Torres, Francesc

Bartzelona, 1948

Francesc Torres | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

48

Abuztuaren 10ean jaio zen Bartzelonan.

67

Artista izateko erabakia hartu zuen eta Parisera joan zen. Han École des Beaux-Artseko eskoletara joan zen.

68

Piotr Kowalski eskultorearen laguntzaile gisa aritu zen.

70

Bartzelonara itzuli zen eta soldadutza egin behar izan zuen.

72

Chicagora lekualdatu zen.

73

Two Exercises lehen bakarkako erakusketa egin zuen Illinois Center-en (Chicago). Francis Parker School-en (Chicago) eta Evanston Arts Center-en (Evanston, Illinois) ere egin zituen erakusketak.

74

New Yorkera joan zen bizitzera eta 2001 arte gelditu zen, bi urtez Berlinen bizi izan bazen ere. Madrilgo Galería Redorren jarri zituen bere lanak erakusgai.

75

Almost Like Sleeping erakusketa egin zuen New Yorkeko Space Artists galerian. 112 Greene Street Gallery-n (New York) egin zuen erakusketa. Parisko Biennale de Paris-en parte hartu zuen.

76

Erakusketak egin zituen Galerie St. Petri-n (Lund, Suedia), Galeria Akumulatory 2-n (Poznan, Polonia) eta Friedrichsfehn-eko (Ekialdeko Alemania) Arte Garaikidearen Institutuan. Veneziako XXXVII Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.

78

New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en Residual Regions erakusketa egin zuen.

80

Residual Regions Los Angeles Institute of Contemporary Art-en (Kalifornia) egon zen erakusgai.

81

New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek The Head of the Dragon atzera begirako erakusketa egin zuen.

82

Cornell University-ren Herbert F. Johnson Museum of Art-en (Ithaca, New York) eta Elise Meyer Gallery-n (New York) jarri zituen lanak erakusgai. National Endowment for the Arts-ek (Washington) beka bat eman zion eta 1988an eta 1993an berriro jaso zuen.

84

Erakusketa bana egin zuen Damon Brandt Gallery-n (New York) eta Sala Metrònomen (Bartzelona). When Boys Play Rough… bideoa New Yorkeko Times Square plazako kartel elektronikoan jarri zuten erakusgai.

86

Bi urtez Berlinen bizi izan zen, DAAD Berliner Künstlerprogramm-ek eskainitako ikasle trukearen barruan.

89

New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek antolatutako Whitney Biennial-en parte hartu zuen eta 1991ko eta 1993ko edizioetan ere han izan zen.

90

Destiny, Entropy and Junk erakusketa egin zuen Capp Street Project-en (San Francisco, Kalifornia).

91

Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak La cabeza del dragón lanaren inguruko atzera begirako erakusketa egin zuen. Generalitat de Catalunyaren Premi Nacional de Belles Arts jaso zuen.

92

Bere lana Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en (Smithsonian Institution, Washington), Bohen Foundation-en (New York) eta Instituto de Cooperación Iberoamericanan (Buenos Aires) jarri zuen erakusgai.

93

Demasiado tarde para Goya artelana egin zuen, bideoa, soinua eta eskultura bat jasotzen dituen zazpi kanaleko multimedia-muntaia.

94

Mexiko Hiriko Museo de Arte Contemporáneok haren lana jarri zuen erakusgai Demasiado tarde para Goya izenburupean.

95

Fundació Antoni Tàpiesen (Bartzelona) Los límites del museo erakusketan parte hartu zuen.

96

Valentziako Institut Valencià d’Art Modernen (IVAM) Centro del Carmenen erakutsi zituen bere lanak.

98

The Repository of Absent Flesh bakarkako erakusketa egin zuen MIT List Visual Arts Center-en (Cambridge, Massachusetts). Erakusketaren katalogoak Arthur C. Danto kritikariaren saiakera bat jaso zuen.

99

Demasiado tarde para Goya lana Guggenheim Bilbao Museoaren Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan sartu zen.

00

Hiru instalazio berri aurkeztu zituen Circuitos cerrados izenburupean Fundación Telefónican (Madril).

