Argazkia: JimDineStudio

Dine, Jim

Cincinnati, Ohio, 1935

Jim Dine | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

35

Ekainaren 16an jaio zen Cincinnati-n (Ohio), James Lewis Dine izena zuela.

51

Cincinnati-ko Art Academyren gau-eskoletara joan zen 1953 arte.

53

University of Cincinnati unibertsitatearen College of Applied Arts-en eta Boston-eko Museum of Fine Arts-eko eskolan hasi zen.

55

Bere matrikula Ohioko Unibertsitatera (Athens) aldatu zuen eta, bi urte ondoren, han graduatu zen Arte Ederretan. Bostongo Museum of Fine Arteseko eskolan ikasten jarraitu zuen aldi berean (Massachusetts).

58

Patchogue-ra lekualdatu zen (Long Island) eta, gero, New York hirira.

59

New Yorkeko Judson Gallery-ko erakusketa batean parte hartu zuen.

60

Claes Oldenburg-ekin batera, Ray Gun erakusketa aurkeztu zuen Judson Gallery-n (New York) eta, bertan, bere lehenengo girolana sartzen da: The House. The Smiling Workman happeninga egin zuen Judson Gallery-n (New York); bertan ere lanak erakutsi zituen urte. New Yorkeko Reuben Gallery-n bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen. Museo bateko bere lehenengo erakustaldian parte hartu zuen: Andrew Dickson White Museum of Art-eko Young Americans erakustaldian (Ithaca, New York).

62

Martha Jackson Gallery-n egon zen erakusgai (New York) eta Europako bere lehenengo bakarkako erakustaldia egin zuen Galleria Dell’Ariete-n (Milan).

63

Palais des Beaux-Arts-en egin zuen erakusketa (Brusela).

64

XXXII Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).

65

Irakasle gonbidatu hasi zen Yale Unibertsitatean (New Haven), baita egonaldiko artista moduan Ohioko Oberlin Collegen ere eta, horretan zela, Allen Memorial Art Museum-en egon zen erakusgai. Turingo Galleria Gian Enzo Speronen egin zuen erakusketa.

66

Stedelijk Museum-en egin zuen erakusketa (Amsterdam). Scotland Yardek bere lan-sail bat kendu zuen Robert Fraser Gallery-tik, lizunak zirela eta.

67

Cornelleko Unibertsitatean sartu zen kritikari bisitari moduan (Ithaca, New York). Londresera lekualdatu zen. New Yorkeko Museum of Modern Artek (MoMA) Jim Dine: Designs for a midsummer night’s dream erakusketa egin zuen.

68

Kassel-eko (Alemania) Documenta 4n parte hartu zuen.

69

Kunstverein München-en (Munich) eta Kunsthalle Nürnberg-en (Nurenberg) egin zituen erakusketak.

70

New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek bere obraren atzera begirako erakusketa handi bat egin zuen. Galleria d’Arte Moderna-n egin zuen erakusketa (Turin).

71

Londresetik itzuli zen eta Putney-n finkatu (Vermont). Rotterdam-eko Boijmans Van Beuningen Museum-ek erakusketa bat eskaini zion haren lanari; gero, Städtische Kunsthalle Düsseldorf-era eta Staatliche Kunsthalle Baden-Baden-era eraman zuten Düsselford eta Baden-Baden hirietan hurrenez hurren.

74

La Jolla Museum of Contemporary Art-en egon zen erakusgai (La Jolla, Kalifornia).

75

Los Angeles-eko Biltmore Hotelaren barnealdeak diseinatu zituen.

76

1960eko hamarkadaren hasierako grabatuei buruzko erakusketa bat inauguratu zen Williams College Museum of Art-en (Williamstown, Massachusetts); gero, AEBko beste museo batzuetara eraman zuten.

77

Kassel-eko (Alemania) Documenta 6n parte hartu zuen.

78

New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) ur-bortitzen atzera begirakoa egin zuen; gero, AEBko beste museo batzuetara eraman zuten.

79

Bere paper gaineko obra berriena erakutsi zuen Galerie Claude Bernard-en (Paris). Marrazkiei buruzko erakusketa bat inauguratu zen University Art Museum-en (California State University, Long Beach); gero, Ameriketako Estatu Batuetako hainbat museotara eraman zuten.

80

American Academy and Institute of Arts and Letters-eko kide aukeratu zuten (New York).

84

Jim Dine: Five themes atzera begirako erakusketa garrantzitsua inauguratu zen Walker Art Center-en (Minneapolis); gero, Ipar Amerikako hainbat museotara eraman zuten.

85

New Yorkera aldatu zen. Horma-irudi bat egin zuen John Nuveen & Co. enpresarentzat (Chicago).

86

Houston Grand Opera-n (Houston) emandako Richard Straussen Salome operarako jantziak eta eszenografia egin zituen. Lan grafikoaren atzera begirako erakustaldi bat inauguratu zen Wesleyan Universityko Davison Art Center-en (Middletown, Connecticut); gero, Ameriketako Estatu Batuetako hainbat museotara eraman zuten.

88

Cincinnati-ko Contemporary Arts Center-ek marrazkien atzera begirako bat egin zuen; gero, AEBko beste museo batzuetara eraman zuten. Galleria d’Arte Moderna Ca’Pesaro-k (Venezia) marrazkien, margolanen eta eskulturen atzera begirako bat egin zuen.

