Okariz, Itziar
Donostia, 1965
19
65
Apirilaren 21ean jaio zen Donostian.
85
Arte Ederretako ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta, bertan, 1990an lizentziatu zen Eskultura eta pintura espezialitatean.
91
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen Sorkuntzarako laguntza eskuratu zuen.
92
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen Beka eskuratu zuen. Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketa-n (Donostia) hirugarren saria eskuratu zuen.
94
Haren lana Capellaren (Bartzelona) Travessies Liminars eta Centre d’Art Santa Mònicaren (Bartzelona) Anys 90. Distància zero erakusketetan egon zen ikusgai.
95
Lehenengo saria eskuratu zuen Gure Artea 1995en grabatuen modalitatean. Rekalde Aretoko (Bilbo) 2. Eremuan erakutsi zituen lanak. Elxeko Museo de Arte Contemporáneoren Territorios indefinidos erakusketan eta Galería Cruceren (Madril) Otros mundos posibles erakusketan parte hartu zuen.
96
Galería Espai Lucasen (Valentzia) eta Galería Antonio de Barnolan (Bartzelona) egin zituen erakusketak. Érase una vez del minimal al cabaret; 70′-90′: Programa de vídeos realizados por mujeres 70′-90′ erakusketan parte hartu zuen, Madrilgo Museo Centro de Arte Reina Sofían eta Sevillako Museo Andaluz de Arte Contemporáneon erakusgai jarritakoan.
98
Jesús Segurarekin batera, Cicle: El Jo Divers-en parte hartu zuen Sala Montcadan (Fundació «la Caixa», Bartzelona). New Yorkeko White Box galerietan egon zen ikusgai haren lana Open salvo deitutako talde erakusketan, baita Sideshow-en ere «Siesta over» video program izenburupean.
99
Sweetest inauguratu zuen Jareño Kultur Etxean (Donostia). Haren lana Kunstraum Innsbruck-en (Austria) El punto ciego. Spanische Kunst der 90er erakusketan eta Fundación Bilbao Arte Fundazioaren (Bilbo) Trans Sexual Express erakusketan egon zen ikusgai; bigarrena, gero, Gijónera, A Coruñara eta Budapestera eraman zuten. Skin Dive. Kyoto Arts Festival-en (Japonia) eta Verbindingen Jonctions. Cinema and Video Festival-en (Brusela) parte hartu zuen.
00
Fundación Marcelino Botínen (Santander) Arte Plastikoetako beka eskuratu zuen. Whitney Independent Study Program-en (New York) ikasi zuen.
01
Haren lana Gaur, hemen, orain erakusketan egon zen ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. Veneziako XLIX Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.
03
Llocs de pas: 8è cicle d’intervencions al vestíbul-en parte hartu zuen Fundació «la Caixa»ren Centre Social y Cultural-en (Lleida). Monocanal talde-erakusketan parte hartu zuen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían; gero, A Coruñara, Murtziara, Valladolidera, Donostiara, Gijónera eta Bartzelonara eraman zuten.
05
Made with USA standard aurkeztu zuen Galería Moisés Pérez de Albénizen. Valparaisoko Encuentro Internacional de Espacios de Arte Independientesen parte hartu zuen.
06
Haren lana Rekalde Aretoaren (Bilbo) Publiko guztientzat erakusketan, La Casa Encendidaren (Madril) Dancingen erakusketan eta c/o – Atle Gerhardsen-en (Berlin) Attitude erakusketan egon zen ikusgai.
07
Trepar edificios (AdHoc galeria, Vigo) eta Curating the Campus 2007: To Pee in Public and Private Spaces (Singel International Kunstcentrum, Anberes) bakarkako erakusketak inauguratu zituen. Haren lana ikusgai egon zen Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y Leóngo (MUSAC) (León) Existencias erakusketan, Guggenheim Bilbao Museoaren Chacun à son goût erakusketan eta Bilboko Arte Eder Museoaren Kiss Kiss Bang Bang erakusketan.
