© Aurélie Bayad

Reynolds, Alex

Bilbo, 1978

Alex Reynolds

19

78

Bilbon jaio zen.

96

Ingeles literatura eta arte dramatikoa ikasi zituen Manchesterreko Unibertsitatean (Erresuma Batua).

77

Fine Art Foundationen ikastaro bat egiten hasi zen Chelsea College of Art and Design-en, Londresen.

01

Arte Ederretan lizentziatu zen, Central Saint Martins College of Art and Design eskolan, Londresen.

09

Rotterdameko Duende kooperatiba artistikora lekualdatu zen, Kataluniako Associació d’Artistes Visuals-en Hangar egoitza-programaren bidez.

10

Clara erakusketa inauguratu zen Bartzelonako Caja Madrid Kultur Zentroan.

Antes que todo erakusketa kolektiboan parte hartu zuen, Madrilgo Dos de Mayo Arte Zentroan (CA2M), Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako beste artista batzuekin batera; tartean, Txomin Badiola, Esther Ferrer, Erlea Maneros Zabala, Itziar Okariz edo Sergio Prego.

11

IASPIS egoitza-programan parte hartuta, Stockholmen egonaldia egin zuen.

Honako hauek inauguratuko ziren: Te oímos beber, La Capellan, Bartzelonan; eta Alex Reynolds_Videografía, Santanderko Demolden Video Project erakusketa-gunean.

12

Spinario filma proiektatu zen Bartzelonako Miró Fundazioan.

Proiektu bat egin zuen Stockholmen, MobileArtProduction-ekin ekoiztua eta Akademie Schloss Solituderen laguntzarekin. Proiektua egiteko, zortzi parte-hartzaile aukeratu zituen artistak, aldi berean protagonistak eta ikusleak izango zirenak. Reynoldsek fikziozko pertsonaia bat sortu zuen, parte-hartzaile bakoitzaren ahalik eta antzekoena. Haren bizitzari buruzko gutunak bidaliko zizkien, fikziozko narrazioekin, eta, horrela, fikzioa pertsonen errealitatean sartuko zuen. Proiektu horrekin batera, artista-liburu bat argitaratu zen hari buruzko dokumentazioarekin.

Going Public – Telling it as it is? // BOOM (Consonni-ENPAP Bilbo) proiektua burutu zuen. Bertan, itxitako bideoklub bateko erakusleihoa alderantzizko zinema-pantaila bihurtu zuen Reynoldsek: kanpoko eguneroko bizitza pelikula bilakatuko da, eta hainbat foley artista profesionalek audio-efektuak gehituko dituzte giro-soinuak birsortuz.

13

Elisabet, Lena, Tobias, Kerstin, Besa, Rikard, Anki obra kolektiboa egin zuen, eta Stockholmeko Musika eta Antzerki Liburutegian aurkeztu zuen. Kokapen espezifikoko soinu-pieza horren izenburuak Reynoldsek idatzitako gidoia irakurtzeko ahotsak utzi zituzten liburuzainak aipatzen ditu. Obraren bitartez, publikoak modu berritzaile batean esperimentatuko du liburutegia: liburuzainen ahotsek aretoan barrena gidatzen dituzte, eraikinean inor ez dagoenean gertatzen diren jarduera sekretuen gaineko istorioak entzunez.

Haren hiru obra proiektatu ziren Visiones contemporáneas gunean, Espainiako ikus-entzunezko arte garaikideari eskainitako espazioan, Salamancako Domus Artium 2002an (DA2).

14

Egoitza-programa bat egin zuen Akademie Schloss Solitude akademian, Stuttgarten.

De día proiektua burutu zuen, Gasteizko Artiumgo Praxis aretoan. Bertan, pelikula bat bakarka ikusteko  aukera planteatzen du ia hutsik dagoen erakusketa-espazioaren barruan.

Aesthetica Short Film Festivalen laugarren edizioan parte hartu zuen, Yorken, Spinariorekin.

15

Artistak zineman trebatzeko beka jaso zuen, Feature Expanded, HOME Manchester/Lo Schermo dell’arte.

16

Garapenerako laguntza-beka eman zioten, CNAP Image/mouvement, baita arte bisualen beka ere, Marcelino Botín Fundazioarena.

Ella es una película erakutsi zuen Madrilgo Marta Cervera Galerian, eta By Day instalazioa inauguratu zuen, Syndicaten, Colonian.

17

Ate hau, leiho hau inauguratu zen Estrany-de la Mota Galerian, Bartzelonan. Film hori hainbat urtez jarraian proiektatu zen erakusketa eta jaialdi desberdinetan.

Panorama Españan parte hartu zuen, Las Palmasko Zinemaldian.

18

Artista Gazteentzako Madrilgo Erkidegoko XV. ARCO Saria jaso zuen.

19

Proiekzio monografikoa egin zen Madrilgo La Casa Encendida kultur gunean, honako obra hauekin: Spinario, Ver nieve eta Esta puerta, esta ventana.

20

La Caixa Fundazioak sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko beka jaso zuen.

“Safe, safe, safe”, the pulse of the house beat softly inauguratu zen Lleidako La Panera Arte Zentroan.

21

Bada lege bat, esku bat, abesti bat inauguratu zen Guggenheim Bilbao Museoan, Manuel Cirauquik komisariatuta. Bertan Eskua kantari filma proiektatu zen; hau da, Guggenheim Bilbao Museoak batera ekoitzitako obra, aurten bertan epaimahaiaren aipamen berezia jasoko duena Documenta Madrid jaialdian eta BFI London Film Festivalean hautatua izango dena.

Bideo-sorkuntza Saria jasoko du. Koprodukzioa: Loop / Ars Santa Mónica / XAV.

23

Around Video arte-azokan parte hartu zuen, Bruselako Moxy Brussels City Center-en eta Mechelengo Contour Bienalean.

¡Porque tengo lágrimas! inauguratuko da Bartzelonako CaixaForum espazioan. Zinemagileari buruzko erakusketa monografiko horretan, egin berriak dituen beste lan batzuekin batera, Segunda persona, tercera persona filma aurkeztuko da, 2020an “la Caixa” Fundazioak sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko ematen duen beka eskuratzeko aukera eman ziona.

Partekatu