Copyright for the works © Georg Baselitz

Baselitz, Georg

Deutschbaselitz, Alemania, 1938

Georg Baselitz | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

38

Jaiotzean, Hans-Georg Kern izena jarri zioten izena.

50

Kamenz-era (Alemania) joan zen bizitzera familiarekin batera. Marrazkigintzako eskola partikularrak jaso zituen Gottfried Zawadski irakaslearekin.

56

Ekialdeko Berlingo Hochschule für bildende und angewandte Kunst eskolan matrikulatu zen. Pintura ikasi zuen Walter Womacka eta Herbert Behrens-Hangler irakasleekin.

57

Bi seihilekoren ondoren kanporatu egin zuten Hochschule für bildende und angewandte Kunst-etik, “heldutasun sozial eta politikorik ez izateagatik”. Mendebaldeko Berlingo Hochschule für bildende Künste eskolan matrikulatu zen. Bertan, Hann Trier-en zuzendaritzapean ikasi zuen. Eugen Schönebeck-en eta Benjamin Katz-en lagun egin zen.

58

Jendaurrean aurkeztuko zuen bere aurreneko lana hasi zuen, Rayski burua (Rayski-Kopf) saila.

61

Georg Baselitz izena hartu zuen, bere jaioterriari aipamen eginez. Erakusketa bat egin zuen Schönebeck-ekin Berlingo etxe abandonatu batean. “1. Pandämonisches Manifest” idatzi zuten bien artean, erakusketa iragartzen zuen poster moduan.

62

“2. Pandämonisches Manifest” idatzi zuen Schönebeck-ekin.

63

Berlíngo Galerie Werner & Katz-ek Baselitzen aurreneko bakarkako erakusketa aurkeztu zuen. Bi pintura, Izorratu zen gau handia (Die grosse Nacht im Eimer, 1962-63) eta Gizon biluzia (Der nackte Mann, 1962), konfiskatu egin zituzten ezmoraltzat jo baitzituzten. 1965era arte luzatu ziren prozesu judizialak; ordura arte, ez zizkioten artistari pinturak itzuli.

64

Bere aurreneko akuaforteak egin zituen Schloss Wolfsburg-en tailerrean. Berlingo Galerie Michael Werner-ek aurkeztu zuen udazkenean akuaforte horien erakusketa.

65

Beka bat jaso eta sei hilabete egon zen Florentziako Villa Romana-n. Grabatu manieristak aztertu zituen bertan. Haren lanaren aurreneko erakusketa antolatu zuten Munichen, Galerie Friedrich & Dahlem-en.

66

Berlingo Galerie Rudolf Springer-ek Warum das Bild “Die grossen Freunde” ein gutes Bild ist bakarkako erakusketa aurkeztu zuen, izen bereko manifestu batekin batera.

68

Ars Viva saria jaso zuen, Kulturkreis der deutschen Wirtschaft im Bundesverband der Deutschen Industrie-k emana.

69

Louis-Ferdinand von Rayski-ren Wermsdorfeko basoa (Wermsdorfer Wald, 1859) pinturan 2 inspiratuta, irudi alderantzikatu baten aurreneko lana margotu zuen: Basoa buruz behera (Der Wald auf dem Kopf). Ondoren, Lagunak (Freunde) izeneko erretratu alderantzikatuen saila sortu zuen.

70

Baselitzen atzera begirako marrazki erakusketa antolatu zuten Kunstmuseum Basel-en, eta Koloniako Galeriehaus in der Lindenstrasse-k alderantzikatutako irudien aurreneko erakusketa aurkeztu zuen.

71

Pontaubert – Seurat inguruko basoan (Im Walde bei Pontaubert – Seurat) triptikoa margotu zuen Berlingo Neurokirurgia Klinikako atondorako. Erakusketa bat egin zuen Koloniako Galerie Tobiès & Silex-en.

72

Baselitzen lanaren erakusketak egin ziren leku hauetan: Kunsthalle Mannheim, Kunstverein Hamburg, Amsterdamgo Goethe-Institut/Provisorium eta Municheko Staatliche Graphische Sammlung. Edition der Galerie Heiner Friedrich etxea Baselitzen grabatuak argitaratzen hasi zen. Documenta 5en parte hartu zuen, Kasselen.

73

Heroiak (Helden, 1965-68) saila jarri zuen ikusgai Hanburgoko Galerie Hans Neuendorf-en.

74

Baselitzen atzera begirako aurreneko grabatu erakusketa aurkeztu zuten Städtisches Museum Leverkusen, Schloss Morsbroich-en. Ekitaldi hartarako, Six Friedrich-ek artistaren grabatuei buruzko aurreneko katalogoa landu zuen.