01

Bartzelonara lekualdatu zen. Bartzelonako Sala Metrònomen jarri zituen bere lanak erakusgai. Memoria de un espejismo: Los Pegasos deportivos y de competición de los años cincuenta erakusketaren komisario-lanak egin zituen Centro de Cultura Contemporánea de Barcelonan (CCCB).

02

Associació d’artistes visuals de Catalunyako presidente izendatu zuten eta 2005 arte egon zen karguan.

04

Tinieblas erakusketan parte hartu zuen Castellóko Espai d’Art Contemporani de Castellón (EACC), baina bere lana handik atera zuen Valentziako Erkidegoko agintari politikoek erakusketan egin zuten zentsuraren aurka protesta egiteko.

05

Haren lana El arte sucede: origen de las prácticas conceptuales en España (1965-1980) erakusketan sartu zuten Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían.

06

Salvador Dalí Museum-en (St. Petersburg, Florida) Salvador Dalí and a Century Art from Spain: Picasso to Plensa erakusketan parte hartu zuen, baita Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoaren Catarsis. Rituales de purificación erakusketan ere.

07

Erakusketa bat egin zuen New Yorkeko International Centre of Photography-n (ICP) Dark is the Room Where We Sleep izenburupean. Haren lana Frankfurter Kunsteverein-en (Frankfurt) MACBA at Frankfurter Kunstverein, A selection of works from the Museu d’Art Contemporani de Barcelona erakusketan jarri zen erakusgai.

08

Museu d’Art Contemporani de Barcelonak (MACBA) Francesc Torres. Da capo erakusketa inauguratu zuen. Haren lanak Zentrum für Kunst und Medientechnologie Karlsruhe-n (ZKM) (Karlsruhe, Alemania) The Discreet Charm of Technology. Arts in Spain erakusketan parte hartu zuen eta ondoren, erakusketa Badajozeko Museo Extremeño e Iberoamericano de Arte Contemporáneon (MEIAC) izan zen.

09

Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Iluna da lo datzagun gela. Francesc Torres erakusketa inauguratu zuen eta Guggenheim Bilbao Museoaren Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak talde-erakusketan parte hartu zuen.

10

Lluvia uniforme o más de una gota de agua obra aurkeztu zuen Madrilgo Elba Benítez galeriaren hogeigarren urteurrenean. Francesc Torres (en colaboración) izeneko erakusketa egin zuen Ana Vilaseco galerian, A Coruñan.

11

Hitzaldi bat eman zuen Los lenguajes itinerantes de la fotografía ikastaroaren barruan, Centre de Cultura Contemporània de Barcelona-k (CCCB) antolatutakoan. Ejercicios de memoria erakusketan parte hartu zuen, Centre d’Art La Panera-n, Lleidan.
Guggenheim Bilbao Bildumaren Aukeraketak II erakusketan ikusi ahal izan ziren haren lanak.
Memory Remains: 9/11 Artifacts at Hangar 17 erakusketa inauguratu zen Londresko Imperial War Museum-en; gero, New Yorkeko International Center of Photography zentrora eta Madrilgo CentroCentro Palacio de Cibeles zentrora eraman zen.

15

What Does History Know of Nail Biting? erakusketa antolatu zen Wellesley College-n (The David Museum, Massachusetts, AEB); gero, Murtziako Centro Cultural Puertas de Castilla zentrora eta Museo Provincial de Teruel-era eraman zen.

16

Francesc Torresen eta Santiago Ydáñez-en Què en sap, la història, de mossegar-se les ungles? / Troquel erakusketa bikoitza inauguratu zen Centre d’art la Panera zentroan (Lleida); gero, Bartzelonako Arts Santa Mònica zentrora eraman zen.

17

Obra argitaragabea aurkeztu zuen Instalaciones de sobremesa erakusketan, Murtziako T20 galerian.
Francesc Torres. La caja entrópica [El museo de objetos perdidos] erakusketa antolatu zen Bartzelonako MNAC – Museu Nacional d’Art de Catalunya museoan.

18

La campana hermética instalazio erraldoia aurkeztu zuen Bartzelonako MACBA – Museu d’Art Contemporani museoan.

Partekatu