Foto: Mark Rothko, Yorktown Heights, ca. 1949. Fotografía de gelatina de plata, 10 x 8 pulgadas. (25,4 x 20,3 cm). Museo de Brooklyn, Obsequio de Wallace B. Putnam de la finca de Consuelo Kanaga, 82.65.367 Wikicommons

Rothko, Mark

Dvinsk, Errusia [gaur egun Daugavpils, Letonia], 1903 | New York, 1970

Mark Rothko | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

03

Irailaren 25ean jaio zen Dvinsk-en, Errusian (gaur egun Daugavpils, Letonia), Marcus Rothkowitz izenarekin.

10

Familiak Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuen eta Portland-en (Oregon) ezarri ziren.

21

Portland-eko Lincoln High School-en graduatu zen eta beka bati esker, Yale Unibertsitatean (New Haven, Connecticut) sartu zen.

23

Unibertsitatea utzi eta New Yorkera joan zen.

24

Art Students League-n ikasi zuen Max Weber-en zuzendaritzapean.

28

Lehen talde-erakusketa New Yorkeko Opportunity Galleries-en egin zuen Milton Avery-rekin eta Louis Harris-ekin batera.

29

Adolph Gottlieb ezagutu zuen.

33

Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Portland Art Museum-en (Oregon). New Yorkeko Contemporary Arts Gallery-n egin zuen erakusketa.

35

Abstrakziotik eta espresionismotik gertu zeuden beste artista batzuekin batera The Ten taldea sortu zuen. Taldearen lehen erakusketa New Yorkeko Montross Gallery-n izan zen.

36

Barnett Newman ezagutu zuen. The Ten taldeak Parisko Galerie Bonaparte-n egin zuen erakusketa.

38

Herritartasun estatubatuarra lortu zuen. The Ten taldeak erakusketa egin zuen New Yorkeko Mercury Galleries-en.

39

Haren lanak New Yorkeko Bonestell Gallery-n erakusgai jarri ondoren, The Ten taldea desegin egin zen.

40

Bere izena laburtu zuen: Mark Rothko. Adolph Gottlieb-ekin hertsiki lan egiten hasi zen. Beste artista batzuekin batera Federation of Modern Painters and Sculptors sortu zuen. Taldeak New Yorkeko Erakusketa Unibertsalean jarri zituen bere lanak erakusgai eta hurrengo urteetan hainbat erakusketa egin zituen.

45

Peggy Guggenheim-en New Yorkeko Art of This Century galerian eta Whitney Museum of American Art-en (New York) Annual Exhibition of Contemporary American Painting erakusketan erakutsi zituen bere lanak.

46

San Francisco Museum of Art-en egin zuen erakusketa eta ondoren, Kaliforniako Santa Barbara Museum of Art-en izan zen.

47

San Franciscoko California School of Fine Arts-en eman zituen eskolak udan. New Yorkeko Betty Parsons Gallery-n egin zuen erakusketa eta hurrengo urteetan erregularki egin zituen erakusketak bertan.

48

David Hare-kin, William Baziotes-ekin eta Robert Motherwell-ekin batera, Subjects of the Artist eskola sortu zuen; hurrengo urtean itxi zuten.

50

Bidaia egin zuen Europara.

51

Eskolak ematen hasi zen New Yorkeko Brooklyn College-n.

52

New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) izan zen Fifteen Americans erakusketan sartu zen haren lana.

54

Chicagoko Art Institute of Chicago-n egin zuen erakusketa, ondoren, Rhode Island School of Design-en (Providence, Rhode Island) erakusgai jarri zena.

55

Lanak erakutsi zituen New Yorkeko Sidney Janis Gallery-n.

57

Houston-eko (Texas) Contemporary Arts Museum-en egin zuen erakusketa.

58

Hainbat horma-irudi egin zituen New Yorkeko Four Seasons Restaurant-entzako. Ameriketako Estatu Batuak ordezkatu zituen Veneziako XXIX Biennale di Venezia-n.

59

Kassel-eko (Alemania) Documenta 2-n parte hartu zuen.

60

Washingtoneko The Phillips Collection-en egin zuen erakusketa.

61

Haren lanen erakusketa garrantzitsua antolatu zen New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) eta ondoren, erakusketa, Londresen, Amsterdamen, Bruselan, Basilean, Erroman eta Parisen izan zen. New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en American Abstract Expressionists and Imagists erakusketan parte hartu zuen.

62

Sei horma-irudiz osatutako saila egin zuen Harvard Unibertsitatearentzako (Cambridge, Massachusetts) eta bost soilik instalatu zituen. Hurrengo urtean, aretoa birmoldatzerakoan, horma-irudiak New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en jarri zituzten ikusgai.

63

Esklusibotasun-hitzarmena sinatu zuen New Yorkeko Marlborough Gallery-rekin.

64

Londresko Marlborough Gallery-n jarri zituen lanak erakusgai. University of St. Thomas-eko (Houston, Texas) konfesio anizkunen kapera baterako horma irudien saila egiteko proiektua hasi zuen. Londresko Tate Gallery-ren Painting and Sculpture of a Decade, 1954-1964 erakusketan parte hartu zuen.

65

Brandeis University-ren (Waltham, Massachusetts) Brandeis Creative Arts Awards Medal domina jaso zuen.

66

Cleveland Museum of Art-en (Cleveland, Ohio) Fifty years of modern art: 1916-1966 eta New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) Two Decades of American Paintings erakusketetan parte hartu zuen.

68

Bihotzeko gaixotasun larria izan zuen. National Institute of Arts and Letters-eko kide izendatu zuten. Bere obraren inbentarioa egin zuen.

69

Yale Unibertsitateak (New Haven, Connecticut) honoris causa doktore izendatu zuten. Mark Rothko Foundation sortu zuen.

70

Londresko Tate Gallery-k areto bat eskaini zion. Otsailaren 25ean bere buruaz beste egin zuen bere estudioan.

Argazkia: Mark Rothko, Yorktown Heights, ca. 1949. Fotografía de gelatina de plata, 10 x 8 pulgadas. (25,4 x 20,3 cm). Museo de Brooklyn, Obsequio de Wallace B. Putnam de la finca de Consuelo Kanaga, 82.65.367 Wikicommons

Partekatu