Boltanski, Christian
París, 1944 | París, 2021
19
44
Irailaren 6an jaio zen Parisen.
58
Pinturan hasi zen, eskolatze arauturik eta arte-heziketa ofizialik gabeko haurtzaro baten ondoren. Lehenengo lanak gai historiko eta makabroen formatu figuratibo handiak dira.
68
Pintura utzi zuen argazkigintzan lan egiteko, material-pieza txikiekin (adibidez, plastilina, objektu pertsonal eta posta-txartelekin), existentziari, denboraren iraganari, memoriari eta haurtzaroari berari buruzko hausnarketa egiteko. Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen, La vie impossible de Christian Boltanski deitua, Parisko Théâtre le Ranelagh-en.
69
Bere lehenengo liburuak argitaratu zituen: Recherche et présentation de tout ce qui reste de mon enfance, 1944-1950 eta Reconstitution d’un accident qui ne m’est pas encore arrivé et où j’ai trouvé la mort, biak ere Galerie Givaudan-ek argitaratuak (Paris).
70
ARC/Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en egon zen erakusgai (Paris).
72
Kassel-eko (Alemania) Documenta 5en parte hartu zuen.
73
Les inventaires erakustaldia egin zuen, hainbat tokitan ikusgai egondakoa: Staatliche Kunsthalle Baden-Baden (Baden-Baden), Israel Museum (Jerusalem), Museum of Modern Art (Oxford) eta, hurrengo urtean, Louisiana Museum for Moderne Kunst (Humlebaeken, Danimarka) eta Centre National d’Art Contemporainen (CNAC, Paris).
75
A proposito del Mulino Stucky erakustaldian parte hartu zuen, Biennale Architettura di Venezian kokatuta (Venezia).
76
Photographies couleurs, images modèles erakustaldia inauguratu zuen Musée national d’art modernen (Centre Georges Pompidou, Paris).
77
Compositions sail ospetsua lantzen hasi zen.
78
New Yorkeko P.S.1 Institute for Art and Urban Resources-en egon zen erakusgai (New York).
80
Calais-eko Musée des Beaux-Arts-ek Christian Boltanski: Compositions erakusketa inauguratu zuen.
84
Filme von Christian Boltanski erakustaldia Kunsthalle Bern-en inauguratuko da (Berna) eta Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-ra (Paris), Kunsthaus Zürichera (Zurich), Staatliche Kunsthalle Baden-Baden-era (Baden-Baden) eta Bonner Kunstvereinera (Bonn) eraman zuten hurrenez hurren.
86
Leçon des ténèbres erakustaldia inauguratu zuen Kunstverein München-en (Munich). XLII Biennal di Venezian parte hartu zuen (Venezia).
87
Kassel-eko (Alemania) Documenta 8n parte hartu zuen eta, bertan, holokaustoaren gaia landu zuen.
88
El caso erakusketa egin zuen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n (Madril). Lessons of darkness erakustaldia AEBko eta Kanadako hainbat museotan eraman zuten ibiltari Museum of Contemporary Art-en hasita (Chicago, Illinois) eta The Power Plant-en (Toronto, Kanada) amaituta. Marian Goodman Gallery-n egon zen erakusgai (New York).
90
Institute of Contemporary Art-en egin zuen eraskuketa (Nagoya, Japonia). Christian Boltanski: Reconstitution erakusketa inauguratu zen Whitechapel Art Gallery-n (Londres), eta Stedelijk Van Abbemuseum-era (Eindhoven, Herbehereak) eta Musée de Grenoble-ra (Grenoble) eraman zuten gero.
93
Museum Ludwig-en egon zen erakusgai (Kolonia).
94
National Museum of Contemporary Art-en egon zen erakusgai (Oslo).
95
Bakarkako erakustaldiak egin zituen Villa Medici-n (Erroma) eta Kunsthalle Wien-en (Viena). Advento erakusketa izan zuen Santiago de Compostelako Santo Domingo de Bonaval elizan, Centro Galego de Arte Contemporánea-n (CGAC).
97
National Museum of Contemporary Art-en egon zen erakusgai (Seul). Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan bere lanak erakutsi ziren, baita museo bereko Duela gutxiko arte europarra erakustaldian ere.
98
Christian Boltanski: So Far erakusketa inauguratu zen Kemper Museum of Contemporary Art & Design-en (Kansas City, Kansas).
00
Christian Boltanski: Reflexion erakustaldia inauguratu zen Bostongo Museum of Fine Arts-en.
01
Face[t]s of Memory: Found Photographs and Family Albums erakustaldia inauguratu zen San Franciscoko The Contemporary Jewish Museum-en (Kalifornia). Kaiserring saria esleitu zion Goslar-eko Moncheausmuseum-ek (Alemania). Kunstprize saria ere eman zion NORD/LBk (Braunschweig, Alemania).
