MORANDIREN PAISAIA (PAESAGGIO, 1927)
MORANDIREN PAISAIA (PAESAGGIO, 1927)

PAUL CÉZANNE-RI BEGIRA

Grizzana-n zuen estudioan igarotzen zituen udak Morandik, Emilia eskualdeko mendien artean. Ingurune idiliko horiek eragina izan zuten artistaren 1927ko Paisaia bezalako lanetan, zeinak Morandiren aurreko paisaia-pinturen tradizio aberatsa iradokitzen baitu.

Paisaia lanean, bere estudioa Paul Cézanne (Aix-en-Provence, 1839–1906) bezalako artisten begietatik berrasmatu zuen Morandik. Tonu berde, gris eta marroi kontrastatuekin, lan horrek Cézannen Horma pitzatudun etxea obraren antza du; azken horren erreprodukzioa Morandik bere Paisaia sortu zuen urte berean argitaratu zen margolari frantsesaren inguruko liburu batean zegoen. Erreprodukzioa zuri-beltzean badago ere, erraz igarri daitezke tonu-aldaketa azkarrak Cézannen lanaren azaleran.

Zuri-beltzezko erreprodukzioek Morandiren grabatu-praktikan ere izan zuten eragina; izan ere, teknika horrek beste baliabide bat eskaini zion artistari bere pinturetako gaiak ikertzeko. 1927ko Paisaia lanean, Morandik teknika hori erabili zuen, Grizzanako estudioari beste ikuspegi batetik erreparatzeko.