Cucchi, Enzo
Morro d’Alba, Ancona, Italia, 1949
19
49
Azaroaren 14an jaio zen Morro d’Alba-n (Ancona, Italia). Haurtzaroan osaba-izebekin bizi zen, eta laguntzaile-lanetan aritu zen hainbat koadro- eta liburu-zahaberritzailerekin batera. Pinturan autodidakta hasi zen; jarduera hori, ordea, utzi egin zuen eta poesiarekin zaletu zen.
76
Il veleno è stato sollevato e trasportato poema-liburua argitaratu zuen. Erromara bidaiatzen hasi zen, eta arte-jarduerari buruzko interesa berpiztu zitzaion. Achille Bonito Oliva kritikaria ezagutu zuen.
77
Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Galleria Luigi de Ambrogi-n (Milan). Marrazki-sail bat erakutsi zuen Incontri Internazionali d’Arte-n (Erroma).
79
Harremanetan hasi zen Galleria Emilio Mazzoli-rekin (Modena, Italia). «Transabangoardia» deitutako mugimenduari lotu zitzaion Francesco Clemente, Sandro Chia, Nicola De Maria eta Mimmo Paladinorekin batera, Achille Bonito Oliva kritikaria teorialari zutela. XV. Bienal de São Paulon parte hartu zuen (São Paulo).
80
Bakarka erakutsi zituen lanak Paul Maenz Galerian (Kolonia). Veneziako XXXIX Biennale di Venezia eta Parisko Biennale de Paris azoketan parte hartu zuen.
81
Gian Enzo Sperone (Erroma), Sperone Westwater Fischer Gallery (New York) eta Bruno Bischofberger (Zurich) galerietan egin zituen erakusketak.
82
Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n eta Fourth Biennale of Sydneyn (Sydney) parte hartu zuen. Bakarkako erakusketa egin zuen Kunsthaus Zürich-en (Zurich).
84
Institute of Contemporary Art-en erakutsi zituen lanak (Boston, Massachusetts).
85
Enzo Cucchi, Il deserto della scultura erakustaldia inauguratu zen Louisiana Museum for Moderne Kunst-en (Humlebaek, Danimarka). Halaber, Madrilgo Fundación Caja de Pensiones-en eta CAPC – Musée d’Art Contemporain de Bordeaux-en (Bordel, Frantzia) egin zituen erakusketak.
86
Solomon R. Guggenheim Museum-en (New York) eta Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-n (Paris) egon zen erakusgai.
87
Kassel-eko (Alemania) Documenta 8n parte hartu zuen. Kunsthalle Bielefeld-en egin zuen erakusketa (Bielefeld, Alemania) eta, gero, Staatsgalerie Moderner Kunst-era eraman zuten (Munich). Enzo Cucchi: Testa erakustaldia inauguratu zen Städtische Galerie im Lenbachhaus-en, eta Europako beste museo batzuetara eraman zuten gero.
88
Kunsthaus Zürich-ek (Zurich) haren lanaren atzera begirako erakustaldia inauguratu zuen; gero, Louisiana Museum for Moderne Kunst-en (Humblebaek, Danimarka) eta Kunstmuseum Düsseldorf-en (Düsseldorf) egon zen ikusgai.
90
Roma erakustaldia inauguratu zen Modenako Galleria Civica-n (Italia) eta, urte horretan bertan, Galleria Civica di Arte Contemporanea-ra eraman zuten (Trento, Italia).
91
Hamburger Kunsthalle-n (Hanburgon, Alemania) eta Fundació Joan Mirón (Bartzelona) egon zen erakusgai.
95
Palazzo Reale-n egin zuen erakusketa (Milan).
96
Tokioko Sezon Museum of Art-ek bere obraren atzera begirako erakustaldi bat inauguratu zuen eta, gero, Japoniako beste museo batzuetara eraman zuten. Zamalek Arte Zentroan egin zuen erakusketa (Kairo). La Fenice de Senigallia antzokiaren atze-oihala diseinatu zuen (Italia).
97
Suermondt-Ludwig-Museum-en (Aachenen, Alemania), Centro Cultural Recoletan (Buenos Aires) eta Galleria d’Arte Moderna-n (Bolonia) erakutsi zituen lanak. Ancona hiriak omenaldi bat egin zion Città d’Ancona Enzo Cucchi erakustaldiaren bidez, Mole Vanvitelliana eraikin historikoan. Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan haren lanak erakutsi ziren, baita museo bereko Duela gutxiko arte europarra erakustaldian ere.
98
Erromako Galleria Nazionale d’Arte Moderna-k «Saluto» ai soggetti impossibili di Enzo Cucchi in partenza da Roma erakustaldia inauguratu zuen.
99
Tel Aviv-eko Mosaikoa egin zuen Tel Aviv Museum-en mandatuz, museoaren eskultura-parkean kokatutako granito koloreztatuko mosaiko bat. 2000
01
Tel Aviv Museum of Art-en bakarka egin zuen erakusketa (Tel Aviv).
02
Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak haren marrazkien hogeita hamar urteko, 1971etik 2001erako, atzera begirako zabal bat aurkeztu zuen.
03
Galerie Bruno Bischofberger-en aurkeztu zituen bere azken lanak (Zurich).
04
Artista dell’anno 2004 saria jaso zuen, Belluno eta Cortina d’Ampezzoko udalek esleituta.
05
Marrazkiak eta eskulturak erakutsi zituen Jablonka Galerie-n (Kolonia).
