MORANDIREN LOREAK (FIORI, 1916)
MORANDIREN LOREAK (FIORI, 1916)

HENRI ROUSSEAU-RI BEGIRA

Loreen pinturak Morandiren praktika artistikoaren euskarri bat izan ziren. 1916ko haren Loreak lanak adierazten du zein gertutik aztertu zituen Morandik genero horri zegozkion iraganeko adibideak.

Henri Rousseau (Laval, 1844–Paris, 1910) artistaren Lore-sorta bitxilore eta krisantemoekin lanaren gertuko hurbilpena da Morandiren Loreak. Azken horrek lore-pintura hau egin aurreko urteetan, Rousseauren Lore-sorta bitxilore eta krisantemoekin obraren ilustrazio bat jasotzen zuen panfletoa argitaratu zen Italian. Morandiren interpretazioko paleta sinplifikatuak eta hondo lauak gogora dakarkigu ilustrazio hori dela jatorria, eta ez jatorrizko pintura.

Morandiren antzera, Rousseauk ere nekez bidaiatu zuen. Haren landare-irudietan eta paisaietan ageri den landaredi tropikalak Rousseauk Parisko Lorategi Botanikora egindako bisitak ditu inspirazio iturri, oihanera egindako irteerek baino gehiago. Morandik ere lorategi hura bizitu zuen, Rousseauren artelanen bitartez.