75

São Pauloko XXII Bienal de São Paulon parte hartu zuen.

76

Erakusketa garrantzitsuak izan zituen leku hauetan: Kunsthalle Bern; Kunsthalle Köln, Kolonia; eta Staatsgalerie moderner Kunst, Munich. Azken hau zela eta, artistaren lanaren irudiz hornitutako aurreneko katalogo handia argitara atera zen.

77

Eskolak ematen hasi zen Staatliche Akademie der bildenden Künste-n, Karlsruhen, eta katedradun izendatu zuten bertan, 1978an. Documenta 6an ikusgai izan zituen pinturak kendu zituen bertatik, Ekialdeko Alemaniako pintoreen parte-hartze ofizialaren aurka protestan.

78

Erakusketa bana izan zuen Amsterdameko Galerie Helen van der Meij-en eta Parisko Galerie Laage-Salomon-en.

79

Baselitzen lanen erakusketak antolatu ziren leku hauetan: Van Abbemuseum, Eindhoven; eta Kunsthalle Köln, Kolonia. “Vier Wände und Oberlicht oder besser kein Bild an der Wand” (“Lau pareta eta argizulo edo, hobe esanda, paretatan dagoen bakar batek ere ez du manifestua aurkezten”) manifestua aurkeztu zuen Dortmunden izandako arkitektura konbentzio batean, museoen eraikien inguruko gaiaren ingurukoan.

80

Bere aurreneko eskultura jarri zuen ikusgai, Modeloa eskultura baterako (Modell für eine Skulptur, 1979-80), Veneziako Biennale di Venezian Mendebaldeko Alemaniako Pabiloian. Ondoren, Londresko Whitechapel Art Gallery-n ikusi ahal izan zen eskultura.

81

Koloniako Galerie Michael Werner-ek Kaleko pintura (Strassenbild) aurkeztu zuen, ondoren Amsterdameko Stedelijk Museum-en ikusgai egon zena. New Yorke-ko aurreneko erakusketa antolatu zuten Xavier Fourcade-n. Haren lana A New Spirit in Painting erakusketan egon zen ikusgai Londresko Royal Academy of Arts-en, eta Westkunst-en, Cologne Messehallen-en.

82

Documenta 7an parte hartu zuen, Kasselen. Erakusketak izan zituen leku hauetan: Sonnabend Gallery, New York; Young Hoffman Gallery, Chicago; eta Anthony d’Offay Gallery eta Waddington Gallery, Londres. Baselitzen lana ikusgai egon zen Zeitgeist erakusketan, Berlingo Martin-Gropius-Bau-n.

83

Atzera begirako erakusketak egin zitzaizkion Bordeleko CAPC Arte Garaikideko Museoan eta Londresko Whitechapel Art Gallery-n. Bigarren erakusketa hau ikusgai egon zen ondoren Amsterdameko Stedelijk Museum-en eta Kunsthalle Basel-en. Irakaskuntzari heldu zion berriro Berlingo Hochschule der Künste-n.

84

Bere bakarkako erakusketak aurkeztu zituzten Kunstmuseum Basel-en eta Municheko Staatliche Graphische Sammlung, Neue Pinakothek-en. Bigarren erakusketa hau Genevako Cabinet des Estampes-en ikusi ahal izan zen gero.

85

Parisko Bibliothèque Nationale-k artistaren grabatuen atzera begirako erakusketa bat aurkeztu zuen (aurreko urtean bai Munichen bai Genevan antolatutako erakusketaren bertsio zabalagoa); horretan, Baselitzen eskulturen aurkezpen orokorra ere egin zen. “Das Rüstzeug der Maler” (Pintorearen ekipamendua) manifestua idatzi zuen.

86

Goslar hiriko Kaiserring saria jaso zuen, baita Hannoverreko Norddeutsche Landesbank arte saria ere. Basileako Galerie Beyeler-ek Baselitzen lanaren atzera begirako erakusketa bat aurkeztu zuen, eta Vienako Wiener Sezession-ek Bäume erakusketa.

87

Bakarkako erakusketak izan zituen Hannoverreko Kestnergesellschaft-en eta Koloniako Museum Ludwig-en. “Das Rüstzeug der Maler” aurkeztu zuen hitzaldi moduan Amsterdamen eta Londresen.

88

Baselitzen lanaren atzera begirako erakusketa egin zuten Florentziako d’Arme di Palazzo Vecchio-n, ondoren Hanburgoko Hamburger Kunsthalle-n ikusgai egon zena. Gainera, bakarkako erakusketak izan zituen Frankfurteko Städtische Galerie-n eta Kunsthalle Bremen-en. Bertan behera utzi zuen irakaskuntza Berlingo Hochschule der Künste eskolan.

