Uslé, Juan
Santander, 1954
19
54
Abenduaren 19an jaio zen Santanderren.
73
Valentziako San Carlos Goi Mailako Eskolan sartu zen Arte Ederrak ikastera eta lau urteren buruan lizentziatu zen.
75
Victoria Civerarekin elkarlanean hasi zen.
78
Kantabriako Unibertsitateko (Santander) Adierazpen Plastiko sailean eskolak ematen hasi zen. Urte batzuetan pintura, argazkigintza eta foto-muntaiak tartekatu ostean, bere jarduera pinturan oinarritzen hasi zen.
80
Kultura Ministerioaren Artista Gazteen beka jaso zuen.
81
Lehen bakarkako erakusketak egin zituen Santanderreko Museo Municipal de Bellas Artesen eta Madrilgo Galería Ruiz Castillon.
82
Valentziako Galeria del Palaun jarri zituen bere lanak erakusgai. Kultura Ministerioaren Investigación de Nuevas Formas Expresivas beka jaso zuen.
83
Bakarkako erakusketa baten bidez Madrilgo Galería Montenegrorekin lankidetza hasi zuen. Hurrengo urteetan maiz jarri zituen lanak erakusgai bertan. Haren lana Madrilgo Sala de Exposiciones de la Caja de Pensionesek egindako Panorama de la joven pintura española erakusketan sartu zen eta ondoren, erakusketa Espainiako hainbat museotan izan zen.
84
Los trabajos y los días. Las tentaciones del pintor saila Fundación Marcelino Botínen (Santander), Galería Nicanor Piñolen (Gijón) eta Galería Cienton (Bartzelona) jarri zuen erakusgai. Irakasle titular gisa sartu zen Kantabriako Unibertsitateko (Santander) Arte Plastikoen sailean. Bienal Nacional de Arte Ciudad de Oviedon parte hartu zuen.
85
Lehen aldiz AEBn egin zuen bakarkako erakusketa Institute of Contemporary Art-en (Boston, Massachusetts), Currents izenburupean. São Pauloko Bienal de São Paulo-n parte hartzeko aukeratu zuten. Madrilgo Galería Montenegron, Bilboko Windsor Kulturgintza galerian eta Anberesko Galerie 121-n jarri zituen bere lanak erakusgai.
86
New Yorkera lekualdatu zen Comité Conjunto Hispano-Norteamericanok hiri hartan prestakuntza artistikoan sakontzeko emandako bekarekin. Sevillako Galería La Máquina Españolan eta Santanderreko Palacete Embarcaderon jarri zuen bere obra erakusgai.
87
Bere lanak Parisko Galerie Farideh Cadot-en eta berriz ere Madrilgo Galería Montenegron jarri zituen erakusgai.
88
Lehen aldiz New Yorken bakarkako erakusketa egin zuen Farideh Cadot Gallery-n eta bere lanak Santanderreko Galería Fernando Silión jarri zituen erakusgai.
89
Berriz ere Madrilgo Galería Montenegron egin zuen erakusketa eta baita Farideh Cadot-en New Yorkeko eta Parisko egoitzetan ere.
90
Amsterdameko Galeria Barbara Farber-en jarri zituen bere lanak erakusgai.
91
Santanderren Ultramar erakusketa egin zuen Palacete del Embarcaderon eta Nave Sotolivan. Madrilgo Galería Soledad Lorenzon egin zuen erakusketa lehen aldiz eta hurrengo urteetan ere galeriarekin zuen lankidetzari eutsi zion. Parisko Galerie Farideh Cadot-en ere jarri zituen bere lanak erakusgai.
92
Bakarkako erakusketak egin zituen Galeria Joan Pratsen (Bartzelona), Banco Zaragozanoren Erakusketa Aretoan (Zaragoza) eta John Good Gallery-n (New York). Kassel-eko (Alemania) Documenta 9-n parte hartu zuen.
93
Anders Tornberg Gallery-n (Lund, Suedia), Barbara Farber Gallery-n (Amsterdam) eta Galería Soledad Lorenzon (Madril) jarri zuen bere lana erakusgai.
94
Galerie Bob van Orsouw-en (Zurich) eta Feigen Gallery-n (Chicago, Illinois) erakutsi zuen bere lana eta Callum Innes artistarekin batera Frith Street Gallery-n (Londres). Haren lana Mudanzas erakusketan sartu zen Londresko Whitechapel Art Gallery-n.
95
Robert Miller Gallery-n (New York), Galerie Buchmann-en (Kolonia) eta Galerie Daniel Templon-en (Paris) haren obraren erakusketak egin ziren.
96
Valentziako Institut Valencià d’Art Modernek (IVAM) Back and Forth atzera begirako erakusketa garrantzitsua egin zuen. Museu d’Art Contemporani de Barcelonak (MACBA) haren azken lanen erakusketa egin zuen Ojo roto izenburupean, ondoren, L.A. Louver galerian (Los Angeles, Kalifornia) erakutsi zena. Urte horretan bertan, MACBAn Nuevas Abstracciones izeneko talde erakusketan parte hartu zuen. Basileako Galerie Buchmann-en eta Madrilgo Galería Soledad Lorenzon ere jarri zituen lanak erakusgai.
97
Bere lana Cheim & Read-en (New York), Timothy Taylor Gallery-n (Londres) eta Galerie Bob van Orsouw-en (Zurich) jarri zuen erakusgai eta, Victoria Civerarekin batera, Galeria Camargo Vilaça-n (São Paulo).
98
Azken garaiko pinturen erakusketa egin zuen Berlingo Galerie Franck+Schulte-n.
