1920 Parisera lehen bidaia. Han egindako egonaldiak Mont-roigeko udaldiekin tartekatu zituen Mirók, eta Mont-roigen paisaiak margotu zituen batez ere. Diru aldetik garai zaila izan zen.
1922 Zirkulu surrealistako artista, idazle eta poetekin hartu-emanean hasi zen. Haien artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste, André Breton, Max Jacob eta André Masson.
1930 Tradizioarekin apurtzeko zeukan egitasmoarekin jarraitu zuen eta esperimentazio-etapa bati ekin zion askotariko teknikak eta materialak erabiliz.
1936 Gerra Zibila lehertu zen espainiar estatuan. Miró Parisen geratu zen.
Joaquim Gomis, Joan Miró itsasoak Mont-roigeko (Tarragona)
hondartzara eramandako sustrai bati begira, ca. 1946-1950.
© Hereus de Joaquim Gomis. Fundació Joan Miró, Barcelona.