03
The Disembodied Spirit erakustaldiak AEBko hainbat museotatik bidaiatu zuen. Ujazdowski gazteluan egon zen erakusgai (Varsovia).
06
Erromako Museo d’Arte Contemporanea di Roma-n (MACRO) egin zuen erakusketa, baita Institute of Contemporary Arts-en ere (ICA, Londres). Eskulturako Praemium Imperiale eman zioen Japan Art Association-ek.
07
Annulé erakustaldia inauguratu zen Bordeleko CAPC -Musée d’Art Contemporain-en (Frantzia).
08
Magasin 3 Stockholm Konsthall-en egon zen erakusgai (Stockholm).
09
Centro Galego de Arte Contemporánea-n (CGAC, Santiago de Compostela) A mancha eta Kunstmuseum Liechtensteinen (Vaduz) La vie impossible inauguratu zuen.
10
New Yorkeko Park Avenue Armory-k Christian Boltanski: No Man’s Land erakusketa inauguratu zuen. Erakusketa hauetan parte hartu zuen: Collection / Porto: Museu Serralves, Domaine de Kerguéhennec – Centre d’Art Contemporain-en, Bignan-en, Frantzian; Contemplating the Void: Interventions in the Guggenheim Museum, Solomon R. Guggenheim Museum-en, New Yorken, eta Haunted: egungo argazkigintza- bideoa-performancea, Guggenheim Bilbao Museoan.
11
Palma Mallorcakoan, Es Baluard Museu d’Art Modern i Contemporani de Palma-n, Signatures obra erakutsi zuen, museoko Aljub-en propio kokatzeko sortua. Frantzia ordeztu zuen LIV Biennale di Venezia-n, Venezian.
12
Erakusketa bat egin zuen Nahum Gutman Museum of Art-en (Tel Aviv).
Veneziako 54. Bienalean erakutsitako obra, Christian Boltanski: Chance, Rotterdamgo Nederlands Fotomuseum-en aurkeztu zen, eta, gero, Casa França Brasil zentroan (Rio de Janeiro).
Christian Boltanski erakusketa antolatu zen Museo de la Universidad Nacional de Tres de Febrero museoan (MUNTREF, Buenos Aires).
2012an Guimarães Europako kultur hiriburua zenez, Dança Macabra obra sortu zuen, eta Fábrica ASA zentroan (Guimarães, Portugal) aurkeztu.
The Heart Archive proiektua handitzen jarraitu zuen Finlandiako lau hiritan: Helsinki, Rovaniemi, Vaasa eta Joensuu.
13
Moved erakusketa antolatu zen Kunstmuseum Wolfsburg museoan (Alemania).
Boltanskik Eyes instalazioa egin zuen Atenasko Onassis Cultural Centre-n.
14
19.924.458 +/- instalazioa egin zuen (Sesc Pompeia, São Paulo).
Heart Beat Archive handitzen jarraitu zuen Letoniako Arte Museo Nazionalean (Riga).
Santiagoko Arte Ederren Museo Nazionalak eta Oxfordeko Modern Art Oxford museoak artistaren obrak zituzten erakusketak antolatu zituzten.
15
Hainbat tokitan jarri zuen ikusgai bere obra: Lonja (Palma); Mac’s (Grand Hornu, Belgika); MAMbo – Museo d’Arte Moderna di Bologna, eta Cricoteka (Krakovia, Polonia).
Instalazio berri bat aurkeztu zuen Parisko Galerie Marian Goodman galerian.
16
Erakusketak antolatu ziren Monterreyko Arte Garaikideko Museoan (MARCO), Lisboako Fundação Árpád Szenes – Vieira da Silva fundazioan, Valentziako Instituto Valenciano de Arte Moderno-n (IVAM), Edinburgeko Jupiter Artland galerian eta Tokioko Tokyo Metropolitan Teien Art Museum-en.
17
NA instalazioa egin zuen Amsterdamgo Oude Kerk elizan. Les Registres du Grand Hornu instalazioa El Instante Fundación-en (Madril) erakutsi zen.
Municheko Espace Louis Vuitton guneak, Buenos Airesko Arte Ederren Museo Nazionalak eta Boloniako (Italia) MAMbo – Museo d’Arte Moderna di Bologna museoak erakusketa monografikoak eskaini zizkioten.
18
Erakusketa bana eskaini zioten Israelgo Museoak (Jerusalem) eta The Power Station of Art museoak (Shanghai). Londresko Marian Goodman Gallery-k eta Parisko Librairie Marian Goodman liburu-dendak haren obra aurkeztu zuten.