FRANCISCO DE ZURBARÁN-I BEGIRA, FRANCISCO DE GOYA Y LUCIENTES-EN BITARTEZ
Haren 1956ko Natura hila artelanaren antzera, Morandiren pinturak eguneroko objektuen antolaketa soilak ziren gehien bat. Haren ikergai xumeaz, natura hil honek sukaldeko bizitza irudikatzearen tradizio luzeari jarraitzen dio.
Lotura formalak argiak dira lan honen eta Giuseppe Maria Crespi-k (Bolonia, 1665–1747) eta, bereziki, Francisco de Zurbarán-ek (Fuente de Cantos, 1598–Madril, 1664) pintatutako sukaldeko eszenen artean. Marroi, gris eta zuriz osatutako paletak gogora dakartza Morandik museo italiarretan akaso ikusi zituen artista horien mihiseak.
Artistak Francisco de Goya y Lucientes-en (Fuendetodos, 1746–Bordele, 1828) begien bitartez berraurkitu zituen Zurbarán bezalako artistak. 1956an, Suitzako Winterthur hirira joan zen Morandi, bertako arte museoan berari eskainitako erakusketaren inauguraziora. Han zegoela, Goyaren Hiru izokin xerra ikusi zuen, Oskar Reinhart bilduma entzutetsuaren baitan. Natura hil honetako argiztapen dramatikoak eta gai xumeak iradokitzen dute Espainiako Urrezko Mendearekiko zuen miresmena partekatzen zuela Morandik Goyarekin.
Francisco José de Goya y Lucientes
Hiru izokin xerra (Tres rodajas de salmón, 1808–12)
Olio-pintura mihise gainean
45 x 62 cm
Oskar Reinhart Collection, Winterthur (Suitza)