Nakaya, Fujiko
Sapporo, Japonia, 1933
19
33
Sapporo-n (Japonia) jaio zen.
70
Lehenengo laino-eskultura egin zuen Osaka-ko Expo’70-ren Pepsi Pabiloian. Une horretatik aurrera, lainoak, elementu ukiezinak, iraunkor jarraitu du bere lanean, baina bideoa era landuko du bere ibilbide osoan.
74
Statics of an Egg bideoa jarri zen erakusgai Tokyo Biennial-en, Tokioko Metropolitan Art Museum-en.
76
Second Biennale of Sydney-n (Sydney) parte hartu zuen Fog Sculpture #94768: Earth Talk instalazioarekin, eta Australian Cultural Award saria jaso zuen horregatik.
80
Tochigi-ko (Japonia) Festival of Light, Sound and Fog-en parte hartu zuen eta horretarako ondu zuen Kawaji laino-eskultura Bill Viola artistarekin lankidetzan. Cloud Installation #72405 instalazioa sortu zuen XI International Sculpture Conference-rako (Washington). Cloud Installation: #72503 Opal Loop instalazioa egin zuen Trisha Brown Dance Companyrekin lankidetzan.
81
Laino-eskultura bat sortu zuen Miyagi Art Museum-erako (Sendai, Japonia). Shah Alam Lake Park-en (Malasia) diseinu-taldeko kide izan zen.
82
Fog Sculpture #94925: Foggy Wake in a Desert: An Ecosphere instalazioa egin zuen, eta iraunkorki instalatu zuten Australian National Gallery-ko (Canberra) eskultura-lorategian. Performance batekin parte hartu zuen Inter-Design’82-n (Central Park, Kanazawa, Japonia).
83
Finalista geratu zen New Orleans Museum of Art-en First International Water Sculpture Competition-en Louisiana jump lanarekin.
86
Eszenografia egin zuen Setagaya Art Museum-en (Tokio) H.Terasaki-k zuzendutako Poemusica: Frog Fantasy operetarentzako .
88
Alain Pélissier frantses arkitektoarekin lankidetzan egindako Skyline laino-eskultura erakutsi zuen Jardin de l’Eau-n (Parc de la Villette, Paris).
89
Laino-eskulturak egiteko tramankulu bat patentatu zuen.
92
Foggy Forest instalazioa egin zuen Showa Kinen Park-en (Tokio) eta Yoshida Isoya saria jaso zuen harengatik. Misty Night Cherry Blossom instalazioa ere egin zuen Tokioko Foga Park-en, baita laino instalazio-performance bat ere Taikoyama Observation Tower-en (Toyama, Japonia).
93
Spiral Fog lana sortu zuen Shinshu Expo-ko Construction Art Pavilion-erako (Matsumoto, Japonia).
94
Greenland Glacial Moraine Garden instalazioa egin zuen Museum of Snow and Ice-n (Kaga, Japonia) bilduma iraunkorrerako.
96
Laino-instalazio bat sortu zuen Mindscape Museum-erako (Okazaki, Japonia), baita laino iturri bat ere Obihiro South Park-erako (Obihiro, Japonia).
99
Robert Rauschenberg-i buruzko atzera begirako erakusketa inauguratu zutela eta, Fog Sculpture #08025 (F.O.G.) laino-eskultura instalatu zen Guggenheim Bilbao Museoan.
01
I Bienal de Valencian parte hartu zuen; proiektu horretarako, Shiro Takatani-rekin aritu zen lankidetzan.
02
Addison Gallery-ren (Andover, Massachusetts) Trisha Brown: Dance and Art in Dialogue erakusketan parte hartu zuen; gero, Houston-en, New Yorken eta Seattlen izan zen ikusgai.
03
Laino-eskultura bat sortu zuen Takeshi Yamada-ren Kikoyuruya filmarako.
04
Dialogue laino-eskultura egin zuen Norrköpings Konstmuseum-en (Suedia) Technology for Living: Experiments in Art and Technology erakusketarako.
05
Fog Chamber-Riga #26422 instalazioa sortu zuen Letoniako Naturaren Historiaren Museorako (Riga).
06
Torontoko Nuit Blanche-n parte hartu zuen.
08
Central and Waterfront Sites-en (Yokohama) Yokohama Triennale 2008: Time Crevasse-n eta Singapore Biennale 2008-n (Singapur) parte hartu zuen.
09
Special Achievement Prize saria eman zioten Japan Media Arts Festival-en.
10
Cloud Sculpture sortu zuen Trisha Brownek zuzendutako Opal Loop / Cloud Installation #72503 obrarako. CLOUD FOREST Patio A eta CLOUD FOREST Patio B instalazioak sortu eta aurkeztu zituen Yamaguchi Center for Arts and Media-n, Yamaguchin, Japonian. Haren lana Art, Anti-Art, Non-Art: Experiments in the Public Sphere in Postwar Japan, 1950-1970 erakusketan egon zen ikusgai, University of Michigan Museum of Art-en (UMMA), Ann Arborren, Michiganen Environment 2.0 erakusketan esku hartu zuen, LICAn (Lancaster Institute for the Contemporary Arts), FutureEverything, 2010, jaialdia dela eta.
11
Cloud Parking in Linz instalazioa egin zuen Höhenrausch.2: Bridges in the Sky erakusketarako, Offenes Kulturhaus-en, Linzen, Austrian. New Yorkeko Dia Art Foundationen Robert Whitmanen MoonRain antzezlana estreinatu zen, eta bertako eszenatokian artistak diseinatutako laino-instalazio bat ipini zen. Stone. Fog pieza egin eta erakutsi zuen Ojārs Feldbergs artistarekin batera, Open-Air Art Museum-en, Pedvālen, Letonian.
12
Sidneyko (Australia) 18. Bienalean hartu zuen parte.
13
Fog Bridge #72494 San Frantziskoko Exploratorium Pier 15 museoan instalatu zen, obra iraunkor gisa. Fog Square sortu zuen Parisko Nuit Blanche zela eta.
Haren Cloud Installation #07240 Standing Cloud obra Chaumont-sur-Loire barrutian (Frantzia) ikusi ahal izan zen.
14
Haren Veil obra Philip Johnsonen The Glass House eraikinean instalatu zen (New Canaan, AEB).
15
Erresuma Batuan ikusi ahal izan ziren lainozko haren eskulturak; hain zuzen ere, Durhameko St. Cuthbert katedralean eta Bristoleko Pero’s Bridge zubian
17
Frantziako Commandeur dans l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuten.
Maison Hermès Le Forum Tokyo aretoak erakusketa bat eskaini zien Fujiko eta Ukichiro Nakayari.
Lainozko eskulturak sortu zituzten Londresko Tate Modern museorako eta Parisko Centre Georges Pompidou-rako.
18
Japoniako Praemium Imperiale saria eman zioten.
Boston-en Fog x FLO aurkeztu zen, hirian barrena kokatutako hainbat instalazioz osatutako proiektua.
Primal Water erakusketa kolektiboan hartu zuen parte (Bellagio Gallery of Fine Art, Las Vegas, AEB). Pathfinder Osloko Ekebergparken parkean instalatu zen, obra iraunkor gisa.