Zer da espazioa?
Zer da espazioa?

Leku bat hartu eta neurririk ez edukitzea: Ez ote da hori espazioa? Eduardo Chillida.
XX. mendeko hainbat artista eta pentsalarik adjektibo-zerrendak osatu zituzten espazioa deskribatzeko. Horietako batzuk hautatu ditugu hemen jartzeko: Eduardo Chillida artistak bere Ohar-koadernoan (d.g.) idatzitakoak, 1974an Henri Lefebvre filosofo eta soziologoak La Production de l’espace liburuan aipatutakoak, eta urte hartan bertan, Georges Perec idazlearen Espèces d’espaces testuan agertu zirenak.

Chillida 

ITXITA
ENGAIATUA
EZAGUNA
TRINKOA
EZEZAGUNA
ZEHATZA
KANPOKOA
FISIKOA
ETORKIZUNA
GEOMETRIKOA
BARRUKOA
ALDERANTZIZ
GELDIA
DAGOENA

Lefebvre 

ABSTRAKTUA
ABSTOLUTUA
ERDIGUNEKOA
GIZABIDEZKOA
KONTRAESANKORRA
BEREIZGARRIA
HISTORIKOA
INSTRUMENTALA
LUDIKOA
MENTALA
HAUTEMANGARRIA
PERIFERIKOA
PRIBATUA
PUBLIKOA
ERLIJIOZKOA-POLITIKOA
SINBOLIKOA
SOZIALA
HIRITARRA
UTOPIKOA
BIZITAKOA

Perec

ASKOTARIKOA
ARROTZA
HAUSKORRA
ZATIKATUA
MUGAKOA
FUNTZIONALA
ARDURAGABEA
EZDEUSA
ANITZA
AMESTUA
ERABILGARRIA
BERRIA

1969ko uztailaren 20an, Neil Armstrong-ek lehen aldiz zapaldu zuen Ilargia, Stanley Kubrick-ek 2001: A Space Odyssey filmarekin mundua txunditu eta urtebetera, hain zuzen. Film hartan, gizakiek espazioan zehar bidaiatzen zuten, espazioko estazioetan bizi ziren eta Ilargian koloniak zituzten.

James Rosenquist-en Flamenko kapsula artelana Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumakoa da, eta espazioko lasterketaren baitako proiektuetako baten porrota dakar gogora, sute handi batekin amaitu baitzen hura. Aluminioz inpregnatutako Mylar-arekin, espaziontzien itxura metalikoa gogorarazten digu artistak.