El Anatsui. Courtesy of the artist, October Gallery, London, and Jack Shainman Gallery, New York.
Anatsui, El
Anyako, Ghana, 1944
19
44
Otsailaren 4an jaio zen Anyakon, Ghanan.
69
Hezkuntza Artistikoko graduondoko diploma osatu zuen ohorezko aipamen eta guzti Kumasiko Zientzia eta Teknologia Unibertsitatean, Ghanan.
75
Ghanan graduatu zen unibertsitatean irakasle gisa sei urte lanean aritu ondoren, Fine and Applied Arts Department-en (Nigeriako Unibertsitatea, Nsukka) sartu zen irakasle gisa, eta hainbat kargu bete ditu gaur arte.
Bakarkako lehen erakusketa egin zuen Nsukkan, Asele Art Gallery-n, Wooden Wall Plaques izenekoa.
90
Lehen erakusketa kolektiboa egin zuen New Yorken, Harlemgo Studio Museum-ean. Era berean, Contemporary African Artist: Changing Tradition erakusketa osatzen duten hiru artistetako bat izango da; erakusketak arrakasta handia izan zuen, eta, horri esker, bost urtez luzatu zen. Horrez gain, 1990ean, Veneziako Bienalean parte hartu zuen Afrikako beste artista batzuekin egindako erakusketa kolektiboan, eta Ohorezko Aipamena jaso zuten. Horrela, Anatsuik nazioarteko onarpen-maila berria lortu zuen.
91
Bakarkako lehen erakusketa handia Lagosko Museo Nazionalean, Nigerian, Old and New: An Exhibition of Sculpture in Assorted Wood by El Anatsui izenekoa.
92
Erosioa izeneko eskultura garatu zuen zurezko elementuekin, Brasilen egindako nazioarteko artisten tailerrean, Rio de Janeiron egindako Lurraren Nazioarteko Gailurrarekin batera. Gertaera horrek haren ibilbidearen ikusgarritasuna bultzatzeaz gain, arte birziklatuaren artista txalotu gisa zuen posizioa indartu zuen. Erosioa Smithsonian National Museum of African Art-en bilduman sartu zen, AEBen.
95
Afrikatik kanpo bakarkako lehen erakusketa egin zuen, Londresko (Erresuma Batua) October Gallery-n.
98
Japoniako Osakako eskulturaren 9. Hirurtekoan parte hartu zuen, eta brontzezko saria irabazi zuen.
99
Urte erabakigarria izan zen Anatsuirentzat; izan ere, metalezko zigiluz eta Afrikako alkohol-botilen tapoiz betetako poltsa bat aurkitu zuen, eta, era horretan, haren hizkuntza artistikoaren garapenean funtsezkoa izango den bidaia material eta estetikoari hasiera eman zion. Hiztegi berri horren bidez, zanpatutako, ebakitako eta kobrezko hariarekin lotutako botilen tapoiekin eta lepoekin egindako instalazio itzelak sortuko dira.
02
Gizonaren oihala (Man’s Cloth) eta Emakumearen oihala (Woman’s Cloth) eskultura berriak jarri zituen ikusgai Londresko October Gallery-n. Zuraren ordez likore botilen tapoiak erabiliko zituen lehenak izan ziren. Eskulturan, memoriaren eta galeraren inguruko gaiak landu nahi zituen artistak, bereziki denboraldi kolonialean eragindako kaltea eta kolonia ondorengo ondorio traumatikoak. “Oihalaren” kontzeptua metafora gisa erabili zuen, tradizioaren ahultasun nahiz dinamismo eta indarrarena bezala. Anatsuik bi eskultura horiek landu zituen aldi berean, alde sotilak garatuz.
05
Erakusketa New Yorkeko Skoto Gallery-n, Danudo, metalez egindako piezen lehen aurkezpena Estatu Batuetako hiri batean. Erakusketa honekin, botila-tapoiekin egindako obrak ezagutaraziko dira, artista prentsan errekonozimendu handiagoa lortzen doan bitartean.
07
Anatsui bere obraren muga fisikoei erronka botatzen hasi zen, Takari odolustua (Bleeding Takari) eta Takari odolustua II (Bleeding Takari II) serieen bitartez. Biak 2007koak dira, azkena New Yorkeko Museum of Modern Art-eko bildumakoa. Obra-multzoan, artista hizkuntza aldatzen hasi zen, eta hasiera-hasierako piezen tira konposizioetatik bilakaera izan zuen. Ia tapiz baten moduan funtzionatzen zuten, eta haren lana eremu eskultorikoago batean sartzea ahalbidetu zuten. Urte horretan, Veneziako Bienalean ere berriro parte hartu zuen.