99
New Yorkeko, Koloniako eta Madrilgo ohiko galerietan egin zituen erakusketak, Cheim & Read-en, Galerie Buchmann-en eta Galería Estiarten, hurrenez hurren, baita Victoria Civerarekin batera ere Tim Van Laere Gallery-n (Anberes).
00
Hainbat gunetan haren lanaren hainbat erakusketa egin zituzten, hala nola, L.A. Louver galerian (Los Angeles, Kalifornia), Centro Cultural Casa del Cordónen (Burgos), Palacio de los Condes de Gabian (Granada) eta Museo de Bellas Artes de Santander, Centro Cultural Caja de Cantabrian (Santander).
01
Oportoko Fundação de Serralves-ek Quartos escuro e amarello izena eman zion haren lanaren inguruko erakusketari.
02
Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eskutik. Juan Uslé First Time erakusketa inauguratu zen Städtisches Museum Schloß Morsbroich-en (Leverkusen, Alemania). Paper gaineko lanak Tim Van Laere Gallery-n (Anberes) jarri ziren erakusgai, eta Cheim & Read-en (New York) eta Galerie Ghislaine Hussenot-en (Paris) ere egin zituen erakusketak.
03
Open Rooms atzera begirako erakusketa inauguratu zuen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren Palacio de Velázquezen (Madril) eta hurrengo urtean, Santanderreko Fundación Marcelino Botínen, Stedlïjk Museum voor Actuele Kunst-en (S.M.A.K.) (Gante, Belgika) eta Irish Museum of Modern Art-en (Dublin) izan zen.
04
Madrilgo Galería Soledad Lorenzon erakutsi zituen lanak.
05
Victoria Civerarekin batera, Anberesko Tim Van Laere Gallery-n egin zuen erakusketa. Veneziako XLXI Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.
06
Londresko Frith Street Gallery-n eta Madrilgo Galería Soledad Lorenzon jarri zituen bere lanak erakusgai.
07
Switch on / Switch off izenburupean, 65 artelan jarri zituen erakusgai CAC Málaga, Centro de Arte Contemporáneo de Málagan. Berlingo Galerie Thomas Schulte-n eta Santanderreko Galería Zoomen jarri zuen bere obra erakusgai.
08
Ojo-nido erakusketa L.A. Louver galerian (Los Angeles, Kalifornia) eta Brezales erakusketa Cheim & Read galerian (New York) inauguratu zituen.
09
Mataladas erakusketa inauguratu zuen Madrilgo Galería Soledad Lorenzon eta La novia de Belchite Anberesko Tim Van Laere Gallery-n.
10
Erakusketak egin zituen bai Espainian bai Alemanian: Es Baluard Museu d’Art Modern i Contemporani de Palma-n, Mallorcako Palman, eta Galerie Thomas Schulte-n, Berlinen. Haren obra hainbat talde-erakusketatan egon zen ikusgai leku hauetan: Cheim & Read galeria, New York; Galvak Gallery, Palm Beach, Florida; Buchmann Galerie, Berlin, eta Max Estrella galeria, Madril.
11
New Yorkeko Cheim & Read galeriak Juan Uslé: Desplazado erakusketa inauguratu zuen. Haren obra, beste artista batzuenarekin batera, Photography erakusketan aurkeztu zen, LA Louver galerian, Venicen, Kalifornian.
12
Erakusketa hauek izan zituen: High Noon Madrilgo Galería Soledad Lorenzo-n eta De la luz silenciosa Parisko Galerie Lelong-en. Haren lana taldeko erakusketa batean egon zen ikusgai Kaliforniako L.A. Louver, Venice-n.
13
Haren lana erakusketa hauetan ikusgai jarri zen: Las Palmas Kanaria Handiko Centro Atlántico de Arte Moderno (CAAM) zentroko On Painting, Valladolideko Patio Herreriano Museo de Arte Contemporáneo Español-eko Diálogos eta Guggenheim Bilbao Museoko Aukeraketak IV.
14
Dark Light erakusketa monografikoa inauguratu zen Kunstmuseum Bonn museoan (Alemania); gero, Centro Galego de Arte Contemporánea zentrora eraman zen (Santiago de Compostela). Obrarik berriena aurkeztu zuen Al clarear erakusketan (Frith Street Gallery, Londres).
Errebelatu zenuela egin nuen amets XI (Airport) (2002) eta Errebelatu zenuela egin nuen amets (Kongo) (2013) obrak Guggenheim Bilbao Bildumaren Aukeraketak IV erakusketan sartu ziren.
15
Bere obra aurkeztu zuen Mar de Aral erakusketan (Galerie Thomas Schulte, Berlin).
Haren lana hainbat erakusketa kolektibotan sartu zen; besteak beste, hauetan: Sinestesia. Colección olorVISUAL (Tabacalera, Madril); Tres narrativas. Colección “la Caixa” de Arte Contemporáneo (CaixaForum, Bartzelona); Made in Spain (Centro de Arte Contemporáneo-CAC, Málaga); La piel translúcida (Colección Iberdrola, CentroCentro Cibeles, Madril, eta Centro Cultural Bancaja, Valentzia); eta No ver, no oír y callar. 1990─2015 (Centro Andaluz de Arte Contemporáneo-CAAC, Sevilla).
16
Haren obra ‘Mural’. Jackson Pollock. La energía hecha visible erakusketan sartu zen (Museo Picasso Málaga).
17
Per Amor A L’Art Collection, Ornament = Crime? erakusketa kolektiboan hartu zuen parte Bombas Gens Centre d’Art zentroan (Valentzia). Nuria Enguita eta Vicente Todolí izan ziren erakusketaren komisarioak.
18
Haren azken obra De Desvelos – Juan Uslé erakusketan egon zen ikusgai (Galería Moisés Pérez de Albéniz, Madril).