren lanaren atzera begirakoa egin zen.
64
Kassel-eko (Alemania) Documenta 3-n parte hartu zuen.
65
New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) haren lanen atzera begirako erakusketa garrantzitsu bat egin zuen; gero, Amsterdamera, Londresera, Bruselara, Essen-era, Alemaniara eta Turinera eraman zuten. Lyric Suite sortu zuen, arroz-paper japoniar gaineko bostehun margolan automatiko baino gehiago dituen saila.
66
Horma-irudi bat egin zuen John F. Kennedy Federal Building-en (Boston).
67
Open sailari ekin zion.
69
New Yorkeko National Institute of Arts and Letters-eko kide aukeratu zuten.
70
Greenwich-era (Connecticut) lekualdatu zen.
72
Rafael Albertiren A la pintura liburua irudikatu zuen.
74
Knoedler and Co.-n (New York) egon zen erakusgai haren lana eta erakusketa bana egin zuen Londresen eta Zurichen.
75
Mexiko Hiriko Museo de Arte Moderno-k haren lanen atzera begirako erakusketa garrantzitsu bat egin zuen.
76
Städtische Kunsthalle Düsseldorf-ek (Düsseldorf) atzera begirako bat antolatu zuen; gero, Vienako Museum des 20. Jahrhunderts-era eraman zuten.
77
Haren lanaren atzera begirako erakusketa bat egin zen Parisko Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en. National Gallery of Art-erako (Washington) horma-irudi handi bat sortzeko mandatua jaso zuen. Grande Medaille de Vermeil de la Ville de Paris domina esleitu zitzaion (Paris).
78
Londresko Royal Academy of Arts-en erakutsi zituen lanak.
79
Haren lanen atzera begirako erakusketa bat egin zen William Benton Museum of Art-en (University of Connecticut, Storrs). Pennsylvania Academy of Fine Arts-en (Filadelfia) ohorezko domina eskuratu zuen.
80
Haren lana Fundación Juan March-en (Madril) eta Fundació «la Caixa»-n (Bartzelona) egon zen erakusgai. Honoris causa doktore izendatu zuten Salamancako Unibertsitatean.
81
New York hiriaren Mayor’s Award for Arts and Culture saria eta Skowhegan Award grabatu saria eskuratu zituen.
83
Buffalo-ko (New York) Albright-Knox Art Gallery-k haren lanaren atzera begirako erakusketa bat egin zuen; gero, bi urtez eraman zuten Los Angelesko, San Franciscoko, Washingtoneko, Seattleko eta New Yorkeko hainbat museotatik.
85
American Academy of Arts and Sciences-eko (New York) kide aukeratu zuten.
86
Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina esleitu zion Kultura Ministerioak.
90
AEBren National Medal of Arts eskuratu zuen Etxe Zurian (Washington).
91
Atzera begirako erakusketa garrantzitsu bat inauguratu zen Museo Rufino Tamayo-n (Mexiko); gero, berriz, Museo de Monterrey-ra (Mexiko) eta Fort Worth Art Museum-era (Texas) eraman zuten ibiltari.