89

Frantziako gobernuak Chevalier dans l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuen.

90

Artistaren pinturek ordura arte izan zuten atzera begirako erakusketa handiena aurkeztu zuten Kunsthaus Zürich-en. Atzera begirako erakusketa hori Städtische Kunsthalle Düsseldorf-en ikusi ahal izan zen. Gainera, bakarkako erakusketak izan zituen leku hauetan: Fundació Caixa, Bartzelona eta Madril; 4 eta Anthony d’Offay Gallery, Londres. Baselitzen lana ikusgai jarri zen aurreneko aldiz lehen izandako Ekialdeko Alemanian, Berlingo Nationalgalerie im Alten Museum-en.

91

Baselitzen grabatuen atzera begirako erakusketa egin zuten Genevako Cabinet des Estampes-en. Erakusketa leku hauetan egon zen ikusgai ondoren: IVAM, Julio González Zentroa, Valentzia; Tate Gallery, Londres; eta Malmö Konsthall, Malmö (Suedia).

92

Irakasteari utzi egin zion Berlingo Akademie der Künste-n. Municheko Kunsthalle der Hypo-Kulturstiftung-ek artistak 1964 eta 1991 urte bitartean sortutako lanen atzera begirako erakusketa bat antolatu zuen. Erakusketa leku hauetan egon zen ondoren ikusgai: Scottish National Gallery of Modern Art, Edinburgo; eta Museum moderner Kunst Stiftung Ludwig, Viena. “Purzelbäume sind auch Bewegung, und noch dazu macht es Spass” (“Itzulipurdika ibiltzea mugimendua eta dibertigarriak dira ere bai”) hitzaldia aurkeztu zuen Municheko Münchner Podium in den Kammerspielen-en. Officier de l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuen Frantziako gobernuak.

93

Veneziako Bienalean parte hartu zuen Gizonezko gorputz-enborra (Männlicher, 1993) eskulturarekin, tamaina handiko marrazkiekin batera. Parisko Musée National d’Art Moderne, Centre Georges Pompidou-k artistak 1962 eta 1992 urte bitartean sortutako marrazkiak aurkeztu zituen.

94

“Malen aus dem Kopf, auf dem Kopf oder aus dem Topf?” (“Gogoratu gabe margotuz, alderantziz, nahieran aterata?”) manifestua idatzi zuen Gotik: Neun monumentale Bilder erakusketarako, Koloniako Galerie Michael Werner-en antolatutarako.

95

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek artistaren lanaren atzera begirako erakusketa handia aurkeztu zuen lehen aldiz AEBn. Ondoren, leku hauetan egon zen ikusgai: Los Angeles County Museum of Art; Hirshhorn Museum and Sculpture Garden, Washington, DC; eta Nationalgalerie, Berlin.

96

Armalamor (1994) eskultura instalatu zuten Deutsche Nationalbibliothe-ren eraikin berriko atondoan, Frankfurten.

97

Artistaren lanaren erakusketak aurkeztu ziren leku hauetan: PaceWildenstein, New York; Dresdner Kunstverein, Dresden; Modern Art Museum, Fort Worth; Städtische Kunstsammlungen Chemnitz eta Johannesburg Art Gallery.

98

Rufino Tamayo Museoak Baselitzen lanaren aurreneko erakusketa handia Mexiko Hirian aurkeztu zuen.

99

Georg Baselitz: Gravures Monumentales, 1977-1999 atzera begirako erakusketa handia aurkeztu zuten Musée Rath-en, Genevan. Rhenus arte saria jaso zuen.

00

Ohorezko Irakasle izendatu zuen Krakoviako Jan Matejko Academy of Fine Arts-ek.

01

Valentziako IVAM Julio González Zentroak Georg Baselitz: Escultura frente a pintura erakusketa aurkeztu zuen, eta Julio González saria jaso zuen artistak, Valentziako gobernuak emana.

02

Commandeur de l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuen Frantziako gobernuak.

03

Beijingeko Nazioarteko Lehenengo Arte Bienalak lana onenari eskainitako saria irabazi zuen, baita Niedersächsischer Staatspreis saria ere.

04

Bonneko Kunst und Ausstellungshalle der Bundesrepublik Deutschland-ek artistaren lanaren atzera begirako erakusketa bat antolatu zuen. Praemium Imperiale saria jaso zuen, Japan Art Association-ek emana, eta ohorezko irakasle numerario izendatu zuen Florentziako Accademia di Belle Arti-k.