91

Hakone Open-Air Museum-en erakutsi zituen lanak (Hakone, Japonia).

92

Pyramid Atlantic Award of Distinction saria jaso zuen (Washington).

93

Eskolak eman zituen Internationale Sommerakademie für Bildende Kunste-n (Salzburg, Austria).

96

Savannah College of Art and Design-ek Jim Dine: The Iconic Object erakustaldia egin zuen (Savannah, Georgia). Jim Dine: The Body and its Metaphors erakustaldia Japoniako hainbat museotatik eraman zuten.

97

Argazkiak erakutsi zituen Alan Cristea Gallery-n (Londres). Three Red Spanish Venuses lana Guggenheim Museoak eta mende honetako artea erakusketan sartu zen Guggenheim Bilbao Museoaren inaugurazioan.

99

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek Jim Dine: Walking Memory, 1959-1969 erakusketa egin zuen; gero, Cincinnati Art Museum-era eraman zuten.

00

2000 ans de creation: d’après l’Antique erakustaldian parte hartu zuen Louvre Museoan.

02

Minneapolis Institute of Arts-ek lan grafikoaren atzera begirako erakusketa bat egin zuen.

04

Washington-eko National Gallery of Art-ek marrazkiei buruzko erakusketa garrantzitsua egin zuen.

06

Tamaina handiko eskultura instalatu zuten Armory Art Center-en eskulturen lorategi berrian (West Palm Beach, Florida).

07

Jim Dine: Pinocchio izenburupean egon zen ikusgai PaceWidensteinen (New York). Caengo Musée des Beaux-Arts-ek erakusketa bat eskaini zion L’Odyssée de Jim Dine izenburupean.

08

Baltimore Museum of Art-ek (Baltimore) erakusketa bat eskaini zion Front Room: Jim Dine izenburupean. Mandatuz, Pinotxoren hamar metroko artistaren brontzezko eskultura bat instalatu zen Boras hirian (Suedia). Parisko Galerie Daniel Templon-ek artistaren bi erakusketa egin zituen: Jim Dine: Pinocchio eta Jim Dine: Pinocchio Prints.

09

Boy in the world (a memoir) Jim Dine izenburuko erakusketa egin zuen Boras Konstmuseum-en (Boras, Suedia). New Yorkeko Museum of Modern Art-eko (MoMA) Stage pictures: Drawing for Performance erakustaldian eta Made in USA – L’Art américain dans les collections du Centre de la Gravure erakusketan (Centre de la Gravure et de l’Image imprimée, La Louvière, Belgika) haren lanak izan ziren.

10

Londresko Alan Christea Gallery-k Jim Dine: Hearts from New York, Goettingen, and New Delhi erakusketa inauguratu zuen. Haren lana, beste artista batzuenarekin batera, leku hauetan egon zen ikusgai: Black Cube Gallery, Bartzelona; Galerie Wolfgang Exner eta MUMOK Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig Wien, biak Vienan; Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madril; The Pace Gallery, New York, eta Musée Maillol – Fondation Dina Vierny, Paris.

11

Michiganeko Frederik Meijer Gardens & Sculpture Park-ek artistaren erakusketa bat inauguratu zuen, eta bertan 50eko hamarkadatik orain arteko hogei eskultura egon ziren ikusgai. Artistak hitzaldi bat eman zuen erakusketa honi buruz. New Yorkeko The Pace Gallery-k eta Nagoyako (Japonia) Nagoya/Boston Museum of Fine Arts-ek erakusketa bana eskaini zioten artistari.

12

Haren Pinocchio (Emotional) eskultura monumentala Cincinnati-ko (AEB) Cincinnati Art Museum-en instalatu zen.
New Yorkeko Nassau County Museum of Art museoak Sculpture/Jim Dine/Pinocchio erakusketa antolatu zuen.

13

Haren obra Städel Museum-eko (Frankfut am Main, Alemania) Give me five! erakusketan sartu zen.

14

Alan Cristea Gallery-k (Londres) Jim Dine: A History of Communism eta Jim Dine: Printmaker erakusketak aurkeztu zituen.

15

Haren obra grafikoari buruzko erakusketa handi bat inauguratu zen  Museum Folkwang museoan (Essen, Alemania).
Apparitions: Frottages and Rubbings erakusketan hartu zuen parte (The Menil Collection, Houston, AEB).
Brattleboro Museum & Art Center museoak (Brattleboro, Vermont, AEB) Jim Dine: People, Places, Things erakusketa monografikoa eskaini zion.
Artistaren 80. urtebetetzea zela-eta, Galerie Daniel Templon galeriak (Paris) artistari buruzko erakusketa bat inauguratu zuen.

16

Vienako Albertina museoak Jim Dine. I Never Look Away erakusketa antolatu zuen.
Antikenmuseum Basel museoak (Basilea) Dineren Muscle and Salt instalazioa hartu zuen.
Haren obra Thom Browne Selects erakusketan sartu zen (Cooper Hewitt, Smithsonian Design Museum, New York).

17

Jim Dine House of Words. The Muse and Seven Black Paintings erakusketa Accademia di San Luca museoan aurkeztu zen (Erroma).
Gray Warehouse eta Richard Gray Gallery galeriek (New Yorkekoak biak) artistari buruzko erakusketak egin zituzten.

18

Parisko Centre Pompidou zentroak erakusketa handi bat eskaini zion; gero, Moskuko Multimedia Art Museum-era eraman zen erakusketa hura.

Partekatu