OLIVER LARIC
OLIVER LARIC

Oliver Laric-ek (1981) animazioa eta 3D teknologia erabiltzen ditu, artearen historiako obra klasikoak berrinterpretatzen dituzten bideo eta eskulturak sortzeko.

Jabetzaren eta orijinaltasunaren inguruko eztabaida zabalik geratzen da Laricen obra probokatzaileen aurrean, ironiaz eta umorez beterik baitaude.

Bideoartearen sortzaile ezaguna ere bada Laric; bere Versions (2012) obra biral bilakatu zen, Disney etxearen filmetako irudi alteratuak agertzen zituelako, haurrentzako beste marrazki bizidun batzuekin batera.

2018ko azaroan, Los Angeleseko Eyeworks Festival of Experimental Animation jaialdian parte hartu du, hau da, animazioan dauden azken joerei eskainitako festibal nagusietako batean.