Didaktika proiektuaren baitan, Museoak hezkuntza-guneak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu erakusketa bakoitza osatzeko, eta tresnak eta baliabideak eskaintzen ditu aretoetan nahiz sarean, ikusgai dauden lanak baloratu eta ulertzea errazteko.
Hezkuntza guneak behaketa- eta analisi-jolasa proposatzen du, Giorgio Morandiren (Bolonia, 1890–1964) artea ardatz gisa hartuta. Artearen historiarekiko Morandik zuen interes sutsuak inspiratu zituen haren pinturak. Museoetara egindako bisitaldien, liburuetako inprimaketa eta ilustrazioen eta lagun zuen Roberto Longhi (Alba, 1890–Florentzia, 1970) arte kritikari eta historialariarekin izandako elkarrizketen bidez, Morandik artista oso desberdinen lanak ezagutu zituen: hala nola, Giovanni Bellini, Giotto di Bondone, Paul Cézanne, Lorenzo Costa, Piero della Francesca, Francisco de Goya y Lucientes, Nicolas Poussin, Pierre-Auguste Renoir, Henri Rousseau, Tiziano Vecellio eta Francisco de Zurbarán.
Getty Images, Mondadori Portfolio. Mondandori Portfolio Premium