06
Musée d’Art Moderne Saint-Étienne Métropole-k (Saint-Étienne, Frantzia) marrazkien atzera begirako bat egin zuen. Académie de France à Rome-n erakutsi zituen lanak (Villa Medici, Erroma).
07
LII Biennale di Venezia azoka inauguratu eta aldi berean, Museo Correr-ek (Venezia) artistari buruzko erakusketa bat egin zuen. Hainbat artistarekin batera erakutsi zituen lanak Galleria Nazionale d’Arte Moderna-n (Erroma) Goffredo Parise e gli artisti izenburupean.
08
Ettore Sottsass-ekin batera, PAALMA: Premio Artista + Architetto La Marrana Arte Ambientale saria eskuratu zuen, Chiostro della Pace lanarengatik. Tate Modern-eko UBS Openings: Paintings from the 1980s talde erakusketan egon zen ikusgai (Londres).
09
Milanen, Triennale di Milanon parte hartu zuen Atelier Bovisa-ren bidez; bertan, artistak in situ lan egin zuen, bertaratu zirenekin elkarreraginez. Aldi berean, VM21 Arte Contemporanea ad Arte Fiera-n parte hartu zuen (Erroma). Espoo Museum of Modern Art-ek (EMMA, Espoo, Finlandia) artistari buruzko erakusketa bat egin zuen gehienean Zuricheko Galerie Bruno Bischofsberger-ek mailegatutako lanak baliatuz.
10
Museo d’Arte Contemporanea di Roma-k (MACRO) Costume Interiore erakusketa inauguratu zuen, ondoren New Yorkeko Italian Cultural Institute of New York-en ikusi ahal izan zen. Erakusketa bat egin zuen Museo Internazionale delle Ceramiche in Faenza-n (MIC), Faenzan, Italian, baita BIASA ArtSpace-n, Kutan, Balin. Francesco Clemente eta Mimmo Paladinorekin batera aurkeztu zuen bere lana 30 JAHRE TRANSAVANGUARDIA izenburuarekin, Galerie Bernd Klüser-en, Munichen.
11
Haren lana, beste artista batzuenarekin batera, leku hauetan egon zen ikusgai: Museum am Dom, Würzburgen, Alemania; Galerie Michael Haas, Berlin; Von der Heydt-Museum, Wuppertal, Alemania, eta National Museum of Contemporary Art (MNAC), Bucarest.
Erromako Galleria O delakoarekin batera, Galerie L’élac galeriak Enzo Cucchi: Quadri politici svizzeri erakusketa antolatu zuen L’espace lausannois d’art contemporain galerian (Renens, Suitza).
Enzo Cucchi Ceramica egin zen Museo Internazionale delle Ceramiche museoan (Faenza, Italia); zeramikaz egin zituen lanei buruzko lehenengo erakusketa izan zen.
12
Enzo Cucchi erakusketa antolatu zen MARCA – Museo delle Arti di Catanzaro museoan (Italia), Achille Bonito Oliva eta Alberto Fiz komisario zirela.
Surveiller et prévoir erakusketan egon zen haren obra (CAPC – Musée d’art contemporain, Bordele, Frantzia).
Berlingo Raab Galerie-n jarri zituen bere lanak.
13
Un sogno lungo tre sogni erakusketa egin zen Castello dell’Abate gazteluan (Salerno, Italia).
Cosmogonia seriea aurkeztu zuen Galleria Poggiali e Forconi galerian (Florentzia).
Galleria Valentina Bonomo galeriak (Erroma) banakako erakusketa bat eskaini zion.
14
Haren Mendebaldeko gordailua (Deposito occidentale, 1986) obra Gure garaiko artea. Guggenheim bildumen maisulanak erakusketa kolektibo garrantzitsuan sartu zen (Guggenheim Bilbao Museoa).
Cucchi: fiere, chimere e dischi volanti aurkeztu zen Bibo’s Place galerian (Todi, Italia).
Enzo Cucchi / Nebojša Despotović. La pelle del serpente erakusketa bikoitza inauguratu zen Treviso Ricerca Arte zentroan (Treviso, Italia).
Baratto erakusketa egin zen, Christopher Le Brun-ekin batera, Galleria Valentina Bonomo galerian (Erroma).
15
LOGO proiektua jarri zen ikusgai Galleria Poggiali e Forconi-n (Florentzia, Italia); Cucchik, Manfredi Beninati-k eta Laboratorio Saccardi-k batera gauzatu zuten egitasmoa.
Dublingo Hillsboro Fine Art galeriak haren lana erakutsi zuen.
Haren obra The Elements erakusketan sartu zen (Kiasma – Museum of Contemporary Art, Helsinki).
16
Madama Cucchi instalazioa egin zuen Palazzo Madama jauregiko (Turin, Italia) Veranda juvarriana erakusketarako.
Enzo Cucchi | dieci disegni erakusketa antolatu zen Italiako bi tokitan: Scaramuzza Arte Contemporanea (Lecce) eta Galleria Zero (Milan).
17
Mostra Scomparsa erakusketan jarri zuen bere obra, New Yorkeko The National Exemplar Gallery-n eta Parisko Galerie Balice Hertling-en.
Haren obra erakusketa kolektibo hauetan sartu zen: From the Cavern to the Moon. A Journey through the Collection of the Centro Pecci (Centro per l’Arte Contemporanea Luigi Pecci, Prato, Italia); eta Fokus Papier (Kunstmuseum Basel, Basilea, Suitza).
19
Haren obra Rehang: Archives erakusketa kolektiboan dago (Collezione Maramotti, Reggio Emilia, Italia).