Mikel Eskauriaza (1969) argazkilaria Bilbok eta haren inguruak azken hamarkadetan bizitako eraldaketaren zale amorratua da.
Artxiboa eta memoria, arkitektura, tokiko historia eta (gehienbat hiriko) paisaiaren psikologia: funtsezko gaiak dira horiek bere lanetan. 2002an nazioarteko lehiaketa irabazi zuen Cities proiekturako; egitasmo horrek EAEko hiru hiriburuen memoria fotografikoa aberastea zuen asmoa.
Bere azken proiektua, Baporak. Euskal ontzidia Indiako ozeanoan izenekoa, 2013–17 urteen artean atunen arrantzan ziharduten barkuetan hartutako irudi- eta grabazio-bilduma bat da. Material hori argazki-sail eta argitalpen moduan plazaratu zen.