08
Ghost Box erakusketa inauguratu zuen Rekalde Aretoan. Irrintzi repetition performancea egin zuen New Yorken. Haren lana Galería Moisés Pérez de Albénizen (Iruñea) Exclusiones / Censorship, Thrust Projects-en (New York) Be Marginal, Be a Hero eta Montehermoso Kulturunearen (Gasteiz) Haserrearen begirada talde-erakusketetan egon zen ikusgai.
09
Galería Carreras Múgicak artistaren buruzko erakusketa bat egin zuen. Pattern Recognition / Reconocimiento de patrones performance-tailerra eman zuen Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y Leónen (MUSAC) (León).
10
Performance bat egin zuen Madrilgo ARCO azokako “Ellas Crean” postuan, eta Contrariwise, 2010 performancea aurkeztu zuen Bartzelonako Picasso Museoko Picasso ante Degas erakusketaren inguruan antolatutako jardueren barruan, Bartzelonan. Haren obra talde-erakusketa hauetan egon zen ikusgai: Like a river that stops being a river or like a tree that is burning on the horizon without knowing it is burning, Temporary Gallery Cologne, Kolonia, eta Antes de Todo, Centro de Arte Dos de Mayo, Móstoles, Madril.
11
Si yo soy yo, y tú eres tú, ¿quién es más tonto de los dos? performancea egin zuen I WAS A MALE YVONNE DE CARLO. El arte crítico puede ser sofisticado, incluso entretenido talde-erakusketarako, Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León-en (MUSAC), León.
12
Uno, uno, dos, uno jarri zen ikusgai CarrerasMugica galerian (Bilbo).
13
Variation sur le même t’aime performancea egin zuen Le Maison erakusketaren barruan (BilbaoArte Fundazioa, Bilbo).
Haren ∏ obra Sección irregular erakusketan sartu zen (Mercat de les flors: La Casa de la Dansa, Bartzelona).
Un número finito de acciones determinadas performance-zikloan hartu zuen parte (MUSAC, Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León, León).
14
Black Box White Cube: Acts of Language performance- eta dantza-zikloan hartu zuen parte, Centro de Arte Dos de Mayo zentroan (CA2M, Madril), eta, gero, Outside of Black Box and White Cube zikloan (Kunstmuseum Liechtenstein).
Una habitación propia. VW. Berrirakurtzen egin zuen Koldo Mitxelenan (Donostia). Suturak // Cerca a lo próximo (San Telmo Museoa, Donostia) eta El contrato (Alondegia, Bilbo) erakusketa kolektiboetan hartu zuen parte.
15
Resonancia. Conciertos para otra escucha erakusketa inauguratu zen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia museoan (MNCARS, Madril).
51 sueños, entre el dos de octubre y el veintiuno de noviembre de 2014 erakusketa aurkeztu zen Galería Moisés Pérez de Albéniz galerian (Madril).
16
Diario de sueños. Septiembre (etHall, Bartzelona) eta Dream Diary (Kunsthaus Baselland, Muttenz, Suitza) erakusketa monografikoak antolatu ziren.
17
Artistari buruzko erakusketa monografiko hauek antolatu ziren: “…una construcción, es decir, una jerarquía de momentos, expresiva de cierto concepto grande o pequeño, abstracto esotérico” (CA2M – Dos de Mayo Arte Zentroa, Madril); eta Itziar Okariz. I Never Said Umbrella (Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Donostia). Oscuros, como de noche ere inauguratu zuen CarrerasMugica galerian (Bilbo).
Irrintzi Repetition performancea egin zuen BOZAR kultur-zentroan (Brusela), eta Idiorritmias programan hartu zuen parte Museu d’Art Contemporani museoan (MACBA, Bartzelona).
18
Itziar Okariz. Respiración y otros sonidos erakusketa aurkeztu zen Centre d’Art La Panera zentroan (Lleida).
Veneziako Bienaleko Espainiaren pabiloian erakutsi zituen bere lanak, Sergio Pregorekin batera.