05

Vienako Österreichisches Ehrenzeichen für Wissenschaft und Kunst saria jaso zuen.

06

Baselitzen lanaren atzera begirako erakusketak antolatu ziren leku hauetan: Louisiana Museum of Modern Art, Humlebaek (Danimarka), eta Fondation de l’Hermitage, Lausanne.

07

Londresko Royal Academy of Arts-ek artistaren lanaren atzera begirako erakusketa bat aurkeztu zuen. Veneziako Bienalean hartu zuen parte.

08

Berlingo Contemporary Fine Arts-ek Georg Baselitz: 23. January 1938 erakusketa aurkeztu zuen.

09

Baden-Badeneko Museum Frieder Burda-k artistaren lanaren atzera begirako erakusketa handi bat aurkeztu zuen.

10

Bakarkako erakusketak izan zituen leku hauetan: Helsinki City Art Museum, Helsinki; Pinacoteca do Estado, São Paulo; Galerie Terminus, Munich; eta Galerie Thaddaeus Ropac, Paris.

11

Guggenheim Bilbao Museoak Lenin andrea eta urretxindorra (2008) aurkeztu zuen, 2010. urtearen bukaeran erakundeak erositako Baselitzen pintura saila, hamasei mihisek osatua.

Baselitz sculpteur erakusketa antolatu zuen Musée d’Art moderne de la Ville de Paris museoak

12

New Yorkeko Gagosian Gallery galerian Georg Baselitz erakusketa izan zen.

13

Vienako Albertina Museoak Georg Baselitz: Remix erakusketa aurkeztu zuen.
Parisko Galerie Thaddaeus Ropac-ek Georg Baselitz – Le Côté Sombre erakusketa inauguratu zuen.
Kirchner Museum Davos-ek (Suitza) Georg Baselitz. Besuch bei Ernst Ludwig erakusketa aurkeztu zuen.
Georg Baselitz – Werke von 1968 bis 2012erakusketa inauguratu zen Essl Museum in Klosterneuburg delakoan, Austrian.

14

Municheko Haus der Kunst museoak Georg Baselitz — Damals, dazwischen und heuteerakusketa aurkeztu zuen.
Erakusketak inauguratu ziren Londreseko Gagosian Gallery-n eta Pariseko Thaddaeus Ropac-en

15

Artistaren erakusketak inauguratu ziren New Yorkeko Gagosian Gallery-n, gero Genevako Gagosian Gallery eta Hong Kongeko White Cube galerietan inauguratuko zelarik.
Berlineko Fine Arts Contemporary-k Berlin Georg Baselitz – Sigmund Höhle erakusketa aurkeztu zuen.
Baden-Badeneko Museum Frieder Burda-n Georg Baselitz. Werke aus der Sammlung Frieder Burda erakusketa inauguratu zen.
Erakusketa indibidualak antolatu ziren Stockholmeko McCabe Fine Art museoan eta San Petersburgeko Marble Palace museoan.

16

Erakusketa bana aurkeztu zen Londreseko White Cube galerian eta Berlineko Galerie Jordan/Seydoux – Drawings & Prints-en.
Alemaniako Kunstverein Reutlingen-en Georg Baselitz Albert Oehlen erakusketa inauguratu zen.
Frankfurteko Städel Museum-ek Georg Baselitz – The Heroes inauguratu zuen; erakusketa hori gero Stockholmeko Moderna Museet-era, Erromako Palaexpo-ra eta Bilboko Guggenheim Museora joango zen.

17

Artistari eskainitako erakusketa bat inauguratu da Atenaseko Gagosian Gallery-n.
Erakusketak inauguratu ziren New Yorkeko Michael Werner eta Parisko Galerie Thaddaeus Ropac galerietan.
Budapesteko Galeria Nazional Hungariarrak Preview with Review erakusketa aurkeztu zuen.
Baselitzek bere 1959ko Win. D. margolanaren berrinterpretazio batzuk egin zituen, baita erretratuen serie bat ere: E.B.

18

Baselitzek 80 urte bete zituenez, erakusketa zabalak antolatu ziren artistaren omenez Washingtongo Hirshhorn Museum and Sculpture Garden museoan, Basileako Fondation Beyeler fundazioan eta Kunstmuseum-en, eta Berlingo Contemporary Fine Arts museoan. Era berean, Maniera Baselitz erakusketa inauguratu zen Staatliche Kunstsammlungen museoan (Kupferstich-Kabinett, Dresden, Alemania), baita Corpus Baselitz erakusketa ere Musée Unterlinden museoan (Colmar, Frantzia).

19

Wagner-en Parsifal operarako agertokia diseinatu zuen Municheko Nationaltheater antzokian.

Partekatu