Argazkia: Fernando Díez Varela.
Ansareo, Elssie
Mexiko Hiria, 1979
19
79
Mexiko Hirian jaio zen irailaren 24an.
97
Bilbon finkatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Arte Ederrak ikasteko eta bertan lizentziatu zen 2003an.
00
Centro de la Imagen de México-k antolatutako El cuerpo como obsesión tailerrean parte hartu zuen. Euskal hiriburuei buruzko Fundación Bilbao Arte Fundazioaren argazki-proiektu artistiko bat egiteko lehiaketan Ohorezko Bigarren Aipamenaz saritu zuten.
02
Huesca Imagen-ek antolatutako El desnudo naturaleza viva tailerrean parte hartu zuen. Variaciones de piel erakusketa aurkeztu zuen Elgoibar Ongarri Kultur Etxean (Elgoibar, Gipuzkoa).
03
Beka bati esker Bilbao Arte zentroko gune bat laga zioten artean jarduteko. Arte Plastikoetarako Endesa beka jaso zuen. Vuela Eolo, 2003, argazki-saila aurkeztu zuen Fàbrica de Licors Espai Fotogràficen (Palma Mallorcakoa), eta Mayo, 2003, Espacio Marzanan (Bilbo). Haren lanak Windsor Kulturgintzako Dosmil3 dePRESIÓN eta Espacio Marzanako El paisaje erakusketetan egon ziren ikusgai Bilbon.
04
«Pensamiento y praxis en el Arte Contemporáneo» doktoretza-ikastaroak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Erakusketak egin zituen Ignacio Aldecoa Kultur Etxean (Gasteiz), Bastero Kulturgunean (Andoain, Gipuzkoa), Galería Artekon (Donostia) eta Zornotzako Kultura Aretoan (Bizkaia).
05
Aipamen Berezia lortu zuen argazkilarien «Libros Únicos» lehiaketan, Fotoencuentros 05 ean Murtziako Fundación CajaMurciak esleituta. Haren lana Caja Madrideko Obra Socialek antolatutako Generación 2006 proiektuan hautatu zuten. Relatives argazki-sailak Montehermoso Kulturunearen Sormenerako Laguntzak saria jaso zuen (Gasteiz). Síntesis: 15 años de Becas Endesa erakusketan parte hartu zuen Endesaren egoitza nagusian (Madrid).
06
Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Plastikoen beka eskuratu zuen. Argazki-modalitateko ALBIAC saria lortu zuen I Bienal Internacional de Arte Contemporáneo (Almeria). Haren lanak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ertibil Ikus Arteen Erakusketa Ibiltarian izan ziren. Bilboko Espacio Marzanan eta Gasteizko Montehermoso Kulturunean egin zituen erakusketak.
07
Haren lanak Guggenheim Bilbao Museoaren Chacun à son goût, Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Museo-Zentroaren Objeto de réplica: la Colección VII eta Malagako Arte Garaikideko Zentroaren (CAC) Oasis erakusketetan egon ziren ikusgai.
08
Rekalde Aretoko Calypso. Ikasketa prozesu artistikokoak (Bilbo) eta Fundación Bilbao Arte Fundazioaren Egoileak – Residentes 2008 erakusketa kolektiboetan parte hartu zuen. Berdintasun Ministerioko Gazteriaren Erakundeak Gazte Sorkuntzaren Injuve saria esleitu zion eta lan sariduna Círculo de Bellas Arteseko Muestra de Artes Visuales Creación Injuven izan zen ikusgai.
09
Eusko Jaurlaritzaren Sorkuntza Artistikorako Laguntza jaso zuen. Eduardo Sourrouillerekin batera egindako E&E bideoa Kantabriako Gobernuaren VIII. Arte Plastikoen Saria eta Lehiaketarako aukeratu zuten. Zinebi Bilboko Zinema Dokumental eta Laburmetraiaren Zinemaldia 09n parte hartu zuen.
10
Bilboko Marzana espazioan eta Leongo Cubo Azul galerian erakutsi zuen bere lana. Hizlari izan zen Guggenheim Bilbao Museoak UPV/EHUren lankidetzarekin antolatutako Hezkuntza Jardunaldi honetan: Artea eta sormena IV: hautematea, pentsatzea, sentitzea.
11
Bizkaiko Foru Aldundiak Bosteko 2011 erakusketa ibiltaria aurkeztu zuen; bertan Elssie Ansareoren lanak zeuden ikusgai.
12
El Observatorio erakusketa ireki zen Iruñeko Ziudadelako Labea udal erakusketa aretoan. Erraiezko arima (Haritik tiraka. Artium Bilduma) erakusketan parte hartu zuen Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, Ekialde-Behekoa aretoan. Halaber, Bilbao Arte Fundazioko Estaciones erakusketan esku hartu zuen; ondoren, Kordobako Sala de Exposiciones CajaSur-en eta Santanderreko Palacete del Embarcadero-n izan zen.
13
Bilbao Arte Fundazioan El Observatorio erakusketa ikusgai jarri zuen, erakunde horretako beka bati esker. Guggenheim Bilbao Museoko Aukeraketak IV erakusketan ikusgai dago haren lana.
12
Ziudadelako (Iruña) Labea gunean jarri zuen ikusgai El observatorio obra.
13
El observatorio aurkeztu zuen Bilboko BilbaoArte Fundazioan.
14
Alaitz Arenzanarekin batera egindako (Preposición) La habitación ikus-entzunezkoa estreinatu zen Palmako Es Baluard galerian.
15
321 modu hirubibat esateko erakusketa inauguratu zen Bilboko Azkuna Zentroan.
16
Azkuna Zentroaren BIdeOtik zinema-zikloaren programazioan sartu zen (Preposición) La habitación.
17
Ziudadelako (Iruña) Labea gunean proiektatu zen (Preposición) La habitación.
18
Hizlari gisa hartu zuen parte Arte y mujer topaketan, 2018ko Bilboko Grabatuaren Nazioarteko Jaialdiaren (FIG) barruan.
19
Nfoni/Islada inauguratu zen Bilboko Euskal Museoan.