ZER DA MESKALINA?

Meskalina landare-jatorria duen substantzia psikoaktibo bat da, peiotea bezalako kaktus-barietate batzuetan aurki daitekeena; tradizionalki Amerikako natiboek erabiltzen dute, bai medikuntzan bai erritualetan.

Substantzia horren erabilera, osasunarentzako kaltegarria suerta daitekeena, xix. mendean hedatu zen Mendebaldean, psikiatriak diziplina mediko gisa sortu zen garaian; hala, hainbat esperimentutan erabili zuten bai medikuek, bai pentsalari eta artistek ere.