Argazkia: Joseph Beuys, © Joseph Beuys Estate, courtesy Galerie Thaddaeus Ropac - London, Paris, Salzburg
Beuys, Joseph
Krefeld, Alemania, 1921 | Düsseldorf, 1986
19
21
Krefeld-en maiatzaren 12an jaio zen (Alemania).
40
Eskola amaitu zuen eta, medikuntza ikastearen aukera aztertu ondoren, nazien indar armatuetan sartu zen: Wehrmacht.
41
Aisialdian, biologia-, botanika- eta geografia-eskoletara joan zen Posen-eko Reichuniversität-era (egungo Polonia). Artera dedikatzearen aukera aztertzen hasi zen eta hala erabaki zuen Wilhelm Lehmbruck eskultorearen lana ezagutu ondoren.
42
Frontera borrokatzera bidali zuten.
43
Haren hegazkina lurrera bota zuten Krimean (Ukrainia) eta nomada tartarek bizitza salbatu zioten.
47
Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en sartu zen (Düsseldorf) eta, besteak beste, Joseph Enseling eta Ewald Mataré irakasleen gainbegiradapean ikasi zuen. 1951n bertan graduatu zen.
53
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen bere lanen bildumagile Franz Joseph eta Hans van der Grinten anaien etxean.
61
Kleve-ko Städtisches Museum Haus Koekkoek-en egin zuen erakusketa (Alemania). Monumentu-eskulturako irakasle izendatu zuten Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en (Düsseldorf).
62
Fluxus mugimenduarekin harremanetan jartzen hasi zen Nam June Paik eta George Maciunas artistak ezagutu ondoren. Haiekin antolatu zuen Festum Fluxorum Fluxus kontzertua Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en 1963an (Düsseldorf).
65
Galerie Alfred Schmelan egon zen erakusgai (Düsseldorf).
67
Deutsche Studentenpartei (Alemaniako Ikasleen Alderdia) sortu zuen. Haren lanaren lehenengo atzera begirako erakusketa egin zen Mönchengladbach-eko Städtisches Museum Abteiberg-en (Alemania). Kunstmuseum Basel-en egin zuen erakusketa (Basilea).
71
Moderna Museet-en (Stockholm) eta Wuppertal-eko Von der Heydt-Museum-en egon zen ikusgai (Alemania).
72
Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-etik kanporatu zuten akademian baztertutako ikasleak bere klaseetan onartzearren. Sei urtetan luzatu ziren gai horri buruzko eztabaidak.
73
Hamburger Kunsthallen egin zuen erakusketa (Hanburgo), eta Erromako Villa Borgheseren aparkalekuko erakustaldi kolektiboan parte hartu zuen. «Diziplinarteko sorkuntza eta ikerketarako nazioarteko goi-mailako eskola libre» bat sustatzeko elkartea sortu zen, etorkizunean unibertsitate libre bat sortzeko oinarri-lana egin zezan.
74
Otsailean, bere adiskide Heinrich Böll-ekin batera, «diziplinarteko sorkuntza eta ikerketarako nazioarteko unibertsitate libre» bat sortu zuen. Joseph Beuys: The Secret Block for a Secret Person in Ireland erakustaldia inauguratu zen Oxford-eko Museum of Modern Arten.
76
Alemania ordezkatu zuen XXXVII Biennale di Venezian (Venezia). Lichtwark-Preis der Freien und Hansestadt jaso zuen Hanburgon (Alemania).
77
Joseph Beuys, Richtkräfte erakusketa egin zen Nationalgalerie, Staatliche Museen zu Berlin-en (Berlin). Kassel-eko (Alemania) Documenta 6n parte hartu zuen (Alemania).
78
Akademie der Künst-eko kide izendatu zuten (Berlin). Thorn-Prikker Ehrenplakette der Stadt eskuratu zuen Krefeld-en (Alemania).
79
New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en haren lanen atzera begirako erakustaldi garrantzitsu bat egin zuen.
XV. Bienal de São Paulon parte hartu zuen (São Paulo). Goslar hiriaren Kaiserring saria jaso zuen (Alemania).
80
Kunstmuseum Bonn-en (Bonn) eta Städtische Galerie im Lenbachhaus-en (Munich) egon zen erakusgai. Royal Academy of Fine Arts-eko kide izendatu zuten (Stockholm). Alemania ordezkatu zuen XXXIX Biennale di Venezian (Venezia).
81
Das Kapital 1970-1977 saila jarri zuen erakusgai Hallen für Internationale Neue Kunst-en (Zurich).
82
Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuen eta, orduan, Kassel-en zazpi mila zuhaitz landatzeko asmoa biltzen zuen proiektuari ekin zion. Haren heriotzaren ondoren, bere ikasleek eta jarraitzaileek amaitu zuten proiektua.
84
Beuys, Ölfarben 1949-1967 erakustaldia inauguratu zen Kunsthalle Tübingen-en (Alemania). Seibu Museum of Art-en egon zen erakusgai (Tokio). Olivestones eskultura instalatu zuen Turingo Castello di Rivolin.
85
Madrilgo Fundación Caja de Pensionesek paper gaineko lanen erakustaldi bat eskaini zuen.
86
Wilhelm Lehmbruck saria eskuratu zuen (Duisburgo, Alemania). Bihotzekoak jota hil zen urtarrilaren 23an Düsseldorf-eko bere estudioan. Hil ondoren, omenezko erakusketa bat egin zen, Beuys zu Ehren, Munich-eko Städtische Galerie im Lenbachhaus-en.