Ez dago ikusgai

Titulurik gabea, Madril. Carabanchelgo kartzela. Sartzeko fitxaren argazkietarako atzealdea

1998Argazkia. Lambda inprimaketa Dibond gainean muntatuta
160 x 200 cm

Titulurik gabea, Madril. Carabanchelgo kartzela. Sartzeko fitxaren argazkietarako atzealdea (Sin título, Madrid. Cárcel de Carabanchel. Fondo para las fotografías de las fichas de ingreso, 1998) argazkia kartzela hori itxi baino egun gutxi batzuk geroago egin zen. Zartatuta dagoen pareta baten erdian, zenbait lekutan ezkatatuta eta hezetasunekin, oihal zati zuri bat ageri da zintzilik, formatu lauangeluarra duena. Irudiaren ezkerraldera ageri den neurri-eskalak oihalaren funtzioaz ohartarazten gaitu: atxilotuen argazkiak egiteko hondo neutro bat zen. Eskuinaldera, zuriz ere margotutako pilarea hil-oihal garaikide horretarako marko simetriko antzeko bat da.

Jatorrizko izenburua

Titulurik gabea, Madril. Carabanchelgo kartzela. Sartzeko fitxaren argazkietarako atzealdea

Data

1998

Teknika / Materialak

Argazkia. Lambda inprimaketa Dibond gainean muntatuta

Informazio gehiago

Ale bakarra

Neurriak

160 x 200 cm

Kreditua

Guggenheim Bilbao Museoa