Argazkia: Francesco Clemente in Angels’ Tent, 2013 Photograph: Neil Greentree Courtesy the artist
Clemente, Francesco
Napoli, 1952
19
52
Martxoaren 23an jaio zen Napoli-n familia aristokratiko batean.
64
Hainbat poema argitaratu zituen Castelli di sabbia izenburupean.
70
Erromara lekuadatu zen Università degli Studi di Roma-n arkitektura ikasteko.
71
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Valle Giulia galerian (Erroma).
72
Alighiero Boetti artista ezagutu zuen.
73
Pierre Menard liburua argitaratu zuen, Jorge Luis Borgesen Pierre Menard: autor del Quijote saiakeran inspiratutako argazki-sorta batez osatuta. Indiara bidaiatu zuen lehenengo aldiz eta bertara itzuli zen behin eta berriz bere bizitza osoan, bertan denboraldi luzeak emanez.
74
Alba Primiceri ezagutu zuen eta, gero, harekin ezkonduko zen. Afganistanera bidaiatu zuen Boetti-rekin.
75
Bakarkako erakusketak egin zituen Erroma eta Turingo Gian Enzo Sperone galerian.
77
Indian urtebete eman zuen; bertan, hindu-kultura eta hinduismo eta budismoaren erlijioak ikasten hasi zen (gerora, bere obran aztarna utziko zuen gertaera).
78
Bere pinturetan ezagun bilakatutako ideogramak erabiltzen hasi zen.
79
Teorikotzat Achille Bonito Oliva kritikaria zeukan «transabangoardia» delako mugimenduari lotu zitzaion Enzo Cucchi, Sandro Chia, Nicola De Maria eta Mimmo Paladino artistekin batera. Haiekin egin zituen erakustaldiak Galerie Paul Maenz-en (Kolonia).
80
Veneziako XXXIX Biennale di Venezia azokan parte hartu zuen. Artistaren New Yorkeko lehenengo erakustaldia, Sperone Westwater Fischer galerian; bertan egin zituen erakusketak behin eta berriz hurrengo urteetan.
81
Urte honetan eta hurrengoan, bere lehenengo mihise gaineko olio-pinturak egin zituen: The Fourteen Stations, Kalbarioan inpiratutako saila. New Yorkera lekualdatu zen, eta sanskritoa ikasten hasi. Francesco Clemente Pinxit argitaratu zuen eta, bertan, Jaipur eta Orissako miniaturagileek lagundu zioten. Museum van Hedendaagse Kunst-en egin zuen erakusketa (Gante, Belgika). Andy Warhol ezagutu zuen.
82
Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuen.
83
Londresko Whitechapel Art Gallery-k The Fourteen Stations, 1981-82 saila jarri zuen erakusgai. Londresko Anthony d’Offay Gallery-n egin zuen erakusketa.
84
Neue Nationalgalerie-n (Berlin) eta Kunsthalle Basele-n (Basilea) egon zen erakusgai. Talde-lanean hainbat lan sortzen lagundu zuen Andy Warhol-ekin eta Jean-Michel Basquiatekin batera.
85
New Yorkeko hiru galeriatan erakutsi zituen lanak aldi berean: Sperone Westwater Gallery, Leo Castelli Gallery eta Mary Boone Gallery.
86
Sarasotako John and Mable Ringling Museum of Art-ek (Florida) bere obraren erakusketa ibiltari handia egin zuen eta, gero, AEBko hainbat museotatik eraman zuten.
87
Basileako Museum für Gegenwartskunst-ek marrazkien atzera begirako erakusketa antolatu zuen eta, gero, Alemania, Frantzia eta Austriako hainbat museotatik eraman zuten. Sei fresko handi erakutsi zituen Madrilgo Fundación Caja de Pensionesen.
88
Milwaukee Art Museum-ek obra grafikoaren erakustaldi bat antolatu zuen; gero, Saint Louis Art Museume-ra eta San Franciscoko Museo Italo-americano-ra eraman zuten. Dia Art Foundationen ere egon zen erakusgai (New York). XLIII Biennale di Venezia azonako Italiaren Pabilioian zazpi lan jarri zituen erakusgai (Venezia). Haren lanak emakumeen gorputzen irudiez josita egoten hasi ziren eta joera hori hamar urtez luzatu zen.
89
Dia Art Foundation-en lokal berria (Bridgehampton, Long Island) haren bost margolani buruzko erakusketa batez inauguratu zuten.
