Saura, Antonio

Huesca, 1930 | Cuenca, 1998

Guggenheim Bilbao Museoa

19

30

Irailaren 22an jaio zen Huescan.

43

Bost urtez mugiezinik egon zen tuberkulosi baten ondorioz.

47

Pintatzen eta idazten hasi zen.

50

Lehen bakarkako erakusketa Libros de Zaragoza liburu-dendan egin zuen.

51

Programio testu poetikoa argitaratu zuen.

52

Lehen erakusketa egin zuen Madrilen, Buchholz liburu-dendan.

54

Parisera joan zen eta han surrealistak ezagutu zituen.

56

Espainiako Liburutegi Nazionalak (Madril) haren lanaren inguruko erakusketa antologikoa egin zuen.

57

Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Parisen, Galerie Stadler-en. El Paso taldea sortu zuen, besteak beste, Rafael Canogar, Luis Feito eta Manuel Millares artistekin batera. Taldearen lehen erakusketa Madrilgo Buchholz liburu-dendan egin zen.

58

Eduardo Chillidarekin eta Antoni Tàpiesekin batera, Veneziako XXIX Biennale di Venezia-n hartu zuen parte.

59

Kassel-eko (Alemania) Documenta 2-n parte hartu zuen. El Paso taldeak erakusketa egin zuen Parisko Musée des Arts Décoratifs-en. Lehen grabatuak egin zituen. Espacio y gesto saiakera argitaratu zuen.

60

Guggenheim International Award saria jaso zuen. Hainbat eskultura egin zituen. El Paso taldeak bi erakusketatan parte hartu zuen New Yorken: New Spanish Painting and Sculpture, Museum of Modern Art-en (MoMA), eta Before Picasso, after Miró, Solomon R. Guggenheim Museum-en. Apirilean taldea desegin zen.

61

Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen New Yorken, Pierre Matisse Gallery-n.

63

Eindhoven-eko (Herbehereak) Stedelijk Van Abbemuseum-ek haren lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen eta ondoren, Rotterdameko Rotterdamsche Kunstring-en egon zen erakusgai.

64

Paper gainean egindako lanen atzera begirakoa egin zen eta Amsterdameko Stedelijk Museum-en, Baden- Baden-eko Kunsthalle Baden-Baden-en eta Göteborg-eko (Suedia) Göteborgs Konsthall-en ikusi ahal izan zen. Kassel-eko (Alemania) Documenta 3-n parte hartu zuen. Carnegie Prize saria jaso zuen Eduardo Chillidarekin eta Pierre Soulages-ekin batera. Bigarren bakarkako erakusketa egin zuen New Yorkeko Pierre Matisse Gallery-n.

65

Cuencan igarotako udan ehun lan inguru suntsitu zituen.

66

Bere lana Londresko Institute of Contemporary Arts-en jarri zuen erakusgai.

67

Berriz ere Parisera itzuli zen eta Galerie Stadler-en egin zuen erakusketa. Bigarrenez, bere obraren zati bat suntsitu zuen. Behin betiko Parisen ezarri zen.

68

Frankfurteko Frankfurter Kunstkabinett-en egin zuen erakusketa. Olio-pintura uztea erabaki zuen eta erabaki horri hamar urtez eutsi zion.

69

Gustavo Gilik haren lanaren inguruko lehen monografia argitaratu zuen.

72

Madrilgo Galería Juana Mordón erakusketa bat zuela, eskuin muturreko talde batek atentatua burutu zuen bertan.

75

Stockholm-eko, Hagako, Bartzelonako, Mexiko Hiriko eta Municheko hainbat galeriatan haren lanak jarri zituzten erakusgai.

77

Kassel-eko (Alemania) Documenta 6-n parte hartu zuen. Ur-bortitzez osaturiko Cámara ardiente liburua argitaratu zuen.

78

Azken lan grafikoak erakutsi zituen Parisko Fondation nationale des arts graphiques et plastiques-en.

79

Haren lanaren atzera begirako erakusketa egin zuten Amsterdameko Stedelijk Museum-en eta ondoren, Europako hainbat museotan ikusi ahal izan zen. Nahita sortutako sute batek haren fitxategien eta bildumaren zati bat suntsitu zuen.

81

Frantziako errepublikak Chevalier de l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuen.

82

Madrilgo Museo de Arte Contemporáneok haren lan grafikoaren erakusketa ibiltaria antolatu zuen eta Espainiako hainbat hiritan egon zen erakusgai. Contra el Guernica panfletoa argitaratu zuen. Kultura Ministerioak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion.

83

Carlos Sauraren eta Antonio Gadesen balletak Parisko Théâtre de Paris-en antzeztutako Carmen obrarako eszenografia egin zuen. José María Berzosa zuzendariak Carmeni buruzko filma egin zuen.

84

Auto de fe pintura-saila hasi zuen.

85

Geneva-ko Cabinet des Estampes-en egin zuen erakusketa. Mariuccia Galfetti-k haren lan grafikoaren katalogo arrazoitua argitaratu zuen.

86

Aachen-eko (Alemania) Neue Galerie-Sammlung Ludwig-ek haren lanen inguruko atzera begirako erakusketa egin zuen.

87

Círculo de Lectoresen Don Quijote lanaren ediziorako ilustrazioak egin zituen.

88

El pintor ilustrado argitaratu zuen.

89

Geneva-ko Musée d’Art et d’Histoire-k haren mihise handien atzera begirako erakusketa antolatu zuen eta hurrengo urtean, erakusketa hori hainbat museotan izan zen, esaterako Valentziako Institut Valencià d’Art Modernen (IVAM) eta Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían.

90

Frantziako errepublikak Officier de l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuen.

92

El perro de Goya erakusketa egin zuen Sevillako Salas del Arenalen eta Zaragozako Museo de Bellas Artesen.

94

Suitzako Museo d’Arte Moderna della Città di Lugano-n 1948 eta 1990 artean egin zituen pinturen erakusketa egin zuten. Lehen lanak Museo de Teruelen jarri zituzten erakusgai.

95

Parisko Grand Prix des Arts de la Ville de Paris saria jaso zuen.

98

Uztailaren 22an hil zen Cuencan. Valentziako Institut Valencià d’Art Modernek (IVAM) Antonio Saura en las colecciones valencianas erakusketa egin zuen.

Partekatu