Juan Muñoz enfrente de su instalación ‘Double Bind’ en Tate Modern, Londres, 2001. Argazkia: Simon Williams.
Muñoz, Juan
Madril, 1953 | Ibiza, 2001
19
53
Ekainaren 17an jaio zen Madrilen.
70
Londresera joan zen bizitzera.
76
British Council-en beka bati esker, Londresko Central School of Art and Design-en hasi zen ikasten eta, bertan, grabatu litografikoan espezializatu zen.
79
British Council-en beka bati esker, Londresko Croydon School of Art-en ikasi zuen. Cristina Iglesias ezagutu zuen; gero, berarekin ezkondu zen.
81
Comité Conjunto Hispano-Americano-ren Fulbright beka eskuratu zuen, eta New Yorkeko Pratt Institute School of Art and Design-en jarraitu zituen ikasketak. Richard Serra ezagutu zuen.
82
Torrelodonesera lekualdatu zen. Metal soldatuzko lehenengo eskulturak egin zituen.
84
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Madrilgo Galería Fernando Vijanden.
85
Galeria Cómicosen erakutsi (Lisboa) zituen lanak.
86
Veneziako XLII Biennale di Venezia-ren Apertoan El norte de la tormenta lana erakutsi zuen.
87
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen museo batean, CAPC – Musée d’Art Contemporain de Bordeaux-en (Bordele); bertan, azken bi urteetako eskulturak erakutsi zituen. Lisson Gallery-n (Londres) eta Galerie Roger Pailhas-en (Marseilla) ere erakutsi zituen lanak.
88
Haren lanari buruzko hainbat erakusketa egin ziren Atenaseko, Düsseldorf-eko eta Parisko askotariko galeriatan. Lehenengo eskultura egin zuen, eta nano baten giza irudia itxuratu zuen: Dwarf with Three Columns.
89
Galería Marga Pazen (Madril) egon zen erakusgai Paul Robbrecht arkitektoarekin batera egindako proiektuan: A Room for a Doctor of Pain. Brontzezko lehenengo eskulturak egin zituen.
90
Chicagoko Unibertsitatea-ren Renaissance Society-n eta Bristol-eko (Erresuma Batua) Arnolfini Gallery-n erakutsi zituen lanak. Haren lana Possible worlds erakusketan egon zen ikusgai Londresko Institute of Contemporary Art-en eta Serpentine Gallery-n.
91
Erromara lekualdatu zen urtebetez. Museum Haus Lange-n (Krefeld, Alemania), Stedelijk Van Abbemuseum-en (Eindhoven, Herbehereak) eta Marian Goodman Gallery-n (New York) egon zen erakusgai.
92
Hayward Gallery-n (Londres) egin zuen Doubletake delako erakusketa eta, bertan, Artangel-ek aginduz eskatutako Untitled Monument (London) kanpoaldeko pieza aurkeztu zuen; Londresko Tamesis ibaiaren hegoaldeko ertzean instalatu zuten. Valentziako Institut Valencià d’Art Modernek (IVAM) haren lanen erakusketa bat egin zuen. Gloria Moureren eta Bartzelonako Udalaren mandatuz, Una habitación donde siempre llueve pieza instalatu zuen Plaça del Mar-en (Bartzelona). Kassel-eko (Alemania) Documenta 9-n parte hartu zuen. Third Ear soinu-pieza egin zuen Adrian Searle-rekin batera BBC Radio-rentzat.
93
Cristina Iglesiasen anaia Alberto Iglesiasekin batera, Building for Music soinu-pieza burutu zuen, eta Sonsbeek 93 erakusketan (Arnhem, Herbehereak) kokatuta egon zen. Stuttering Piece sortu zuen, soinua zeukan lehenengo eskultura figuratiboa.
94
Irish Museum of Modern Art-en (Dublin, kanpoaldeko pieza handiena erakusgai jarrita: Conversation Piece eta Carré d’Art, Musée d’Art Contemporain-en (Nîmes, Frantzia) erakutsi zituen lanak.
95
Artista egoiliar hasi zen Boston-eko Isabella Stewart Gardner Museum-en eta, bertan, A Portrait of a Turkish Man Drawing erakutsi zuen. Santiago de Compostelako Centro Galego de Arte Contemporánea-n erakutsi zituen lanak.
96
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren (Madril) Palacio de Velázquezen egin zuen erakusketa Juan Muñoz: Monólogos y diálogos izenburupean; gero, erakusketa hori Museum für Gegenswartskunst-era (Zurich) eraman zuten. A Place Called Abroad erakusketa inauguratu zen New Yorkeko Dia Center for the Arts-en. Gero, SITE Santa Fe-ra (Mexiko Berria) eraman zuten. Dublingo Irish Museum of Modern Art-ek Silence please! Stories After the Works of Juan Muñoz liburua argitaratu zuen artista, komisario eta idazle batzuen (adibidez, John Berger) testuez osatua. John Berger-en Will It Be a Likeness? lana zuzendu zuen Frankfurteko Theater am Turm-en (TAT).
97
Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en (Smithsonian Institution, Washington) erakutsi zituen lanak. Veneziako XLVII Biennale di Venezia-n parte hartu zuen. Artangel-en mandatuz, A Man in a Room, Gambling soinu-pieza egin zuen Gavin Bryars musikagilearekin batera; BBC Radio-n grabatu zuten (Londres) eta Point Music-ek argitaratutako CD bat atera zen. Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan haren lanak erakutsi ziren.
98
John Berger-ekin batera, A Correspondence About Space hitzaldi eta performancea egin zuen Geheimnisse der Raumproduktion-en (Hanburgo, Alemania).
99
Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan izan zen ikusgai. Will It Be a Likeness? erakutsi zuten Thik Theatre im Kornhaus-en (Baden, Suitza).
00
Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak esleitutako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen.
01
Double Bind deitutako instalazio handi bat egin zuen Tate Modern-eko Turbinen Aretorako, The Unilever Series programaren barruan. Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-ek (Smithsonian Institution, Washington) haren lanari buruzko atzera begirako erakusketa garrantzitsu bat egin zuen; hurrengo bi urteetan, Los Angelesko Museum of Contemporary Art-era, Chicagoko Art Institute-ra eta Houstoneko Contemporary Art Museum-era eraman zuten. Louisiana Museum for Moderne Kunst-en (Humlebaek, Danimarka) egon zen erakusgai. Thirteen Laughing at Each Other instalatu zen Parque Cordoaria-n (Oporto). Abuztuaren 28an hil zen Eivissako bere etxean.
02
Conversation Piece (2001) New Yorkeko Doris C. Freedman Plaza-n instalatu zuten Public Art Fund programaren barruan.