90
Philadelphia Museum of Art-ek paper gaineko lanen atzera begirako erakustaldia egin zuen; gero, AEBko hainbat museotan ikusi ahal izan zen, baita hurrengo urtean Londresko Royal Academy of Arts-en ere.
91
New Yorkeko Gagosian Gallery-n eta Moskuko Aidan Salakova galerian egin zituen erakusketak. Azken hau sobietar aroaren osteko Moskuko lehenengo galeria pribatua izan zen.
93
Londresko Anthony d’Offay Gallery-n erakusgai jarri zituen eskulturak. XLV Biennale di Venezia azokan parte hartu zuen (Venezia).
94
Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-n egin zuen paper gaineko lanei buruzko erakusketa (Paris). Tokioko Sezon Museum of Art-ek bere obraren atzera begirako bat egin zuen.
95
Abu mendira (India) bidaiatu zuen eta berrogeita hamaika egunez izan zen han, egun bana akuarelatan mamitu zuen.
96
Akuarelak jarri zituen erakusgai Städtische Galerie Altes Theater-en (Ravensburgon, Alemania). Guggenheim Bilbao Museoaren mandatuz, La stanza della madre zikloko antzerkiko atze oihal gaineko tenperak sortu zituen, eta museoaren inaugurazioan jarri ziren erakusgai, gero Bildumaren zati izatera pasatzeko.
97
Zortzi erretratu erakutsi zituen Andy Warhol Museum-en (Pittsburgh, Pensilvania). XLVII Biennale di Venezia azokan parte hartu zuen (Venezia).
98
Indian Watercolors lanak jarri zituen erakusgai Indianapolis Museum of Art-en. Mexikar zuzendari Alfonso Cuarónekin aritu zen lankidetzan: Grandes esperanzas filmerako berrehun akuarela egin zituen.
99
New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek bere obraren atzera begirako zabala egin zuen; hurrengo urtean, berriz, Guggenheim Bilbaora eraman zuten. Galleria d’Arte Moderna-n egin zuen erakusketa (Bolonia).
00
Horma-irudi bat egin zuen Hudson Hotelerako (New York).
02
Napoliko Museo Archeologico Nazional-ek artistaren ibilbideari erreparatu zion erakusketa antolatu zuen.
04
Irish Museum of Modern Art-en (Dublin) eta Reykjavik Art Museum-en (Islandia) egin zituen erakusketak.
05
Londresko Gagosian Gallery-n eta Ancona-ko zein Cortina-ko Galleria Gioacchinin egon zen erakusgai (Italia).
06
Museo Nazionale delle Arti del XXI Secolo-n (MAXXI) eta Galleria Lorcan O’Neill Roma-n erakutsi zituen lanak, biak ere Erroman. Shangaiko Arte Garaikideko Museoaren Italiari buruzko erakusketa batean parte hartu zuen.
07
Hainbat artistarekin batera erakutsi zituen lanak Galleria Nazionale d’Arte Moderna-n (Erroma). Goffredo Parise e gli artisti izenburupean. Italia 1980-2007 erakusketan parte hartu zuen Vietnam National Fine Arts Museum-en (Bao Tang My Thuat Viet Nam, Hanoi). Espainian, O debuxo por diante erakusketa kolektiboan egon zen ikusgai Centro Galego de Arte Contemporánean (CGAC, Santiago de Compostela).
08
Londres hiriko bi erakusketa kolektibotan parte hartu zuen: bata UBS Openings: Paintings from the 1980s Tate Modern-en eta bestea Blood on Paper – the Art of the Book Victoria and Albert Museum-en (V&A).
09
Bookworks erakusketan parte hartu zuen Spazio Libro d’Artistan (Catania, Italia). Napoliko Museo d’Arte Contemporanea Donna Regina-k (M.A.D.RE) hari buruzko atzera begirako erakusketa egin zuen.
10
New Yorkeko Mary Boone Gallery-k Francesco Clemente. A Private Geography erakusketa inauguratu zuen. Painting and Sculpture: Foundation for Contemporary Arts Benefit Exhibition erakusketan parte hartu zuen, Lehmann Maupin Gallery-n, New Yorken, Foundation for Contemporary Arts-ek diru-bilketa egiteko antolatutakoan. Haren obra galeria hauetako erakusketetan aurkeztu zen: Civica Galleria d’Arte Moderna di Gallarate (GAM), Gallarate, Italia; Museum of Contemporary Art Tokyo, Tokio; Klemens Gasser & Tanja Grunert, Inc. galeria, New York; Santa Monica Museum of Art, Santa Mónica, Kalifornia; Kunsthalle Wien-MuseumsQuartier, Viena; Irish Museum of Modern Art, Dublin, eta Musée Maillol – Fondation Dina Vierny, Paris. Enzo Cucchi eta Mimmo Paladino artistekin batera erakusketa bat egin zuen Galerie Bernd Klüser-en, Munichen.
