Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
LEONG LEONG
LEONG LEONG

Christopher eta Dominic Leong anaiek New Yorken dute egoitza, eta hainbat diziplina jorratzen dituzte, betiere gizarte-, kultura- eta lan-elkarrekintza hobetuko duten espazio eta objektuak sortzeko helburuarekin.

Egindako erakusketa-proiekturik garrantzitsuenen artean, Veneziako 14. Arkitektura Bienaleko (2014) AEBren OfficeUS Pabilioirako aurkeztu zuten lan-espazioaren diseinua dago.

Gaur egun, Leong anaiek eskala handiko eraikinak —Los Angeleseko LGTB Zentroa, esaterako— proiektatzen dituzte, baita Los Angeles edo Seulgo modako boutiquetarako altzari eta objektu txikiak ere. Pentsa ezazu zure hiriko espazio publikoaren inguruan, nola hobetuko zenuke haren funtzionaltasuna?