Gehiago sentitu, gutxiago pentsatu.
Estresatuta gaudenean, arazoak aztertzera eta konpontzera behartuta sentitzen garenean, “lorpen- eta sari-sistemak” aktibatzen dira gure garunean; alegia, aztertzera, epaitzera eta planifikatzea eramaten gaituen “modu kontzeptuala” aktibatzen dugu, egoera guztiak “egiteko modutik” konpondu ditzakegula sinetsita.
Etengabe azkar funtzionatzeak, ordea, ondorio negatiboak ditu, estresari erantzuteko sistema aktibatzen delako, eta horrek adrenalina eta kortisola askatzen ditu; hau da, denborarekin pertsonen sistema immunologikoa ahultzen duten hormonak. Gainera, bizi-estilo ezin bizkorrago honek murriztu egiten du argi pentsatzeko daukagun denbora, eta ez digu uzten behar adinako lasaitasunik erabaki orekatuak hartzeko. Era berean, edozein arazo txiki mehatxutzat hartzen dugu, eta horrek guztiaz kezkatzera eta, gertatzen ari denari erantzun ordez, erreakzionatzera bultzatzen gaitu.
Arnasa hartzeko etenaldi bat egiteak gure zentrora eta gure zentzumenetara itzultzen laguntzen digu, litekeena da-eta estresaren ondorioz lainotu izana. Gelditzeak eta arnasa lasai hartzeak gure “izateko-moduarekin” konektatzen laguntzen digu.
Artelan bati modu kontzientean arnastuz begiratzeak gehiago sentitzen eta gutxiago pentsatzen lagun diezaguke, hemen eta orainarekin konektatzen, eta gure estres- eta antsietate-mailak murrizten.
Yoko Ono, Hichiko Happo (2014)