11
Frankfurteko Schirn Kunsthalle-k erakusketa homonimo bat inauguratu zuen artistari eskainia, eta Erromako Galleria Lorcan O’Neill-ek Winter Women, Summer Self erakusketa. Haren obra leku hauetako talde-erakusketetan aurkeztu zen: CRG Gallery, New York; Von der Heydt-Museum, Wuppertal, Alemania, eta Kunsthalle Bielefeld, Bielefeld, Alemania. Francesco Clemente: A Private Geography liburua atera zen argitara, Arthur C. Danto-ren saiakera bat biltzen duena.
12
Bere azken lanak aurkeztu zituen zenbait erakusketatan; besteak beste, hauetan: Mandala for Crusoe (Blain|Southern, Londres), Francesco Clemente (James Cohan Gallery, Shanghai), Nostalgia/Utopia (Mary Boone Gallery, New York) eta Emblems and Mountains: Recent Watercolors and Works on Paper (Studio d’Arte Raffaelli, Trento).
13
Francesco Clemente erakusketa inauguratu zen Palazzo Sant’Elia jauregian (Palermo, Italia); Achille Bonito Oliva izan zen haren komisarioa.
Francesco Clemente, The Chinese Shadows and Selected Watercolors erakusketa inauguratu zen James Cohan Gallery-n (Shanghai), baita Clemente > Brazil > Yale ere Yale School of Art arte-eskolan (New Haven, AEB).
Berlingo Blain|Southern eta Zuricheko Thomas Ammann Fine Art galeriek ere banakako erakusketak eskaini zizkioten.
14
Erakusketa garrantzitsu bat antolatu zen New Yorkeko Rubin Museum of Art-en: Francesco Clemente: Inspired by India.
Clementeri buruzko banakako erakusketak inauguratu ziren New Yorkeko Mary Boone Gallery eta St. Moritzeko Galerie Bruno Bischofberger galerietan. Banderas seriea erakutsi zuen Casamadre Arte Contemporanea museoan (Napoles).
Amaren gela (La stanza della madre, 1995–97) obra Gure garaiko artea. Guggenheim bildumen maisulanak erakusketa kolektibo garrantzitsuan sartu zen (Guggenheim Bilbao Museoa).
15
Encampment instalazioa jarri zuen MASS MoCA museoan (Massachusetts, AEB); gero, Carriageworks-era (Melbourne, Australia) eraman zen erakusketa hura.
2015eko Art Changsha ekitaldian (Txina) hartu zuen parte.
16
Francesco Clemente: Dormiveglia erakusketa inauguratu zen NSU Art Museum-en (Fort Lauderdale, Florida, AEB).
A Nomadic life – Francesco Clemente in China erakusketa antolatu zen Springs Center of Art zentroan (Pekin). Winter Flowers and Tree of Life seriea erakutsi zuen Complesso Museale Santa Maria della Scala konplexuan (Siena).
After Omeros erakusketa inauguratu zen Fergus McCaffrey galerian (Saint-Barthélemy, Frantzia). Serie horretako akuarela-pinturak ere Italiako Maddalena di Alba elizako koruan erakutsi ziren.
Erakusketa batzuek haren lanak hartu zituzten JMM Gallery (Brusela) eta Galerie Templon (Paris) galerietan.
17
Kokapen zehatzeko Standing with Truth for Ravello 2017 instalazioa egin zuen Villa Rufolo etxean, Ravello Festival jaialdiaren barruan (Italia).
Javier Lopez & Fer Frances galeriak (Madril) banakako erakusketa bat eskaini zion.
18
Erakusketa garrantzitsu bat antolatu zen Brant Foundation fundazioan (Connecticut, AEB), Francesco Clemente: 1978–2018 izenburupean.
Francesco Clemente: Napoli è inauguratu zen Casamadre Gallery-n (Napoles, Italia).
After García Lorca izenburupean, Lorcan O’Neill galerian (Erroma) aurkeztu zituen bere azken lanak.
19
Dallas Contemporary museoak (AEB) Francesco Clemente. White Caravan, Pink Thread, Red Gate aurkeztuko du.