08
New Yorkeko Metropolitan Museum-ean pertsonalki instalatu zuen Zeruaren eta lurraren artean (Between Earth and Heaven, 2006) eskultura esekia, erakundeak erositako afrikar eskulturako lehen obra handia.
09
Tinta isuriarekin (Ink Spill) serie esperimental bati ekin zion, eta Tinta zipriztina II (Ink Splash II) bezalako pieza ikusgarri eta ikonikoak sortu zituen; azken hori Tate Modern bildumakoa da. Ink serieko lanek Anatsuik abstrakzio hutsarekiko zuen interesa erakusten dute, jatorrizko kulturari buruzko erreferentzia etnografikoen bitartez nahitaez ez landua.
10
Bere lanaren atzerabegirakoa Torontoko Ontarioko Errege Museoan (Kanada), When I Last Wrote to You about Africa izenekoa. Estatu Batuetako hainbat museotan egon zen ikusgai hiru urtez. Erakusketan, formatu handiko metalezko eskulturak ez ezik, lan goiztiarragoak, zeramika eta zurezko piezak, ere jasotzen dira. Erakusketari esker, Anatsuiren praktika artistikoak lau hamarkadatan zehar izandako bilakaera ezagutu dezakegu; bertan, gai sozial, kultural eta identitate historikoari buruzko kezkak agertzen dira.
13
Anatsuiren azken obraren erakusketa handia egin zen New Yorkeko Brookly Museum-ean, Gravity & Grace: Monumental Works by El Anatsui izenekoa. Jatorriz Akron Art Museum-ak antolatu zuen 2012an, eta, ondoren, Des Moines Art Center-ean (2013–14) eta Miamiko Bass Museum of Art-en (2014) egon zen ikusgai.
15
Veneziako Bienalak Urrezko Lehoia eman zion Anatsuiri bere ibilbide artistikoarengatik.
16
Honoris causa Doktoretza jaso zuen Zientzia eta Teknologiaren Kwame Nkrumah Unibertsitatearen eskutik (Kumasi, Ghana).
17
Doctor honoris causa izendatu zuen Harvardeko Unibertsitateak eta Praemium Imperiale Saria eman zioten. Sari hori jasotako Ghanako lehen artista izan zen.
19
Municheko Haus der Kuns-ek Triumphant Scale erakusketa handia inauguratu zuen, haren karrera osoa berrikusten duena, Okwui Enwezor eta Chika Okeke-Aguluk antolatua. Erakusketak bisitari-kopuru errekorra izan zuen. Triumphant Scale Dohako Arab Museum of Modern-ean (Qatar) eta Kunstmuseum Bern-ean (Suitza) egon zen ondoren ikusgai (2020an).
22
El Anatsui: Day After Night inauguratu zuen Seulgo Barakat Contemporary galerian, Hego Korean.
Dubaiko The Arts Club, Lurmutur Hiriko Goodman Gallery eta Dubaiko Efie Gallery galerietan erakutsi zituen bere lanak.
Haren obra Sekzioak/Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte erakusketan sartu zen, erakundearen urteurrena zela-eta egindako erakusketan, bilduma iraunkorreko obrekin osatua. Gainera, urteurrenaren barruan, kapitulu bat eskaini zitzaion Ikuspegiak dokumental sortan, Museoaren eta La Caixa Fundazioaren arteko lankidetzaren emaitzan.
23
Obra monumental bat sortu zuen Londresko Tate Modern Galleryko Turbine Hallerako: Behind the Red Moon. TimeSpace bakarkako erakusketa inauguratu zuen Londresko October Galleryn.
Time Magazinek 100 pertsonatatik urteko garrantzitsuenetako bat bezala hautatu zuen.
Chaleur Humaine: Triennale Art &Industrie erakusketa kolektiboan parte hartu zuen, Frantzian; baita ere, Miamiko Rubell Museumen Collection Highlights eta Accra! The Rise of a Global Art Community erakusketetan, azken hori Ohioko Columbus Museum of Art-en, jatorri ghansarreko beste artista batzuekin batera, tartean, Lynette Yiadom-Boakye, besteak beste.
24
Dubaiko Efie Galleryn egin zuen Music, Fluidity and Reinvention: El Anatsui’s Record Collection erakusketa.
Diriyah Contemporary Art Biennalen parte hartu zuen, Saudi Arabian.